{"id":142,"date":"2014-08-06T08:09:06","date_gmt":"2014-08-06T07:09:06","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=142"},"modified":"2014-08-06T08:09:06","modified_gmt":"2014-08-06T07:09:06","slug":"harriak-eta-zubiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/08\/06\/harriak-eta-zubiak\/","title":{"rendered":"HARRIAK ETA ZUBIAK"},"content":{"rendered":"<p>Famako dabil egunotan, hitzetik hortzera, \u201czubiak eraiki beharraren\u201d kontua. Zubiak eraiki beharra jokabide politikoetan, zubiak asmatu beharra portaera ekonomikoetan, zubiak jaso beharra herrien, auzoen, diferenteen harremanetan\u2026 Zubiak hemen eta zubiak han. Izan ere, hamaika jende klase harrigarri bagara elkarren ondo-ondoan; gisa askotako giza-semeak eta gama askotako ama-alabak gaude, onerako nahiz txarrerako: militarra, politikoa, alferra, ehorzlea, bankaria, pobrea, medikua, mozkorra, aberatsa, zerga-ordaintzailea, abokatua\u2026 Gutako bakoitzak badu derrigor, batetik ez bada bestetik, zerbait baino gehixeago.<\/p>\n<p>Famako ibili izan da aspaldian, hitzetik hortzera hau ere (beti gaztelaniaz kontatua, hori bai), arestiko hamaika jende klase-ale horiekin oratutako txiste merkea, honelatsu dioena: \u00abHona hemen gure gizartea nola antolatua dagoen, begira: pobrea lan egiteko dago; aberatsa, berriz, pobrea esplotatzeko; militarra dago aurreko biak defendatzeko; zerga-ordaintzailea, aurreko hirurak abonatzeko; alferra, aurreko lauren izenean atsedena hartzeko; mozkorra, aurreko beste bosten izenean edateko; bankaria, aurreko seiei iruzur egiteko; abokatua, aurreko zazpiak engainatzeko; medikua, aurreko zortziak akabatzeko; ehorzlea, aurreko bederatziak lurperatzeko; politikoa, azkenik, aurreko hamarren kontura, lasai arraio, bapo bizitzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Askoz famatuagoa da oraindik (hemen gurean jende bakanak irakurria, hori bai) Italo Calvinok <em>Hiri ikusezinak<\/em> liburuan ederki kontatzen duena, zubietako hamaikatxo harriei buruz, nik gaur hona zuretzat, aurreko guztiaren osagarri, dakarkizudana. Zubiaz goza dezazun. Gogoan izan ezazu, edozein moduz ere, literatura (ondoren irakurriko duzuna, kasu) egiazkoen eta alegiazkoen bidegurutzean gertatzen dela beti. Aurrera, hortaz: nahi baduzu, jai ez duzu.<\/p>\n<p>\u00ab Marko Polok zubi baten deskribapena egiten dio, harriz harri, Kublai Khan subiranoari:<\/p>\n<p>\u2014Zein da, baina \u2013honek\u2013, zubiari eusten dion harria?<\/p>\n<p>\u2014Zubiari ez dio harri batek edo bestek eusten \u2013erantzuten du Markok\u2013, harri guztiek osatzen duten arkuak baizik.<\/p>\n<p>\u2014Zer ari zara, hortaz, niri harriez mintzatzen? Arkua bakarrik interesatzen zait.<\/p>\n<p>\u2014Harririk gabe, arkurik ez da \u2013Polok\u00bb.<\/p>\n<p>Akabo, fini, kito\u2026 Horra, ederki esana. Ez da inon inor sortuko egia horri muturra bihurrituko dionik. Eta, bistan da, badu aplikazioa politikan, ekonomian, herrian eta\u2026 \u201czubiak eraiki behar\u201d diren guztietan: harririk gabe arkurik ez da. Txarren-txarrena da harriak (hamaika jende klasek) harrikada dakarrela txitean-pitean: abokatuak ez bada, bankariak; mozkorrak ez bada, medikuak; ehorzleak ez bada, zergadunak; pobreak ez bada, politikoak; alferrak ez bada, aberatsak; eta, dena xuxen dagoenean, militarrak! Hamaika ikusteko jaioak garelako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-08-06<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Famako dabil egunotan, hitzetik hortzera, \u201czubiak eraiki beharraren\u201d kontua. Zubiak eraiki beharra jokabide politikoetan, zubiak asmatu beharra portaera ekonomikoetan, zubiak jaso beharra herrien, auzoen, diferenteen harremanetan\u2026 Zubiak hemen eta zubiak han. Izan ere, hamaika jende klase harrigarri bagara elkarren ondo-ondoan; gisa askotako giza-semeak eta gama askotako ama-alabak gaude, onerako nahiz txarrerako: militarra, politikoa, alferra, ehorzlea, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/142"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=142"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/142\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=142"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=142"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=142"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}