Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

HIRU AIZKORA ETA SENAR BAT

Etxekoandre heldu bat behin, beste askotan bezala, sukalderako zotz bila zebilen erreka bazterrean. Zuhaitz adar bat ebakitzen ari zela, kolpea oker jo, aizkora eskutatik libratu eta uretara erori zitzaion, putzurik sakonenera. «Otoi, hel zakizkit!» egin zuen erregu. Eta Jaun Goikoa agertu zitzaion: «Zer duzu, emakumea, negarrez!?». Aizkora errekara erori omen zitzaiola, bada, emakumeak… Jaun Goikoa […]

MATEMATIKA ETA LOGIKA

Bi moja, ostegunero bezala, komentutik herriko kale eta aldirietako auzoetara, galleta egin berriak saltzera atera ziren, in nomine patrika. Kalerik kale, auzorik auzo, etxerik etxe ibili ondoren arratsalde osoan, bazetozen biak moja-etxera bueltan, erretira egitera, blagan biak, Jesukristok eztula egin zuen tokietatik. Bata zen Matematika Ahizpa; bestea, Logika Ahizpa. M eta L, hortaz, guretzat, hemendik […]

AIBALA OSTIA!

Datorren larunbatean jokatuko du Athleticek Espainiako Koparen finala Barçaren kontra Camp Noun. Kaleak betean dabiltza dagoeneko zaleak, «irabaziko dogu, zergatik ez?, aibala ostia!» eginez. Norainokoak diren erakusteko, harria baino gogorragoko setaz eta kopetaz lehiatuko dira, bilbotarrek berezkoa dakartelako halakoetan beti. Guztixe da oso gatxa, fazile izan aurretik. Beste harena bezala… Bilbotar bati loteria tokatu zitzaion […]

BABESA ETA EPELA

Gaur zortzi, maiatzak hamahiru eta Euskal Herriak eguraldi zoragarria zuela, Bitoriako Sansomendi kuartelean, Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díazek omenaldia egin zion Guardia Zibilari, haren 171. urtemugan hemengo oila-lur hauetan. Han zen Letizia andere pinpirin erregina, bere motto edo motots eta guzti; han zen txapeloker bibotedun franko, bularra bete domina; han zen hirurogei mila euroko […]

IRUNDIK DONOSTIARAINOKOA

Patu gaiztoa sartua da aspalditxo gure herrietan; korapilo trakets franko bada zenbait etxetan. Langabezia, ongi nahia eta ezina, ezinkizun berria… Gipuzkoan, ehun lanerako moduko lagunetatik, hamabost lanik gabe dago Bidasoan; hamahiru, Tolosaldean; hamaika, Goierrin. Gutxi gorabehera. Espainian behera eginda, berriz, areagotu egiten da larria: Cadizen-eta, kasu, biztanle sasoikoen erdia lanik gabe omen dabil. Jende-ilara luzeak […]

JAITZUBIAKO GOLF ZELAIAN

Jaitzubiako golf zelaian, gaur bezalakoxe astegun buruzuriko bazkalondoren batean, erdi jokoan erdi jolasean, golfean ari ziren andrazko elegante bi, astero bezala. Makila eta pilota, jo eta tira; zelairik zelai, jo eta ke, zulorik zulo, jo eta huts; txitxipotxo eta berriketa, jo eta kale… Bistako zegoen bi-biak ere sabel betetik zetozela, ase on bat eginda noski; […]

N0RK EGINGO AMARI ERREGALORIK ONENA

Lau egunen buruko, amaren eguna heldu da, maiatzeko lehen igandearekin. Ama… Hamaika komentario kuttun aterako da egunotan iragarkietan, berripaperetan… Nik hemen gaur kuttunetik ttunttunera egingo dut, samurkeriatik barregarrira, aurkitik infrentzura, gure probintzia honetako historia berri bat kontatuz. Ama dama donostiar txit elizkoi batek bi seme eta alaba bat zeuzkan, urrutira ezkonduak. Hirurak bapo, arrakastatsu eta […]

ITURRIAN ZER DAGO

Iazko udako igande goiz batean, mendigoizale itxurako hamaika txangolari badaezpadako, gizonezko eta andrazko larri, Urbasan gora egin eta gero, artzain-txaboletatik behera zihoazen, ordoki zabalean, Balcón de Pilatos  deitutako amildegi lazgarriaren bila; ez Ur-ederraren grinaz, baizik bederatziehun metroko Honda-mendiaren peskizan, antzina hartara itzul-minez, agidanean… Eguzkiak ordurako harrotua zuen sakaneko maindirea; eguraldi errea zen, egosi nahi zuen […]

EDERRA-ONA-EGIA, EIVISSAN

Kant-en trilogia omen denaren berri izan dut joan den astean Eivissan, Ibizan. Egunero irakurtzen duenak beti badu, izan ere, zerbaiten berri. Ederra-ona-egia. Alegia, ondo entenditu badut, ederra ona omen dela, eta, beraz, egia ere bai; alegia, ona-egia-ederra, hirurak hari berean omen datozela beti. Bai ote…!? Ez dakit, bada, nik… Hala balitz, beste kuku batek joko […]

MEDIKUAREN KONTSULTAN

Denok joan behar izaten dugu noiz edo noiz medikuaren kontsultara. Harategian edo arraindegian bezala, txanda hartu eta zain jartzen gara noiz nork deituko barrura, beharreko atentziorako. Batzuetan, ordea, itxaron gela jendez beterik dela, medikuaren erizaina edo idazkaria, harreragilea, agertzen da eta, bertako guztien aurrean, ea zer gorabehera dakargun galdetzen digu. Ez da batere gustukoa izaten, […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728