{"id":105,"date":"2014-04-09T08:35:17","date_gmt":"2014-04-09T07:35:17","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=105"},"modified":"2014-04-09T08:35:17","modified_gmt":"2014-04-09T07:35:17","slug":"kosmopolitak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/04\/09\/kosmopolitak\/","title":{"rendered":"KOSMOPOLITAK"},"content":{"rendered":"<p>Indigenok (bertakok, lurralde honetakok) zenbat aldiz ez ote gaituzte gutxietsi eta gaitzetsi, isekatu eta umildu kosmopolitek, ustezko jakintsu moderno demokratek!? Batzuetan badirudi eraman nahi gaituztela errukarriok tipili-tapala, sokatik lotua den zakurra bezala. Izan ere, asmo politak bai, baina gurea oro bide da motza, itxia, arlotea, <em>aldeanoa<\/em>. Guk ez dakigu ezer, tuntunok; oker goaz beti, egoskor. Berak, aldiz, argiaren eta egiaren jabe daude; munduko hiritar dira. Kosmopolitak dira. R.A.E.-ek: \u00abCosmopolita, dicho de una persona que considera todos los lugares del mundo como patria suya\u00bb. Euskaltzaindiaren Hiztegiak: \u00abKosmopolita, beste herrietako ohituretara erraz egokitzen dena\u00bb. Zein diferenteak garen espainolak eta euskaldunok, baita hiztegietan ere! Nor gara, bakoitza berean.<\/p>\n<p>Indigenak beltzak eta motzak zireneko herri edo tribu batean gertatu zen, agidanez, ondoren datorrena. Munduan beste toki askotan bezalatsu, hantxe ere batzuren batzuk kosmopolitak ziren, munduko hiritarrak. Ez bertakoak, noski; baizik kanpotik turista edo dena delako bisitari gisa etorriak, sonbreroa buruan eta patrikara hutsa. Hasieran musu-merke, gero musu-gora, egunak joan eta urteak etorri, azkenerako jaun eta jabe jarri ziren bertan. Hizkuntza bakarra zekiten, berena; eta ez zuten bertako indigenena ikasten hasteko ere premiarik ikusten; ezta kortesiaz edo edukazioz edo lotsa onez ere. Mingaina leuna zeukaten kosmopolitek, berba-lapiko galantak ziren\u2026, baina beti ere berean!<\/p>\n<p>Halako batean behin, jaun jakintsu zuriak, tribu antigoaleko hari lezioa eman behar omen ziola-eta, bertako gizaseme eta andrazko, zahar eta gazte guztiak bildu zituen bere aurrera. Bera trono altuan zela, belauniko jarrarazi zituen indigena ezjakinak. Eta hala esan zien: \u00abZeuen zilborrari begira bizi zarete, beste inora begirik gabe. Ez ni bezala: ni bezalako kosmopolita izatea beste kulturetara irekia egotea da! Aizak hi, M\u2019Okolo, itzul ezak zuen hizkuntzara esan dudana\u2026\u00bb. Indigenak orduan: \u00abEz da beharrezkoa, jauna. Guztiok elebidunak gara hemen\u00bb. Eta aho bete hortzekin utzirik izango zuen jaun jakintsu kosmopolita. Ez, ordea horratik, aho hutsik; han jarraitu baitzuen hitz eta pitz makal harroak. Hori bai, beti ere berean!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-04-02<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Indigenok (bertakok, lurralde honetakok) zenbat aldiz ez ote gaituzte gutxietsi eta gaitzetsi, isekatu eta umildu kosmopolitek, ustezko jakintsu moderno demokratek!? Batzuetan badirudi eraman nahi gaituztela errukarriok tipili-tapala, sokatik lotua den zakurra bezala. Izan ere, asmo politak bai, baina gurea oro bide da motza, itxia, arlotea, aldeanoa. Guk ez dakigu ezer, tuntunok; oker goaz beti, egoskor. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/105"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=105"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/105\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=105"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=105"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=105"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}