{"id":134,"date":"2014-06-25T08:46:31","date_gmt":"2014-06-25T07:46:31","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=134"},"modified":"2014-06-25T08:46:31","modified_gmt":"2014-06-25T07:46:31","slug":"bi-disida","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/06\/25\/bi-disida\/","title":{"rendered":"BI DISIDA"},"content":{"rendered":"<p><em>Disida<\/em> duzu desafioa, duelua, buruz buruko borroka. Gaur hona dakartzadan bi disida edo borrokaldiak Zaldibiako Juan Ignazio Iztuetak kontatzen ditu <em>Ez direlako aketsak<\/em> liburu klasikoan, goiburu luze honako honen azpian: \u00abGarai hartako bi disida, gipuzkoarrek frantsesekin zenbait aldiz, buruz buru eta bat-banaka elkar desafiaturik egin izan dituzten pelea gogorren azaldura\u00bb. Sinistu nahi dituenarentzat, Iztuetak berak aski labur dakartza historiak (?); nik laburrago emango dizkizut, edozeinek entenditzeko moduan (behingoagatik).<\/p>\n<p>Bat. Iruineko hiria inguratua zeukan Don Juan errege frantsesak 1512ko urte aspaldiko hartan. Ba omen zeukan soldaduen artean bat, indartsu orgulloso aparta, \u00abzeinari aurpegi ematekorik topatzen ez zen Frantziako erresuma guztian\u00bb. Egun batean, hiri barruan zeudenei, keinuz eta deiadarka, adierazi omen zien harro-harro, beraien arteko gizonik bulartsuena irten zedila kanpora \u00abkazolete eta pikarekin\u00bb, ezkutu eta lantzarekin, buruz buru peleatzera.<\/p>\n<p>Eta Tolosako Pedro (Pedro Obineta) atera zitzaion begiz begi aurre egitera. Murruz kanpoko frantses armada osoa (nafarrak barne) eta hiri barruko espainiar guztiak (gipuzkoar asko tarteko) begira zeuden, zer gertatuko. \u00abBortizkiro peleatu eta, garaiturik, ebaki zion burua frantses parrastalariari Pedro Obineta gipuzkoarrak. Eta hala, frantsesak atsekabetu ziren lazki eta hertsituak pozgarritu txit\u00bb.<\/p>\n<p>Bi. Bigarren disida 1544. urtean gertatu omen zen. Frantses armada berriz ere Gipuzkoako mugan, Bidasoaz honako aldetik. (\u201cFrantsesak eta frantsesak\u201d esanagatik beti, ez da historia erabat egiazkoa, ezta gutxiagorik ere, tartean behar zutelako noski iparraldeko eta nafar euskaldun peto-petoak ugari. Jainkoak ezin du historia aldatu; historialariek, bai). Gauza da armada frantsesa omen zena milaka soldaduekin jarri omen zela \u00abIrun-Aranzundik Hondarribiara bitarteko ihitegian\u00bb. Ihitegia <em>Juncal<\/em> da, baldinbaitere; eta Aranzu, agidanean, Uranzu.<\/p>\n<p>Armada hartan ere ba omen zen zaldun famatu bat, monsieur Chanfarron izenekoa, sekula ere borroka bakar bat galdu gabekoa; denak azpiratzen zituen, nonbait, aise. Gizon horrek, oihuz eta espantuka, desafio egin omen zien gipuzkoar guztiei, ekar ziezaiotela probintzia osotik gizon bat arma berdinekin borroka egingo ziona, zortzi eguneko epe barruan;\u00a0 txikituko omen zuela bertan\u2026! Ez bide zuten urrutira bila joan beharrik izan, ezta zortzi egun itxoin beharrik ere: Juan Perez Azkue kapitaina, Hondarribiko semea, biharamunean bertan prestatu omen zen Chanfarron fanfarroi harekin peleatzera.<\/p>\n<p>Egundoko borroka eginik izan behar zuten. Azkenean, behintzat, \u00abJuan Perez Azkue hondarribiarrak, ezpatarekin burua arras ebakirik, erraldoi handia lurrean zetzala ikusi zuen\u00bb. Frantsesak orduan, harriturik eta muturik eta umilaturik, atzera bakoitza bere herrira erretiratu omen ziren; baina, hori bai, \u00abberen kutun maite gudari handia Gipuzkoan utzirik\u00bb. Ordukoa omen da, Iztuetaren esanean, euskarazko kanta zaharra:<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>\u00a0Monsieur Chanfarron jaun handia<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Irun-Aranzun datza hilik ezarria.<\/em><\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-06-25<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Disida duzu desafioa, duelua, buruz buruko borroka. Gaur hona dakartzadan bi disida edo borrokaldiak Zaldibiako Juan Ignazio Iztuetak kontatzen ditu Ez direlako aketsak liburu klasikoan, goiburu luze honako honen azpian: \u00abGarai hartako bi disida, gipuzkoarrek frantsesekin zenbait aldiz, buruz buru eta bat-banaka elkar desafiaturik egin izan dituzten pelea gogorren azaldura\u00bb. Sinistu nahi dituenarentzat, Iztuetak berak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/134"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=134"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/134\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=134"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=134"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=134"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}