{"id":140,"date":"2014-07-23T14:03:14","date_gmt":"2014-07-23T13:03:14","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=140"},"modified":"2014-07-23T14:03:14","modified_gmt":"2014-07-23T13:03:14","slug":"bekaizkeria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/07\/23\/bekaizkeria\/","title":{"rendered":"BEKAIZKERIA"},"content":{"rendered":"<p>Edozein eskola edo ikastolatan gerta izan zitekeen hemen kontatzen dena; baina ez, Tibeteko monasterio batean gertatu zen, agidanean. Hala dio, behintzat, aspaldiko legenda batek. Bertako ikasle mutiko bat zipoka eta mokoka hartzen zuten beti lagunek; ziri eta ziri ari zitzaizkion aldiro, nondik min emango. Jazarpena penagarria zen; bidegabeki tratatzen zuten txarki. Atseginekoxeak zeuden ikaskideak mutilarekin, atseginekoxeak zeudenez!<\/p>\n<p>Behin, gehiago eraman ezinik, Maisuarengana joan zen, burumakur, esatera lagunek eraso egiten ziotela, barre egiten ziotela azpika, ez zutela beste gainerako lagunen pareko erabiltzen, eta berak ez omen zuela inondik uste ezer okerrik egina zuenik halako tratua merezi izateko. Maisuak barre murritza egin eta esan zion:<\/p>\n<p>\u00abZatoz nirekin\u2026 Eser zaitez horrako harri horretan eta entzuidazu kontatuko dizudan historia. Orain ehunka urte aspaldi, suge bat ipurtargi baten atzetik segi-segika hasi zen. Ipurtargiak ihes egiten zion, beldurrik eta ikararik; sugea, ordea, ez zegoen amore emateko eta atzean agertzen zitzaion beti zital, nekaezin. Hala, gaua joan eta gaua etorri\u2026 Azkenean, pikondo adar baten gainean gelditu eta honela hitz egin zion ipurtargi ernegatuak suge setatiari:<\/p>\n<p>\u2014Hiru galdera egin al diezazuket?<\/p>\n<p>\u2014Ohikoa ez da \u2013erantzun zion sugeak\u2013 ni inori entzuten paratzea; baina, aurki ri-rau batean irentsiko zaitudanez, esan, esazu nahi duzuna\u2026<\/p>\n<p>\u2014Zure elikagaien sailekoa al naiz ni, akaso!?<\/p>\n<p>\u2014Ez. Egia esan, ez.<\/p>\n<p>\u2014Kalterik eragin al dizut nik? Minik egin al dizut sekula!?<\/p>\n<p>\u2014Ez, nik dakidala.<\/p>\n<p>\u2014Hortaz, zer dela-eta akabatu nahi nauzu!?<\/p>\n<p>\u2014Nire begiok ezin jasan dutelako zure argi-distira\u00bb.<\/p>\n<p>Maisu zaharrak, orduan, ikasleari begietara begira apropos jarririk, esan zion, buruan eraman zezala eta erabil kontatu berri zion historia. Gehitu zion, gainera: \u00abZu bezalaxe beste asko eta asko egon izan dira (eta egongo dira ere gerora) ataka zail berean, beren buruari galdera eginez ea zergatik, ezer gaiztorik egin ez, eta, hala ere, jazartzen eta erasotzen dioten errukigabe ustezko lagunek. Zergatik\u2026!? Ezin jasan dutelako zure argi-distira. Lehendabizi, sinetsi beharra dago; eta gero hasten gara sinesten\u00bb.<\/p>\n<p>Txeraz ipini zion eskua bizkarrean zaharrak akaberan\u2026 Burua tenteago eraman zuen gazteak lagunengana ondoren\u2026 Eta hala bazen, ez bazen, gu geu ere kasu egitera goazen.<\/p>\n<p>(Zazpi bekatu nagusiak, 4)<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-07-16<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edozein eskola edo ikastolatan gerta izan zitekeen hemen kontatzen dena; baina ez, Tibeteko monasterio batean gertatu zen, agidanean. Hala dio, behintzat, aspaldiko legenda batek. Bertako ikasle mutiko bat zipoka eta mokoka hartzen zuten beti lagunek; ziri eta ziri ari zitzaizkion aldiro, nondik min emango. Jazarpena penagarria zen; bidegabeki tratatzen zuten txarki. Atseginekoxeak zeuden ikaskideak mutilarekin, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/140"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=140"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/140\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=140"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=140"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=140"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}