TORTURÆZ Artikulu luze bat eskatu zidaten gaurko. Sei post-it dauzkat mahai gainean, han-hemen bildutako oharrez. Erakutsi egingo dizkizut. Bat. Gaur torturaren kontrako eguna da. Bihar bezalako egunez, 1973an, sortu zen Uruguayn diktadura militarra, herrialde guzia tortura-zulo handi bihurtu zuena. Bi. Eusko Legebiltzarrak salatu egin ditu 1936ko altxamendu militar faxista, ondoren ezarritako erregimen diktatoriala, finantzetako […]
Munduan asko bezala (azkenaldian, batik bat), gizaseme bat lan bila zebilen, zain eta muin. Tika zuen, ordea, nerbio tika begian, eta nahiko lan gizajoak. Joan da behin saltzaile on baten atzetik omen zebilen agentzia batera, eta hartzen du Montoia jaunak. «Begiratu dut zure curriculuma, eta argi dago gure lanpostu honetarako balekoa ez ezik, aukera-aukerakoa dirudizula. […]
Laurogei urte gainean ditut, nago potrotako minez… Aspaldi agindua nion nire buruari negarrik hemen ez egitea. Baina negargura etorri zait berriro. Aspalditxotik galarazia nion nire idazlumari euskararen egoeraren tristearen tristurari lerrorik ematea. Baina begien bistan egunero dudana ikusirik, ezin eutsi diot negar-zotinari. Arrotz sentitzen bainaiz, ezen ez harro, etxeko ataritik harago. Laurogei mila urtean euskara […]
Etsaminak direla-eta, ez da giro izan egunotan, hasi ikastoletatik eta unibertsitateraino, ikasle eta irakasleen artean. Ez da giro izan, kuanto. Irungo institutu batean gertatu berria izan behar du, agidanez. Ari da jangelan maisu moko-txorrotx petral bat jaten; esertzen zaio aurrez aurre ikasle arrunt bat, eta: «Txerria eta txoria ez dituk jatera mahai berean jartzen, motel!», […]
Aspaldiko partez aurten, futbol ligako sailkapenean, Reala Athletic baino gooorago dabilenez (athletizaleek noski egingo luketen moduan), balia dezagun gure bolada ona, aprobetxa dezagun haien ikareria, kakeria, burla-haizerako. Uki ditzagun giharrean eta jo diezaiegun bibolina. Jo diezaiegun bibolina, adarra, harpa, gitarra eta tronpeta; ez taberna zuloan soilik, baita prentsa paperean ere, zer arraio gero! Bezino edo […]
Zeru-lurren ikusgarri guztietan bilbotarren irudikorik ez omen da. Herentzia omen dirudi zeruak lurrari emana… Betidanik izan dira bilbotarrak haizatu samarrak eta oso iritziak. Euskal Herrian aspaldi dabiltza ahobero, besteok baino burua gorago ekarri nahian, Ogoño adinako kopeta erakusten dutela. Baina, eurek esango luketen moduan, zeinen jaunen seme ete doguz gizontxo horrek!? Zeinen damatxuren alabatxi, maribondilla […]
Nekazari hitza ‘nekatu’ aditzetik ote datorren jakiteko, zein gaur baino egun aproposagorik? San Isidro baita gaur, nekazarien zaindariaren eguna. Jakina da astegunetan soroan aingeruek goldatzen ziotela lurra, bera, ardi zaharra etzanda hausnarrean bezala, otoitzean omen zegoen bitartean. Jendeak ez dakiena da, ordea, asteburuetan, Moises eta Jesus adiskideekin batera, golfean aritzen zela Isidro, Jarama ibaiaren ertzean. […]
Urtero-urtero maiatzak, gereziondora lorearen ederra nola, halaxe dakar gure etxeetara zergaren tema. Hala hemen nola Jerusalemen. Iaz gertatua izan behar du, agidanez. Sinagoga bateko kontu-liburuak miatzera agertu zen gizaseme mehe luze azal zimur bat. Zerka-ikuskaria omen zela bera. Bertako errabino zorro handi talo-musuak artatu zuen bisitaldian. Urteko kontu-liburu potoloa zazpi begiz aztertzen ari zela, errabinoarengana […]
Liburutxo bat utzi didate: Dialogando izenburuz, Arako goitizeneko kazetariak Ediciones Leyre Iruñekoan argitaratua, 1947an. Atzo goizean, beraz. Bitxia liburua, jostagarria, bi egunetan arrapastaka irakurri berri dudana. Jostagarria, Iruñeko eta inguru herrietako orduko jendeen eguneroko gorabehera poxpolinak irri eta ziri kontatzen dituelako; bitxia, euskara galdu ondoko gaztelania gaiztoan idatzia dagoelako. Hemen inola kabitu ezin ahala adibide […]
Antigoaleko gauzen denda batera sartu zen gizonezko ibiltari astitsua, munduan abelera alda ziezaiokeen kutun edo amuleto deabruzko baten bila. Hau hartu, hura ukitu, bestea begiratu, azkenean arratoi ikusgarri bat bistaratu zuen apaletako batean. Polita zen, brontzezkoa, egiantza handikoa. Ederretsi eta gustatu. Preziorik inondik ageri ez-eta, dendariari hots egin zion. Ea zenbat eskatzen ote zuen, ba, […]