{"id":125,"date":"2014-05-28T08:33:40","date_gmt":"2014-05-28T07:33:40","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=125"},"modified":"2014-05-28T08:33:40","modified_gmt":"2014-05-28T07:33:40","slug":"etxea-eta-politika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/05\/28\/etxea-eta-politika\/","title":{"rendered":"ETXEA ETA POLITIKA"},"content":{"rendered":"<p>Gaur bezalako astegun buruzurian, arratsaldeko zazpiak-edo izango zirenean, Donostiako etxe apain batean, etxeko bakoitza berean ari zen: aitona, ordenagailuko leihotik munduaren ikusmiran, gogotsu; ama, musika eztia jarrita salan irakurtzen, axolagabe; titiko umea, ondoko sehaskan zapi zuritan, lo; neskamea, begia bete lanekin, lisaketan; eta aita-semeak, berriz, denbora eman ezinez, sukaldean zer suma\u2026<\/p>\n<p>Halako batean, seme koxkorrak aitari: \u00abAitatxo \u2013galdetu zion\u2013, zer da politika?\u00bb. Eta aitak (\u00abOrain ere badiagu! Zer arraio esan behar zioat nik honi\u2026?\u00bb, bere kolkorako eginda), atakatik nolabait ere irten behar-eta, pixka batean pentsatu ondoren, halaxe esan zion:<\/p>\n<p>\u2014Konparazio baterako: nik zekarreat dirua etxera, ezta?; beraz, ni Kapitalismoa nauk. Zuen amak gobernatzen dik dirua; beraz, bera Gobernua duk. Aitonak, dena xuxen joan dadin, gainbegiratua ematen ziok gu bionari; beraz, bera Sindikatua duk. Neskamea, Langileria diagu. Hi zaintzeaz arduratzen gaituk gu guztiok; horregatik, Herria haugu hi. Eta hire arreba txikia, oraindik pixoihaletan bildua dagoena, Etorkizuna duk. Horra politikaren panorama; konprenitu al didak, seme?.<\/p>\n<p>Semetxoa ez zegoen artean bete-betean sobra ere, eta agindu zion aita inspiratuari, ohean pentsatuko zuela bi aldiz, itxoiteko pixka bat, politika kontu nahasi hari antza ondo hartu arte. Gauean gero, ilunean eta isilean zegoela oro, bat-batean hasten da arrebatxoa negar-marruka eta esnatzen da mutikoa: pixoihalak bustirik eta zikinik izango zituen arrebatxoak\u2026<\/p>\n<p>Ez zen aurreneko aldia ere, baina ez zekien zer egin. Jotzen du lehendabizi zuzen aita-amen gelara, topatzen du han amatxo, ematen dio egoeraren berri; baina kasurik ez, halakoxe lotan zegoen agidanean seko. Jotzen du hurrena neskamearen lo-tokira eta\u2026 hara! Han zen aita neskamearen gainean ezti-gozotan. Aitona, berriz, leihatila batetik kirika ikusi zuen, neskamearen eta semearen jira-biren tringili-tranguluari begira-begira\u2026 Inor ez zen mutikoaren presentziaz jabetu, denak ere hain zeuden beren egitekoetara bilduak.<\/p>\n<p>Hura guztia ikusi ondoren, etxeko mutil koxkorra atzera itzuli eta berriro lotara joatera deliberatu zen: hor konpon\u2026! Biharamun goizean, gosaltzerakoan, aitak semea aurrean hartu eta: \u00abZer? \u2013galdegin zion\u2013. Hitz gutxitan esango al didak, argi eta garbi, hiretzako politika zer den; deus konprenitu baduk, behintzat?\u00bb.<\/p>\n<p>\u2014Bai, aitatxo \u2013erantzun zion umeak pronto-prontoan\u2013. Oso garbi daukat: Kapitalismoak Langileria baliatzen du eta zapaltzen, bere probetxurako; Sindikatuak albotik begiratu besterik ez du egiten. Bien bitartean, Gobernua lotan datza amets betean; bien bitartean, Herria ez du inork ere kontuan hartzen; bien bitartean, Etorkizune, ai Etorkizune gaixoa!, kaka eginda dago. Horixe da politika. Bart primeran konprenitu dut guztia, horratx!<\/p>\n<p>\u2014Txanponean bost orratz \u2013izan zen aita flipatuaren erantzun motza, ahoa bete lotsa, beste zer esanik ez-eta.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-05-28<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur bezalako astegun buruzurian, arratsaldeko zazpiak-edo izango zirenean, Donostiako etxe apain batean, etxeko bakoitza berean ari zen: aitona, ordenagailuko leihotik munduaren ikusmiran, gogotsu; ama, musika eztia jarrita salan irakurtzen, axolagabe; titiko umea, ondoko sehaskan zapi zuritan, lo; neskamea, begia bete lanekin, lisaketan; eta aita-semeak, berriz, denbora eman ezinez, sukaldean zer suma\u2026 Halako batean, seme koxkorrak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/125"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=125"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/125\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=125"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=125"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=125"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}