Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

OHEKO BI KONTU EZ OHIKO

Inportanteena bakoitzak nahi duena irakurtzea omen da. Bestelakotik askotxo dugu eta hona hemen eskaintza diferentea; euskaraz, bederen. Oheko bi kontu ez ohiko. Ez-ohiko bezain ez-usteko, zeren lau horma itsu eta ate itxi baten ezkutuan, mundutik gordean beti, harrigarriak pasatzen baitira. Ez gara asko enteratzen… Lehenengoa, señora batena da. Alabaren etxera bisitan agertu eta suhia txit […]

BESTEREN MINAK, BEGIAN LO

Sagu batek, horma-zulotik begira, baserritarra ikusi zuen pakete bat eskutan zeramala, emaztearekin batera. Baserritarrak, bere artean: «Ailegatu da azkenean, horratik…!». Emazteak, begi luze: «Zabal dezagun, gizona!». Saguak, berekiko: «A ze nolako tripa-festa daukadan aurki, arraioak ez baditu…!». Sagua izutu zen, ordea, gero berehala, sagu-tranpa bat atzemanda. Saguak harrapatzeko zepoa zen eta! Korrika abiatu zen aztoraturik […]

EGUZKI-EKLIPSEA

Etzi, martxoak aurten ostiralarekin hogei izango dituenean, goizeko 9:20etatik 11:20etara bitarte, bi orduz, beraz, gutxi gorabehera, eklipse totala (erabateko eguzki itzaltzea) izango omen dugu gure probintzian (ere)… Noizik behineko halabehar harrigarri hori dela-eta, zein istorio aproposagorik, ala Augusto!, Monterrosoren sona handiko eguzki-eklipse harena baino…? Denek omen dute literaturan ezaguna; hala ere, gehienok aspaldian irakurri gabea […]

ERREZILDARRARENA

Niri kontatu egin didate pasadizo barregarri hau, errezildar batena. Badaezpada, inor asalda ez dadin, beste errezildar handi batek, Inaxiomari Atxukarrok, aspaldi esana ekarriko dut gogora: «Errezillek badu kirten sona; bearra ere askotan. Eta zer arraio!, gañera, kirtena izaten dan lekuan, izaten da artaburua». Gogorki esana, baina ederki esana, alajainetan. Bihoa hori aurretik, beraz, ondoko ele-mele […]

ERRESERBA AGORTU EZINA

Duela ia 400 urte, Frantziako Luis XIV.aren garaian, Richelieu, D’Artagnan eta konpainiarekin batera, Colbert eta Mazarino jaun ahaltsuak ere bizi izan ziren Parisen. Colbert, agidanez, erregearen finantza administraria zen, (Landetako basoa landarazi omen zuena, bestalde); Mazarino, berriz, militar ohia, kardinal doia, diplomatiko goia… Bien arteko elkarrizketa antzinakoa (diotenez, benetakoa) dakart zure begiraldira, gaur egungo gertakari […]

ZUZENBIDE FAKULTATEAN

Goiz batean Donostian, “Zuzenbidearen abiaburuak” izeneko irakasgaiaren katedradunak, gure gelara sartu bezain pronto, lehenengo ilarako ikasle bati izena galdetu zion zuzen: «Nola duzu zuk izena?»; «Jon», hark motz erantzun eta «Alde egin ezazu nire bistatik, purtzil arraioa!», irakasleak zakar. Hitzik gabe geratu zen mutila. Hitzik gabe geratu ginen gu ere gelan, kokilduta, kanoi orro batek […]

BI PAPERTXOENA

Erdi Aroan behin, Ordiziako hiribilduan, jauntxo gaitzerako makur batek andre bat hil feria egunean, eta haren senarrari egotzi zioten errua biharamunerako. Nola jaun itzal handikoa baitzen, eta esku ere luzekoa, agintariek-eta segituan aurkitu zuten pagaburua: “senarra bera jarriko diagu hiltzaile kulpadun herriaren aurrean, eta kito!”. Jauntxo handikiak han egin zuen beste morroi harena: arratsaldean lotatik […]

MAÑUEL OFISIALA

Ondoren datorren historia guztia, umore ttanttaz bustia, Semanario Republicano aldizkari zenean 1928ko abuztuaren 14an publikatutako «La Frontera»-tik atera dit Mikel Jauregi hondarribiar adiskideak. Idazlana Juan de Arrizurta-k sinatu zuen. Nik gaur, orduan euskaraz gertatuak baina gaztelaniaz kontatuak, euskarara dakartzat atzera berriro bueltan, balizko irakurlearen entretenigarri. Jaizkibelen ekialdeko muturrean, itsas urdin hutsari begira batzuk eta Aiako […]

ERREMINTAK

Denbora politikoa goldatzen hasita, urte asko dira, zoritxarrez, erabakimenaren eskubiderako berezko zilegitasuna lege ezarriek galarazten diotela Euskal Herriari; hilabete asko dira, zorionez, ETAk borroka armatuari, hiltzeko erremintari, tresneriari, ekipoari, uko egin ziola, betiko horratik azkenean; aste asko dira, gehiegiegi, Arnaldo Otegi bidegabeki kartzelan daukatela bengantza hutsagatik; egun asko ez dira euskal presoen sakabanaketaren aurkako manifestazio […]

SENAR BAT

Joan den larunbatean, gaueko hamarretako hotzetan, jokatu zen Gipuzkoako derbia Anoeta futbol zelaian Errealaren eta Eibarren artean. Athletic txarto dabil; Erreala, txarki; Osasuna, gaizki; Alaves, makal… Eibar, motel guztion alkate ibili arren aurten aurreneko aldiz, galtzaile atera zen Donostiatik. Suerteak ebaki omen zuen, gehienbat, auzia. Bat eta huts. Errealak arnasa eta Eibarrek putz. Utz ditzagun, […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728