Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

BETAURREKOENA

Marka gertatu zaio gure ezagun gazte bati atzo, marka gertatu zaionez! Errege egunaz geroztik, lanak hala aginduta, Madrilen da mutila. Atzokoa San Sebastian eguna eta andregaiaren urtebetetzea izanagatik. Penatxo du berak ere; batez ere, andregaiarentzat akordatzean. Edozein moduz ere, ohitura lege, maiteari zertxobait bidali beharko ziola, bada, eta, betaurreko berri batzuen premian zebilela jakinik, hiriko […]

HAIZEZ IZORRA PUTZEZ ERDI

Auto aspaldikoa daukagunok urtero badugu bisita bat egin beharra, derrigor eta badaezpada, IAT edo ITV delakora. Urteen joanean, gutxi-asko, beti sortzen delako matxura ez bada higadura, edota kolpea ez bada ere kaltea… Tokatzen zaion aldiro, beste askok bezala, gure Patxik ere aurrez, derrigor ez baina badaezpada, Donostiako garaje izendun batera eramaten du bere Mercedes antigualeko […]

ANTIBESeko ALKATEarena

Frantziako Kostalde Urdinean dago Antibes, Niza eta Cannes-etik ez oso aparte. Notizia izan zen alkate jaunak iaz idatzitako gutuna edo ohar-orria; egunotan beteko da urtebete juxtu. Guraso musulmanek herriko eskoletako jangeletatik zerrikia baztertzeko, erabat kentzeko, eskatu omen zuten; eta bertako herri-nagusiak, ezezko biribila emanez, hautsi-urratuak egin omen zituen, zirt-zart, ikastetxeetara bidalitako honako gutun honen bitartez. […]

HIRU EGUN ETA HIRU BASO

Hiru egun: atzo, etzi eta etzidamu; hiru baso: topo, topa eta tope… Izan ere, gaur abenduaren 29a izaki, dagoeneko gazte-gaztea ez dagoen lagun baten abentura kontatzera nator. Urtero bezala, atzo ere, inozente egunez, andre sikologo adiskide baten etxera joan zen bisitan, bere moduko batzuekin, birziklatzera. Gauza ilun guztien arrazoi gordeen zaleok, bost lagun guztira, behin […]

FAMILIA ETA ASTOA

Hamabi urte bete zituenean, txikitatik agindua zioten bezala, Maria eta Joxe gurasoek Galileatik hasi eta Judearainoko bideak eta herriak eta bazterrak ezagutzera eraman zuten Jesus, uda zabaleko oporretan, astoaren gainean ipinita. Nazaretetik hasi eta Cana bisitatu zuten lehendabizi, Kafarnaum hurrena… Hiri hartan sartu orduko, purrustadaka hasi zen jendea: «Ikusten duk hori, ikusten…? Ume mukizu gaizki […]

SPINOZAREN JAINKOA (eta II)

            Hona hemen, orain hurrena agindu bezala, Spinozaren Jainkoaren (euskaldunon Urtzi zaharraren) berri emanez bigarren eta azken atala, euskaraz lehen aldiz. Deus sive natura; esan nahi baitu, Jainkoa edo Natura. Albert Einstein jakintsuari, Estatu Batuetan unibertsitatez unibertsitate hitzaldiak ematen zebilela, sarritan galdetu izan omen zioten ea Jainkoagan sinesten al zuen. Eta fisikari alemanak beti «Sinesten […]

SPINOZAREN JAINKOA: DEUS sive NATURA

            Albert Einstein jakintsuari Estatu Batuetan, unibertsitatez unibertsitate hitzaldiak ematen zebilela, maiz egiten omen zioten honako galdera betiereko hau: «Jainkoagan sinesten al duzu?». Eta fisikari alemanak, beti ere, erantzuten omen zuen: «Sinesten dut, bai, Spinozaren Jainkoagan». Spinozarenik ezer, ordea, inork gutxik zuen irakurria entzule guztien artean nonbait, eta lehen adinean geratzen bide ziren gehienak, erantzunaren […]

ESKOLA ETA KARTZELA

                            Hauteskunde-aurreko kanpai-hotsak hasiak dira dinbili-danbalan. Alderdi politikoak esnatu zaizkigu berriz ere, eta aurki ekingo diote zalapartaka, bisita hemen bisita han, inoiz bestela ikusi gabeko bazterrak amainatzeari, zurikatzeari, limurtzeari…, direnak eta ez direnak aginduz, koipea dariela. Diru-soinuak erakusten baitiete nola atzeak eta aurreak dantzatu. Porru-jorra ederrak aterako dizkigute berriz ere…, berentzat!                             Izan ere, hitzetik […]

KATU OTZANARENA

            Ormaiztegi Sanandresetan, eguraldi aldrebesetan. Zernahi toka daitekeelako; zernahi kuanto. Hotza eta beltza, batik bat. Bete-betean agertzeko oraindik ia hilabete falta omen zaion arren, aurki erakutsiko digu neguak muturra. Sanandresekin datorrelako gurera itzala eta lainoa, bisutsa eta aldagoia, elurra eta izotza. Giro petrala. Baita orain ehun urte ere… Eta kasua etorri zait gogora, gure amona […]

AHOAN HAGINA, POLTSIKOAN MINA

Aho-zuloan, zenbat arazo! Zenbat lan ematen diguten, denoi ez bada gehienoi, hortzek eta haginek! Hortz bat koloka hasi zaigulako, bakteriek hagin-zuztar ingurua infektatu digutelako, urtean behin gutxienez aho barrua errotik saneatu behar omen delako…, txitean-pitean gabiltza dentistarenera bisitan. Eta bisita bakoitzeko, faktura. Eta nolako fakturak, errekoino ez ezik errekoinoetan! Kasua kontatuko dut neuri gertatua. Oraintxe […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728