{"id":153,"date":"2014-09-03T08:05:37","date_gmt":"2014-09-03T07:05:37","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=153"},"modified":"2014-09-03T08:05:37","modified_gmt":"2014-09-03T07:05:37","slug":"zerua-bete-izar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/09\/03\/zerua-bete-izar\/","title":{"rendered":"ZERUA BETE IZAR"},"content":{"rendered":"<p>Londrestik alabak bidali berri dit notizia: umore britaniarreko guztien artean, hau apartatu omen dute (ondoren euskaraz emango dizudana) aurtengo txisterik onena. Badu, beraz, zerbait onik, noski. Bete-betean dator, gainera, egunotarako, abuztu ondoko gehienen opor ostean kontatzeko. Honek irri, hark negar, munduko bizitza barre aldetik hartu behar\u2026<\/p>\n<p>Munduan beste asko bezala, Sherlock Holmes eta Watson doktorea, camping edo kanpadenda hartuta, mendira joan ziren oporretara, egun batzuk behintzat, hiri zulo gaiztotik ihesi, lasai pasatzera. Kanpadenda muntatu, ama ilargiaren gau zurian bapo afaldu, ardoa ausarki edan, pozaren beroan elkarri gau on bat opa, eta bakoitza bere lo-zakuan sartu zen. Etzan orduko, seko lo ziren biak.<\/p>\n<p>Handik ez dakit, bada, zenbat denborara, artean eguna argitu gabe zela behintzat, Holmesek, ukalondoarekin ttak-ttak! jota, bere lagun-zahar zintzoa esnatu eta:<\/p>\n<p>\u2014Watson \u2013esan zion\u2013, begira ezak gora eta esaidak zer ikusten duan.<\/p>\n<p>\u2014Zerua bete izar ikusten dut. Mundua munduari dario gure gainean.<\/p>\n<p>\u2014Eta horrek zer adierazten dik hiri?<\/p>\n<p>Pentsatzen jarri zen Watson une batez eta, harropuzkeriaz gero, bere nagusi jauna harri eta zur utzi nahirik, hara zer zion erantzun, hitzak bare bezain ahoa bero:<\/p>\n<p>\u2014Esango dizut, ba\u2026 Zer arranetan isildu? Astronomiaren ikuspegitik, zeru horrek adierazten dit galaxiak milioika badirela; planetak, hortaz, bilioika, baldinbetan! Astrologiari gagozkiola, berriz, zainak ematen dit Saturno Leorekin konjuntzioan dagoela, zuzenean alegia. Kronologikoki, bestalde, zeru izar dagoenari erne begira jarrita, alde-aldera esango nuke goizeko laurak laurden gutxi direla une honetan. Teologikoki, begi bistako dago Jaun Goikoa badela, Ahal Guztidun dela; gu, aldiz, \u00f1imi\u00f1o pittirrin hutsaren hurrengo gaudela, izar goi zabalen azpian. Metereologiaren aldetik, nik esango nuke bihar eguraldi eguzkitsu ederra izango dugula; tankera horixe hartzen diot\u2026 Eta zuri, zer? Zuri zer adierazten dizu, ba, ene Sherloch maitea, zerua bete izar horrek?<\/p>\n<p>Isilik egon zen pixka batean Holmes. Eta gero:<\/p>\n<p>\u2014Hi hago, hi, astakirtena egina hortik honakoa! Egunetik egunera baboago hago, motel. Ez duk, ba, ikusten kanpadenda lapurtu digutela!?<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-09-03<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Londrestik alabak bidali berri dit notizia: umore britaniarreko guztien artean, hau apartatu omen dute (ondoren euskaraz emango dizudana) aurtengo txisterik onena. Badu, beraz, zerbait onik, noski. Bete-betean dator, gainera, egunotarako, abuztu ondoko gehienen opor ostean kontatzeko. Honek irri, hark negar, munduko bizitza barre aldetik hartu behar\u2026 Munduan beste asko bezala, Sherlock Holmes eta Watson doktorea, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/153"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=153"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/153\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=153"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=153"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=153"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}