Goizero ohi duen legez, txapel beltza jantzita, zilartutako ile-bizarrekin, buelta bat egitera atera da aitona etxetik. Hirurogeitaka urte bizkarrean eta belaunak higatuxeak eraman arren, aski bizkorra du pausua. Lehen minuturako, etxekoneko amona ikusi du, haur-organ bilobatxoa paseatzen; bigarren minuturako, auzoko beste aitona bat, biloba koxkor bi esku banatatik hartuta; aurrerago, haur jolastokian, lauzpabost aitona-amona, bat […]
Egunotan, jaiki aldioro, birigarroaren eta urretxindorraren kantak dituzu entzuten, sahatsaren adarraren puntaren puntatik, ari eta ari, txio eta txio, ari direla kantari. Etxeko hormetan gora huntza hostoberritu zaizu eta, egunetik egunera, dena ari da terrazan berdatzen eta edertzen. Loreontzietan, emazteak iaz ekarri tulipanak lirain zaizkizu luxatu eta pinpirin xabaldu, hori, urdin, gorri, more. Auzoan, zoragarriak […]
Sarean dabil gutun famatu xelebrea. Ez omen da atzo goizekoa; bai egiazkoa, agidanean. Frantses baten kasua da, euskaraz dakardana, entreteni zaitezen. Zoaz astiro… «Defentsa ministro jauna. Hona hemen nire kasua. Arren dizut erregutzen, otoi, soldadutzatik libra nazazun. Begira. 24 urte ditut eta 42 urteko andre alargun batekin bizi naiz, ezkonduta. Andre horrek 25 urteko alaba […]
Vatikanoko konklabe edo giltzapeak ke zuria ohi dakar, eta ke zuriak, aita santu berria. Azken Frantzisko (Patxi?) honekin ez gara ikusi zaharrak. Zenbat isil-misil, zenbat azpilan, zenbat misterio bien bitartean, ene Jesus! Misterioetan misterioena, ordea, kartazalarena izan da azken astean. Ez kontu berria delako, ez. Izan ere, kartazal misteriotsu baten legenda mendez mende ibili izan […]
«Eman euskara elkarri». Hil honen 14an atera zen Andoaindik 18. Korrika, eta hilaren 24an ailegatuko da Baionara. Hamaika egun euskal herrietan barrena korrika… Hamaika kontu hamaika tokitan. Ni erabat bat nator Xabier Etxaniz Rojok esanarekin: «Euskara beti lotzen diagu lanarekin, militantziarekin… Euskara nekearen sinonimo duk. ‘Eman euskara elkarri’ gabe, askoz hobe ‘eman plazerra elkarri’ leloa». […]
Gizonezko bat, supermerkatuko ilaran, bere txandaren zain, lasai ederrean… Halako batean, neska katxarro ilehori batek, eskua altxatu eta astinduz, hara non egiten dion irrizuri atsegina. Gizonezkoak, ezker-eskuin begira, otean ez-otean, ikusten du argi eta klarki, berari, eta ez beste inori, dagokiola irriño ezti haren keinua. Jakin-mina ziri, ilaratik atera eta dama gazte ederrarengana jotzen du, […]
Landetxe batean, bapo bazkalduta, bost profesional, bakoitza bere zakurra abonatzen… Ingeniaria hasi zen lehendabizi: «Aizak hi, Erai-Kin! Erakutsiek hauei zertaraino haizen gai!». Eta Erai-Kinek mailu bat hartu, ohol batzuk iltzatu eta txakur-txabola bat eraiki zuen di-da batean. Egundaino halakorik…! Hurrena, ekonomistak: «Erne, Konta-Kinto! Hik zer dakik egiten?». Eta Konta-Kinto sukaldera joan, hogeita bost galleta ekarri […]
TESTAMENTUA (edo ortografia zertarako den). Agidanez, dama batek, ez jakinean edo gaiztoz, hiltzen zenerako, bere azken testamentua batere puntuazio-markarik gabe idatzita utzi omen zuen. Hona hemen testua: «Ondasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot ez nire anaia Markoxi ez ez alajainkoa sastreari zorrak ordaindu inoiz ez ezta inola ere jesuitentzat guztia hala bete dadin hemen […]
Zer demontre zenbatu ohi dute ardiek lo hartzeko!? Zenbaki erromatarretan nola arraio idazten da zeroa!? Kamikazeek zer deabrutarako janzten zituzten kaskoak!? Tarzan nolatan agertzen zitzaigun beti bizarra eginda!? Emakumeek, begiak makillatzen dihardutela, zergatik zabaltzen dute ahoa; zergatik, kontxo!? Nondik nolatan jakin dezaket zenbat bizialdi zaion geratzen gure katuari!? Baldin esaterik badago “andre erdi berria”, zertako […]
Egipton ere badira sermolari erradikalak. Erlijio islamikoan aditu bakarrak direlakoan, ukuiluko astoak baino zentzu gutxiago erakusten dute ahoa zabaldu aldiro. Halako gauzarik buru humanoak ezin eraman lezake. Esango nuke! Ikusi, bestela. Abu Islam-ek bere telebista kanaletik: «Emakumeak plazara, manifestazioan, bortxa ditzaten ateratzen dira. Gehienak kristau matrakak dira; gainerakoak, inork lotzen ez dituen andre alargunak». Beste […]