{"id":138,"date":"2014-07-09T08:58:58","date_gmt":"2014-07-09T07:58:58","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=138"},"modified":"2014-07-09T08:58:58","modified_gmt":"2014-07-09T07:58:58","slug":"hormarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/07\/09\/hormarena\/","title":{"rendered":"HORMARENA"},"content":{"rendered":"<p>Etengabeak dira emailetan txisteak eta albisteak, gaziak eta gozoak. Arabera berean dira etengabeak Jerusalem aldetik datozkigun albiste tristeak, egunero kasik joan den aspaldian. Gogorrena juez. Batzuek hiru israeldar gazte sekuestratu eta ankerki erahil omen dituztelakoa; besteek mutiko arabiar bat hartu eta bizirik erre omen dutelakoa; batekoen misilak, bestekoen bonba eta tanke eta sarraskiak\u2026 Onak daude ardailak sortzen.<\/p>\n<p>Zenbat politiko, zenbat konpon-ahalegin, zenbat ustezko borondate on\u2026; alferrik, baina. <em>Berun urtua<\/em>, 2008an; <em>Babeserako oinarria<\/em>, 2012an; <em>Hegi babesgarria<\/em>, 2014an\u2026 Denak alferrik. Non da Yahv\u00e9h bere Torah-rekin?; non dira Allah eta Mahoma beren Koranarekin?; non, Trinitate Santua eta Ama Birgina eta Aita Santua eta zeruko aingeru guztiak, beren Bibliarekin\u2026!? Den-denak, agidanean, alfer-alferrik.<\/p>\n<p>Azken egunotako email batek honako hauxe kontatzen dit. Dama kazetari izen handiko batek jakin omen zuen ba omen zela, nonbait, agure judu bat urte asko-askoan Erosten Horma famatura (aiene, negar, dolu-kantu, intzirien paretara, alegia) egunero-egunero otoitz egitera joaten omen zena. Interesa sortu zion iritsi zitzaion zurrumurruak.<\/p>\n<p>Hala, behin bertara agertu zen kazetaria. Bertako bati halako eta halako agurearen berri eskatu eta berehala aurkitu zuen. Begira egon zitzaion ordu erdi pasean erne, arretatsu. Bere egitekoak eginda, etxera itzultzeko noski, agurea horma aurretik jiratu zenean, elkarrizketa egitera hurbildu zitzaion, bere mikrofono, kamara-lagun eta guzti, dama.<\/p>\n<p>\u2014Atrebentziarekin, jauna\u2026 Rebecca Smith nauzu, CNNko berriemailea. Zure izena esango al zenidake, faborez?<\/p>\n<p>\u2014Morris Fishbein naiz \u2013erantzun zion agureak\u2013. Zer, ba\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Zenbat denbora daramazu zuk Erosten Hormara egunero etortzen?<\/p>\n<p>\u2014Ba, hirurogei bat urte inguru.<\/p>\n<p>\u2014Ene, bada! Hirurogei urte? Harrigarria\u2026! Eta zure otoitz horiek noren alderako dira? Zertarako egiten dituzu?<\/p>\n<p>\u2014Esango dizut ba, horra. Kristau, judu eta musulmanen arteko behin betiko bakearen alde errezatzen dut. Errezatzen dut nonahiko jendeen arteko gorroto eta gerrate guztiak baretu eta azkendu daitezen. Eta otoitz egiten dut ere haurrak zintzo eta arduratsu haziak eta heziak gerta daitezen helduarorako\u2026<\/p>\n<p>\u2014Bejondeizula. Eta \u2013galdetu zion dama kazetari zurtuak\u2013, hirurogei urte horien ondoren, nola sentitzen zara?<\/p>\n<p>\u2014Pareta bati hizketan aritu izan banintz bezala. Entzun, entzun behar duela dirudi, derrigor; baina kasu, ez du kasurik egiten. Gogorra bezain gorra da, alajainena!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-07-09<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Etengabeak dira emailetan txisteak eta albisteak, gaziak eta gozoak. Arabera berean dira etengabeak Jerusalem aldetik datozkigun albiste tristeak, egunero kasik joan den aspaldian. Gogorrena juez. Batzuek hiru israeldar gazte sekuestratu eta ankerki erahil omen dituztelakoa; besteek mutiko arabiar bat hartu eta bizirik erre omen dutelakoa; batekoen misilak, bestekoen bonba eta tanke eta sarraskiak\u2026 Onak daude [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/138"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=138"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/138\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=138"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=138"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=138"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}