{"id":110,"date":"2014-04-30T08:44:46","date_gmt":"2014-04-30T07:44:46","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=110"},"modified":"2014-04-30T08:44:46","modified_gmt":"2014-04-30T07:44:46","slug":"topaketa-bruselan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/04\/30\/topaketa-bruselan\/","title":{"rendered":"TOPAKETA BRUSELAN"},"content":{"rendered":"<p>Gizaseme larri bat auto ederrean zebilen Bruselan, jira batera eta bira bestera, lagunekin bildu beharreko puntua inola arraio aurkitu ezinik. Ernegatu zen, bazterrera geratu zen, begira jarri zen\u2026 Eta begira zegoen, eta denbora bazihoan, eta biderik ez zitzaion ageri\u2026 Hartan, erabaki zuen norbaiti galdetu egin beharko ziola, trantze hartatik irtenenean. Eta hara dama bat tokatu parean.<\/p>\n<p>\u2014Aizu, aizu\u2026 Lagunduko al zenidake, mesedez? Bruselan zeharo arrotz nabil, hamaiketan hitzordua dut lagunekin, eta, joan deneko ordu erdian, nondik jo ez dakidala nago, ataka beltzean, beranduturik.<\/p>\n<p>\u2014Nola ez ba?\u2013erantzun zion andre oinezkoak\u2013. Lagunduko dizut, ahal dudan bezainbat. Auto batean zabiltza zu atzera aurrera Bruselan, hiriaren erdigunetik bost kilometrora doi; zehatz esateko, 50-51 ipar latitudean zaude une honetan, eta 4-21 mendebalde luzeran.<\/p>\n<p>\u2014Zu, kasualitatez \u2013gizonak orduan\u2013, ez zara ba ingeniaria izango?<\/p>\n<p>Eta:<\/p>\n<p>\u2014Bai; ingeniaria nauzu, bai. Ene ba! Nola demontre asmatu duzu!?<\/p>\n<p>\u2014Oso erraz, horra. Esan didazun guzti-guztia teknikoki xuxena izango zen noski; praktikoki, baina, alferrikakoa. Alferrikakoa, kuanto! Begira: nik galduta segitzen dut, berandu ikusiko ditut (ikusten baditut) lagunak, eta nola baliatu ez dakit zuk emandako informazioa.<\/p>\n<p>\u2014Bakoitzak bere astoari aurre\u2026 \u2013andreak derrepente\u2013. Zu, jauna, inondik ere, politikaria zara, ala?<\/p>\n<p>\u2014Hara orain, berriz! \u2013gizasemeak hortzargi\u2013. Halaxe naiz ba: politikaria\u2026 Ai ene bada-ta, nola antz eman didazu!?<\/p>\n<p>\u2014Bistako da ba, gizona \u2013errematatu zuen damak bien arteko topaketa xelebre hura\u2013; ondo bistako denez, alajainkoa. Batetik, ez dakizu non zauden eta, are gutxiago, nora zoazen; bestetik, bete ezin duzun hitza eman zenien lagunei; eta, azak ontzeko, orain arazoa beste nork edo nork konpondu zain zaude\u2026 Hain zuzen, niri galdera egin aurreko egoera berberean zaude, bai horixe; orain, ordea, auskalo zein arrazoi arraro harrigarri medio, zer!?, eta badirudi errua nirea dela; nik (eta ez zuk) eragin dudala nahaste-borraste hau guztiau. Arraio tximista!<\/p>\n<p>Atzenean behintzat, adio elkarri uzkur esanik harturik izango zuten gero zein zeinek beren eskualdea; hori bai, <em>arima apartatuta, larruan azala, txakurra ta katua balira bezala<\/em>.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-04-30<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gizaseme larri bat auto ederrean zebilen Bruselan, jira batera eta bira bestera, lagunekin bildu beharreko puntua inola arraio aurkitu ezinik. Ernegatu zen, bazterrera geratu zen, begira jarri zen\u2026 Eta begira zegoen, eta denbora bazihoan, eta biderik ez zitzaion ageri\u2026 Hartan, erabaki zuen norbaiti galdetu egin beharko ziola, trantze hartatik irtenenean. Eta hara dama bat tokatu [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/110"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=110"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/110\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=110"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=110"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=110"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}