{"id":118,"date":"2014-05-14T08:47:21","date_gmt":"2014-05-14T07:47:21","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=118"},"modified":"2014-05-14T08:47:21","modified_gmt":"2014-05-14T07:47:21","slug":"gu-ez-gara-mugituko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/05\/14\/gu-ez-gara-mugituko\/","title":{"rendered":"GU EZ GARA MUGITUKO"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Deabruak gehiago omen daki zakur zaharra delako, deabru delako baino. Baita aitona zaharrek ere. Urteek metatzen dute esperientzia, eskarmentua, asma-bidea. (Eta ez dut, nahita, amonarik aipatu, agure bat izango dudalako protagonista, letra-larre honen hondarrean). Gai delikatua dakart, tema labain haserregarria. Hitzak ondo neurtu beharko ditut, hortaz. Emakumeak dakartzat, izan ere, hizpidera; eta erne! Ez emakumeak gizasemeak baino gehiago edo gutxiago direlako. Ezta emakume guztiak igualak direlako ere, baizik batzuek beldurra sartzen dutelako. Bilintxi apaizen batek bezala. Ez da <\/span><em><span style=\"font-size: small\">beldurra<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\"> hitzik aproposena; uler bedi gibel-beldurra, susmo txarra, goganbeharra, sospetxeria\u2026<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Egia ukaezina da, urteetan ez ezik mendeetan ere, gizasemea (<\/span><em><span style=\"font-size: small\">giz-on<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\"> deitua) potro-jorran egon izan dela etxeko lanei dagokionez, ardi zaharra mendian nagi bezala, krokodiloa ibai ertzean etzanda bezala, ea inondik ezer ekartzen dion muturren aurrera fortunak (<\/span><em><span style=\"font-size: small\">eme-kume<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\"> deituak). Ez da egundo inon inor sortu, eta ez sortuko ere, <\/span><span style=\"font-size: small\">\u00a0<\/span><span style=\"font-size: small\">aspaldiko egia handi horri muturra bihurrituko dionik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Eta sartu naiz kontuok kontatzera, arriskuak arrisku, batetik, aurrean daukadan inkesta batek eman didalako idea eta bidea; eta, bestetik, gure artean maiz atera izan delako gaia. Alegia, gaur egungo neskak prest daude, prest egon nahi dute, geroko etxeko lanetarako? Zein jarrera erakusten dute? (Mutilak ezta aitatu ere; mutilenak bizarra duten kontuak dira-eta, aspaldiko betikoak). Neskak bakarrik, beraz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Aipatu berri dudan inkesta hori, unibertsitatean eta kalean egina omen da, hamasei-hemezortzi urteko neskeei. Aipagarriak bezain kezkagarriak dira erantzunak. Sukaldea? Jana erosi eta kito. Harraska? Ontzi garbigailua dago horretarako. Josketa? Urratua bota eta berria jantzi. Lisaketa? Zer da hori!? Zoru-komun-hauts garbiketak? Neskame-lanak. Haurrak? Aitona-amonei utzi eta listo\u2026 Errukienak dira etorkizunean senar-emazteak; batzuen batzuk, behintzat. Nolanahi ere, bi nesken erantzunak eman dit, batik bat, atentzioa: \u00abmutila hor den bitartean, gu ez gara mugituko\u00bb. Jan eta jantziko badira, baten batek mugitu beharko ditu hanka-besoak, arraioak ez baditu!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Eta azken erantzun polit horrek pasadizo politago bat ekarri dit gogora. Gizaseme dagoeneko urtetsu batek lur-sail handiak zeuzkan etxearen jiran; eta, aparte batean, baita laku bat ere. Oso-oso gutxitan joaten zen haraino, eta behin \u00abgaur ikusi behar diat ba nola dagoen\u00bb esanda, bertara abiatu zen. Besa-saski bat hartu zuen berarekin, zernahi fruta edo marrubi edo ziza parean tokatuta ere, badaezpada. Lakura iristen ari zela, hizketa hots alai biziak aditu zituen. Neska gazte koadrila zen, uretan plisti-plasta, igerian jostari, den-denak larrugorritan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Agurea bistaratu zutenean, ordurako aski hurbil, raust! sartu ziren guztiak putzuan barrurago, leporainoko uretan. Handik, nesketako batek: \u00abZu hor zauden bitartean, gu ez gara mugituko!\u00bb, egin zion oihu aitona zaharrari. Bai honek agudo erantzun ere: \u00abNi ez naiz etorri zuei begiratzera; gutxiago oraindik zuek larrugorritan kontenplatzera. Ez, ez\u00bb. Besa-saskia altxatu zien orduan, eta errematatu: \u00abNi hona krokodiloari jaten ematera etorri naiz\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><em><span style=\"font-size: small\">Bizargorri<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\">, 2014-05-14<\/span><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Deabruak gehiago omen daki zakur zaharra delako, deabru delako baino. Baita aitona zaharrek ere. Urteek metatzen dute esperientzia, eskarmentua, asma-bidea. (Eta ez dut, nahita, amonarik aipatu, agure bat izango dudalako protagonista, letra-larre honen hondarrean). Gai delikatua dakart, tema labain haserregarria. Hitzak ondo neurtu beharko ditut, hortaz. Emakumeak dakartzat, izan ere, hizpidera; eta erne! Ez [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/118"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=118"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/118\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=118"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=118"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=118"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}