{"id":146,"date":"2014-08-13T09:25:33","date_gmt":"2014-08-13T08:25:33","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=146"},"modified":"2014-08-13T09:25:33","modified_gmt":"2014-08-13T08:25:33","slug":"alferkeria-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/08\/13\/alferkeria-2\/","title":{"rendered":"ALFERKERIA"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Zazpi bekatu nagusien inguruko ipuinak asko dira eta toki askotakoak. Gaur alferkeriak jota nabil eta, beraz, aurrena harrapatu dudana kontatuko dut hemen. Aurrena harrapatua izateak ez du, berez, txarrena denik esan nahi. Ezta gutxiagorik ere; ikusiko duzu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Afrikako oihanetako herrietan kontatzen duten ipuina omen da honako hau; suaren eta lehoinabarraren istorioa. Lag<\/span><span style=\"font-size: small\">un-zaharrak ziren, agidanean, biak; oso lagun onak. Lehoinabarra oihanean bizi zen ehizean, gorde-agerka, oraindik ere bizi den modu beretsuan; sua, berriz, haitzulo batean bizi zen, egonean beti, gorde-gordean. Inoiz edo behinka, elkar ikustearren, lehoinabarrak egin behar izaten zituen ibilaldi luzeak, oihaneko aldian aldiko puntutik betiko haitzulora, sua orduan ez zen-eta inora ezergatik ere irteten, kieto bertan beti. Egun batean behin, nekatu sobra ere, eta hala esanik izango zion bisitariak su-garrari:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0<\/span><span style=\"font-size: small\">\u00ab\u2014Neu nator zuregana bisitan aspaldi;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">noiz ote dut nirean zure ikustaldi?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">Oihan itxian bada nahikoa zabaldi,<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">zu zer zaude lau harri beltz artean geldi!?\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Eta suak honela erantzunik izan behar zion:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00ab\u2014Bistan daukat hamaika haritz, fago ta haltz,<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">hala berean ere tximu, lehoi ta hartz\u2026<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">Oihanean emango banitu bi urrats,<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">sortuko nuke mila ikara izu latz\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">Lehoinabarrak, hala ere, baietz eta baietz, irten zedila behingoz haitzulo beltz hartatik oihan berdera, ikustekoak zirela-eta hango faunak eta florak, hangoxe argiak eta itzalak. Azkenerako, horratik, bairatu zuen sua. Eta agindu zion honek aterako zela, bada; baina, hori bai, sin falta gero!, haitzulotik oihan ertzera bitarteko bidetxoa ondo-ondo garbitu behar ziola lehoinabarrak, lur-gorri utzi arte; bestela ez omen zela harpetik mugitu ere egingo.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">Lehoinabarrak esan bai bidetxoa soil-soil garbituko ziola suari, baina lau belar atera eta beste bost hosto erretiratu besterik ez zuen egin, alferrak halakoak! Hala, sua haitzulotik atera zen istanteko, sute bihurtu zen derrepente, eta, haize hatsa lagun, zuhaitz ipurdietatik adaburuetara igo zen harro, dena kiskaliz. Lehoinabarra ere ez zen aparte. Izu ikarak hartuta, errukarri, ihesi hasi zen batetik bestera\u2026 Ez alferrik: larrua erre eta ttantto nabarrak eragin zizkion soin guztian, burutik buztanera, suak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00abOraindik daramatza ttanttoak munduan<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">lehoinabarrak ezin inola kenduan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">Sua sumatzen badu ia laztanduan,<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">ihesi irteten da eroen moduan!\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><em><span style=\"font-size: small\">Bizargorri<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\">, 2014-08-13<\/span><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Zazpi bekatu nagusien inguruko ipuinak asko dira eta toki askotakoak. Gaur alferkeriak jota nabil eta, beraz, aurrena harrapatu dudana kontatuko dut hemen. Aurrena harrapatua izateak ez du, berez, txarrena denik esan nahi. Ezta gutxiagorik ere; ikusiko duzu. \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Afrikako oihanetako herrietan kontatzen duten ipuina omen da honako hau; suaren eta lehoinabarraren istorioa. Lagun-zaharrak ziren, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/146"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=146"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/146\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=146"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=146"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=146"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}