Gure Goierriko herri koxkor batean gertatu zen, orain dela bi urte agidanean, gaur bezalakoxe San Jazinto eguneko igande batez. Apaizak, Don Jaxintok, hogei urte zeramatzan herrian erretore. Pozik, oso pozik. Bera bezain gustura eliztarrak ere. Baina nola betiko ilargi beterik ez baitagoen, Donostiako gotzainak hala aginduta, hiri handiago batera joan beharra zeukan aurki. Despedidarako egundoko […]
Ni jaio nintzen garaitsu hartan gertatu izan behar zuen, joan den mende erdialdera. Artean martxan zebiltzan bapore zaharrak, tuku-tuku…! Ikatzezko bapore haietan argi elektrikorik ez, eta ontzigaineko lanak ilunpetan egin behar izaten ziren. Gauez, baldinbetan! Ardoran zebiltzan batean, sekulako hotz gogorrarekin, egunari berea eman eta antxoa asko atzeman zuten. Arratsean patroia txoil kontent zen, eta […]
Hizkuntzetatik hizkuntzetarako itzulpenetan oker handiak egin izan dira antzina zaharretik. Traduttore, traditore ez da gaur goizekoa. Ez baitira gauza bera itzuli (atera den tokira berriro joan) eta itzuri (loturik dagoen tokitik askatu eta ihes egin); ezta irauli ere (zerbait azpikoz gora ipini). Bibliaren itzulpenean, besteak beste (gamelua orratz-begitik ezin pasatuarena, kasu), tzela hitzarekin gertatua […]
Lehengoan Donostiako mariskeria batera bildu ginen lau lagun bazkaltzera. Besteak beste, txangurrua eskatu genuen. Eta hara piztu hitzezko borroka zerbitzariarekin: seguruxeagotan ere, ea zer zen guretzat txangurrua; esateko, ea… Oskoldunaren aztarrenak, ustez, garbi adierazi genizkion. Bada, azkenean, guk bat nahi, eta bestea atera zigun mahaira. Ahoa bete haizez utzi gintuen, amorru-minez barrua, asta-ispilu halakoak. Egunotan […]
Hondarribiko aireportuan, esanak esan, egunero dabil jende andana, bateko eta besteko, batetik eta bestera. Aurreagoko batean, jaun exekutibo bilbotar bat eta baserriko gizon lezoar bat tokatu ziren egontokiko aulki zabal berean, hegaldi berberaren zain. Baserritarra, txapel eta guzti, erbi loan; bilbotarra, lepoa tente, bere jantzirik ederrenean… Orduan ere, astia nahi baino gehiago biek egonean egoteko. […]
Gaurko egunez, duela 137 urte, jaio zen Herbeheretan Margaretha Geertruida Zelle, munduak gerora Mata Hari izenez ezagutu izan duena. Ezagutu ez ezik, baita miresmen sekretu halakoxe batez gogoratu ere betiko. Ez nator hona haren bizitza nire hitz motzetan kontatzera (interneten duzu zehatz eta zehe). Zilegi bekit, ordea, zertzeladatxo batzu-batzuk bederen ematea, agian ez dituzu-eta gogoratuko. […]
Jendeak txistea dela uste du (eta halakoxetzat dabil ahoz aho, emailez email), baina zin-zinetan gertatu omen zen Nafarroako hego puntako herri ez hain txiki batean. Bertako bodegarik handienean hiru anaia ziren sozio nagusi; eta anaietan zaharrena, Kamilo, bodega-buru eguneroko jardunean. Harekin batera lanean hiruzpalau langile, arruntean; baita Maria idazkari ilehoria ere, hutsik egin gabe. Behin, […]
Irteera. Surf eta arraun festa elemeniaka izan da aurreko astean hemen. Donostiako badian, belaz edo arraunez edo motorrez, pinpirin asko ibili zitzaizkigun urez txalupak eta batelak eta traineruak, antzina zaharreko izan, moda modu berriko izan. Telebistetan eta irratietan, bi estropada zoragarri. Australian, berriz, Euskadiko Selekzioak munduko txapelketa irabazi zuen (hirugarren aldiz) kayak surfen… Lehen ziaboga. […]
Juez jaun-andreen zuzentasuna, auzi-epaileen zintzotasuna, kili-kolo dabil egunotan, ahorik aho. Justizia bera bezain itsu ez ote dabiltza epaileak, noiz begiak nahita ixten dituztelako, noiz bista zapi batez atzetik tapatzen dietelako? Justiziak ba ote ditu berdintzen handi-ttipiak? Baten batek bota ere egin du, egundo ez dela gaur besteko alderdikeriarik ezagutu auzi-mahaietan… Antzina ere bazen, baina. Hondarribian […]
Begia bezalako egia, esaten dugu euskaldunok aurrean daukaguna (edota adierazten ari garena) bene-benetakoa dela esateko. Begia bezalako egia; hau da, ez dela gezurra, inondik inora. Baina egia, latza eta garratza dela ere esaten dugu, eta komeriak dira hemen… Komeriak ez hemen bakarrik; baita Indian ere, agidanean. Han printze gazte baten historia kontatzen dute. Beste askotan […]