{"id":148,"date":"2014-08-20T08:37:21","date_gmt":"2014-08-20T07:37:21","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=148"},"modified":"2014-08-20T08:37:21","modified_gmt":"2014-08-20T07:37:21","slug":"inkesta-bat-eta-abarra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/08\/20\/inkesta-bat-eta-abarra\/","title":{"rendered":"INKESTA BAT ETA ABARRA"},"content":{"rendered":"<p>Nazio Batuen Erakundeak (NBE), isilik samarrean ikusten denez, inkesta bat eginik izan behar du mundu guztian zehar. Nonbait, munduaren martxa negargarria (gosea, injustizia, miseria, desoreka\u2026) nolabait zuzentzea eta ber-bideratzea uste zuen erakundeak, nola?, eta, galdera gordin baten ondorioz, gizarte mundialean bihotz zimiko ko(s)mikoa eragin eta behin betirako zentzatuko zelakoan jendea. Porru-hazi ederrak jaso ditu, aurki ikusiko duzunez.<\/p>\n<p>Honako galdera hau ibilirik izan behar du NBE delakoak mundu zabalean nazioz nazio, auzoz auzo, etxez etxe: \u00abMesedez, zer iritzi duzu gaineratiko munduan dagoen elikagai eskasiaz? Erantzun zintzoki\u00bb. Galdera gordina (!?) egin, bai; baina, agidanez, kukuak oraingoan ere oker jo eta sekulako porrota gertaturik izan behar du inkesta, zergatik?, eta etsigarriak izan omen direlako handiko eta hemendiko andre-gizonek, zaharrek zein gazteek, eman dituzten erantzunak.<\/p>\n<p>Hasteko, Israelen ezin ulertu omen zuten <strong><em>mesedez<\/em><\/strong> horren benetako esanahia. Bestetik, Txinan eta Kuban eta lurralde arabiarretan, inkestaren galdera entzun ordukoxe, <strong><em>iritzi<\/em><\/strong> hitzarekin gelditzen omen ziren jo-ta-ma, zeharo harrituta; eta, ahopeka, adierazteko termino horren esanahia eskatzen omen zuten lehiatuki. Estatu Batuetan, berriz, zera galdetzen omen zuten denek, alegia, <strong><em>gaineratiko mundu<\/em><\/strong> hori inon ba ote zen, ez omen zeukatela berena ez zen beste munduren berririk.<\/p>\n<p>Hurrena, Afrikan, ez omen zeukaten oso garbi zer ziren <strong><em>elikagai<\/em><\/strong> ditxosoak. Handik gora gero, ia Europa guztian, ez omen zekiten zehazki zer ote zen <strong><em>eskasia<\/em><\/strong>. Eta, azkenik, Espainiako, Argentinako, Kolonbiako, Txileko, Boliviako, Peruko, Brasileko eta Venezuelako parlamentuetan, oraindik oraintxe ere sutsuki ari omen dira debatitzen eta eztabaidatzen eta mozorroz janzten, gehien-gehienak gaztelania harroan, zer arraio kristo demontre ote den <strong><em>erantzun zintzoki<\/em><\/strong> delako hori\u2026<\/p>\n<p align=\"center\">***<\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Honainokoa inkesta. Deusen berririk ez, ezta? Munduak bere bidean bira: zertako egin protesta\u2026!? Hala esan zidan behin aitona xahar batek: \u00abNahi duana egiten duala ere, deus ez duk aldatuko munduan\u00bb. Pablo Nerudak ere berdintsu: \u00abTristurarik handiena da deus ez dela aldatzen munduan\u00bb. Eta gure Pio Barojarena. Kazetari batek behin galdegin omen zion: \u00abEhun liburu idatzi ondoren, uste al duzu eragin duzula gizarte espainiarrean?\u00bb. Eta Piok: \u00abHori itsasora ttu egitearen pare da\u00bb.<\/p>\n<p>Iritziak iritzi, horra akaberara iritsi. Eta behin honaino iritsita, akaba dezadan, badut bi iritzi ta\u2026 Gauza jakina da (Atapuerkako garaietatik jakina, gainera) iritzia ipurdiaren pareko dela, bakoitzak berarekin daramalako berea; hala bata nola bestea. Eta hortixe dator bi xelebreren pasadizo hura ere. Batek esan omen zion besteari: \u00abNahi duan beste jira emanda ere, ipurdia beti gibelean (atzean) hik!\u00bb Eta honek erantzun: \u00abHeuk ere bai. Baina, hire zuloa begi bistan nik!\u00bb. Zenbat buru, hainbeste apuru.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-08-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nazio Batuen Erakundeak (NBE), isilik samarrean ikusten denez, inkesta bat eginik izan behar du mundu guztian zehar. Nonbait, munduaren martxa negargarria (gosea, injustizia, miseria, desoreka\u2026) nolabait zuzentzea eta ber-bideratzea uste zuen erakundeak, nola?, eta, galdera gordin baten ondorioz, gizarte mundialean bihotz zimiko ko(s)mikoa eragin eta behin betirako zentzatuko zelakoan jendea. Porru-hazi ederrak jaso ditu, aurki [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/148"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=148"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/148\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=148"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=148"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=148"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}