Disida duzu desafioa, duelua, buruz buruko borroka. Gaur hona dakartzadan bi disida edo borrokaldiak Zaldibiako Juan Ignazio Iztuetak kontatzen ditu Ez direlako aketsak liburu klasikoan, goiburu luze honako honen azpian: «Garai hartako bi disida, gipuzkoarrek frantsesekin zenbait aldiz, buruz buru eta bat-banaka elkar desafiaturik egin izan dituzten pelea gogorren azaldura». Sinistu nahi dituenarentzat, Iztuetak berak […]
Orain duela aspaldi-aspaldian, ez digu asko inporta non, ama gaixotu samartu eta, hura zainduko bazuen, diru premia gorrian aurkitu zen gauetik goizera mutil gazte bat. Herriko aberatsarengana jo zuen ezinbestean, maileguan diru eske. Utzitako sosak hartu eta albait ondoen zaindu zuen ama botikarik onenez. Baina egunak aurrera orduan ere, eta ezin itzuli zuen zorra inolako […]
Gauza guztien hasieran, artean ere oraindik arimak hilezkorrak omen zirenean, saguzarra gaur egun ezagutzen dugun bezalatsu bizi zen. Ilun-txori-gorri deitzen zioten, batere lumarik ez zuenez, larrugorritan zebilelako hegan, hotzak akabatzen maiz, lotsak hartuta beti, ilunik ilun. Gainerako beste hegazti kolorez jantzien artean, larru beltz zatarrez ageri zen saguzarra, labezomorroa baino ere itsusiago. Hotzak eta lotsak […]
Jendeak ez daki zer asmatu oraintxe. Atentzioa nola edo hala emateko, nabarmen nabarmentzeko, egiten da xelebrekeria franko, balentriaren izenean, alfer-alferrik. Zeuk gogoratuko dituzu kasuak noski bederen hiru; prentsak badakartza egunero gutxienez bi; nik bat kontatuko dizut labur, azken asteburu honetakoa. Ez nabariena, ez berariazkoena; baina balekoa bai, ari garen kasurako. Atleta korrikalari galiziar batek (zeinaren […]
Gaur bezalako astegun buruzurian, arratsaldeko zazpiak-edo izango zirenean, Donostiako etxe apain batean, etxeko bakoitza berean ari zen: aitona, ordenagailuko leihotik munduaren ikusmiran, gogotsu; ama, musika eztia jarrita salan irakurtzen, axolagabe; titiko umea, ondoko sehaskan zapi zuritan, lo; neskamea, begia bete lanekin, lisaketan; eta aita-semeak, berriz, denbora eman ezinez, sukaldean zer suma… Halako batean, seme koxkorrak […]
Datorren igandean, maiatzak 25 egingo dituenean, izango dira Europarako Hauteskundeak, hemen ere. Puiko Ama Birjinak anpara gaitzala, harexen eguna da eta. Anpara gaitzala baten batek nonbaitetik, ze, gure izenean omen doazen bi partidu politikok etxera bidali dizkidaten gutunekin arrunt erretxindu bainaiz, eta erabat zapuztu. Botoa?, nori?, zertarako!? Bata, PP-rena, hasten da: «Estimado tal…»; bestea, UPD-rena, […]
Deabruak gehiago omen daki zakur zaharra delako, deabru delako baino. Baita aitona zaharrek ere. Urteek metatzen dute esperientzia, eskarmentua, asma-bidea. (Eta ez dut, nahita, amonarik aipatu, agure bat izango dudalako protagonista, letra-larre honen hondarrean). Gai delikatua dakart, tema labain haserregarria. Hitzak ondo neurtu beharko ditut, hortaz. Emakumeak dakartzat, izan ere, hizpidera; eta erne! Ez […]
Ez dira egun asko azkenaldiko bi Aita Santu santu egin (sic) dituztela Erroman. Kristau zein budista, musulman zein ateo, denok ere jakinean gaude, zer erremedio, halakoxe zipirri-zaparra hotsak izan dira, izan ere, marketina dela eta publizitatea dela, prediku-moda berrian. Egiaztatu omen dituzte baten mirariak; erakutsi dizkigute bestearen mirakuluak; gutxi samar, bada ere. Zinezko milagroak izan […]
Gizaseme larri bat auto ederrean zebilen Bruselan, jira batera eta bira bestera, lagunekin bildu beharreko puntua inola arraio aurkitu ezinik. Ernegatu zen, bazterrera geratu zen, begira jarri zen… Eta begira zegoen, eta denbora bazihoan, eta biderik ez zitzaion ageri… Hartan, erabaki zuen norbaiti galdetu egin beharko ziola, trantze hartatik irtenenean. Eta hara dama bat tokatu […]
Irlandako herri koxkor batean gertatu zen. Eguraldi muzin tematia zeukaten; lanbroa, hezea eta iluna. Zotal-ikatz errearen usaina nonahi. Taberna bakar sastarrean, Txomin Artola hondarribiar gaztea agure xahar baten ondoan eseria zegoen barran. Beheko suaren ondoan, zakur tzar bat etzanda. Bertako musika zelta dantzaria airean zebilen, tok eta tok eta tok!, kandela argi batzuen ikarekin jolasean. […]