Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ZERUA BETE IZAR

Londrestik alabak bidali berri dit notizia: umore britaniarreko guztien artean, hau apartatu omen dute (ondoren euskaraz emango dizudana) aurtengo txisterik onena. Badu, beraz, zerbait onik, noski. Bete-betean dator, gainera, egunotarako, abuztu ondoko gehienen opor ostean kontatzeko. Honek irri, hark negar, munduko bizitza barre aldetik hartu behar… Munduan beste asko bezala, Sherlock Holmes eta Watson doktorea, […]

ATZERANZKOA

Jaungoikoak erabateko dohain berezia emana zion pertsona hari: hala gorputzean nola pentsamenduetan, eta egitekoetan ere, denboran atzera egin zezan bide eman zion, alajainetan. Hirurogeita hamar urtetik gora zituenean, hil beharko zuenean aurki noski, zer?, eta jaio egin zen, horra. Aiurri petral gozakaitza erakutsi ondoren, adinean atzeragoko soseguzko on aldira iragan zen. Jaungoiko gauza guztien egileak […]

INKESTA BAT ETA ABARRA

Nazio Batuen Erakundeak (NBE), isilik samarrean ikusten denez, inkesta bat eginik izan behar du mundu guztian zehar. Nonbait, munduaren martxa negargarria (gosea, injustizia, miseria, desoreka…) nolabait zuzentzea eta ber-bideratzea uste zuen erakundeak, nola?, eta, galdera gordin baten ondorioz, gizarte mundialean bihotz zimiko ko(s)mikoa eragin eta behin betirako zentzatuko zelakoan jendea. Porru-hazi ederrak jaso ditu, aurki […]

ALFERKERIA

            Zazpi bekatu nagusien inguruko ipuinak asko dira eta toki askotakoak. Gaur alferkeriak jota nabil eta, beraz, aurrena harrapatu dudana kontatuko dut hemen. Aurrena harrapatua izateak ez du, berez, txarrena denik esan nahi. Ezta gutxiagorik ere; ikusiko duzu.             Afrikako oihanetako herrietan kontatzen duten ipuina omen da honako hau; suaren eta lehoinabarraren istorioa. Lagun-zaharrak ziren, […]

ATZEKOZ AURRERA

Eztabaida ez da nor den altuago edo txikiago, nor den zintzoago edo gaiztoago, nork duen sudurra kakoago edo zapalago, nortzu diren gehiago edo gutxiago, norena den odolik behinena eta norena edozeinena… Ez. Kontua da herri bakoitzak duen munduaren ikusmoldea; kontua da ikusten duen mundu hori herri bakoitzak nola adierazten duen hitzez; kontua, hizkuntza bakoitza da. […]

HARRIAK ETA ZUBIAK

Famako dabil egunotan, hitzetik hortzera, “zubiak eraiki beharraren” kontua. Zubiak eraiki beharra jokabide politikoetan, zubiak asmatu beharra portaera ekonomikoetan, zubiak jaso beharra herrien, auzoen, diferenteen harremanetan… Zubiak hemen eta zubiak han. Izan ere, hamaika jende klase harrigarri bagara elkarren ondo-ondoan; gisa askotako giza-semeak eta gama askotako ama-alabak gaude, onerako nahiz txarrerako: militarra, politikoa, alferra, ehorzlea, […]

GURE ATZOKO AFARIA

Airean opor-usaina dabil egunotan. Festa aldi da, lagunarte aro, kale giro… Urtero bezala, uztailaren hondarra izaki, atzo afaria genuen jatetxe irundar kategorikoan, bikote adiskide min batekin. Andrea eta biok dotore prantatu ginen, ilunabarreko zortzietarako. Etxeari azken gainbegiratua eman, leihoak itxi, katua terrazara atera eta taxi bati hots egin genion. Badaezpada ere, badakizu; ez dago-eta bromarik […]

BEKAIZKERIA

Edozein eskola edo ikastolatan gerta izan zitekeen hemen kontatzen dena; baina ez, Tibeteko monasterio batean gertatu zen, agidanean. Hala dio, behintzat, aspaldiko legenda batek. Bertako ikasle mutiko bat zipoka eta mokoka hartzen zuten beti lagunek; ziri eta ziri ari zitzaizkion aldiro, nondik min emango. Jazarpena penagarria zen; bidegabeki tratatzen zuten txarki. Atseginekoxeak zeuden ikaskideak mutilarekin, […]

HORMARENA

Etengabeak dira emailetan txisteak eta albisteak, gaziak eta gozoak. Arabera berean dira etengabeak Jerusalem aldetik datozkigun albiste tristeak, egunero kasik joan den aspaldian. Gogorrena juez. Batzuek hiru israeldar gazte sekuestratu eta ankerki erahil omen dituztelakoa; besteek mutiko arabiar bat hartu eta bizirik erre omen dutelakoa; batekoen misilak, bestekoen bonba eta tanke eta sarraskiak… Onak daude […]

HASERREKERIA

Arrasaten aspaldi gertatua omen da hau, aspaldi oso. Gizaseme odolbero suminkor bat bizi omen zen bertan, aise eta maiz haserretzen zena. Bere buruarekin ere konforme ez, eta erabaki zuen agure jakintsu batengana jotzea aholku eske. Agure jakintsu baten fama ona omen zebilen herrian, azal eta zabal. Harpe zulo dotore prestatuan bizi omen zen, aholkuak emanez […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728