{"id":154,"date":"2014-09-10T08:41:03","date_gmt":"2014-09-10T07:41:03","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=154"},"modified":"2014-09-10T08:41:03","modified_gmt":"2014-09-10T07:41:03","slug":"nire-zaharrean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/09\/10\/nire-zaharrean\/","title":{"rendered":"NIRE ZAHARREAN&#8230;"},"content":{"rendered":"<p>Zahartzea, deabruak\u00a0 hartzea; zahartzeak, ezer onik ez; etxe zaharrak, itote; zaharrago, beharrago\u2026 Hala eta guztiz ere, demontre, denok zahartzera iritsi nahi\u2026 Halaxe, zahartzera iritsita, bizi dira gure auzoan agure zahar bi, aitona eginak biak aspaldi, elkarrengandik distantzia handira gabe. Ezin esango dugu hego-haizeak adina urte dutenik, ezta eztula baino zaharragoak direnik ere. Ez. Aspaldi direla gazte izanak? Bai. Ez ditugu, adei-legez, aitona bien izenak aitatuko hemen; baina hiruna zertzelada seinalagarri emango, bai. Batek burua iretargia du, besteak zilartutako ile-bizarrak daramatza. Hau gerri-zorro handikoa da; hura, aldiz, hezur eta azal, aho eta begi. Biek ala biek dute ateraldi kuttun honako hau: \u00abNire zaharrean, oraindik ere\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Atzo bertan, sargori latza zen kostaldean eta, etxe itxian etsi ezinda, arratsaldeko sei eta erdiak aldera, burusoil argalak hots egin zion telefonoz bizar-zuri gizenari: ea plazako arkupeko itzalera jaitsiko al ziren haizea hartzera. Eta baietz. Bizar zuria etxeko jantzian zegoen etxean, beti bezala. Aldatzen hasita, alkandorako botoiak oker lotu zituen, brageta ixtea ahaztu zitzaion, alpargatak erantzi ere ez zituen egin, eta ba zihoan kalera lasai. Atarira orduko ohartu zen, ordea, eta \u00abNire zaharrean, oraindik ere moldatzen nauk ni\u00bb berekiko eginda, zuzen jantzita prantatu zen dotore.<\/p>\n<p>Behin kalean elkartu zirenean biak, ohiko diosalen ondoren, plazara jo zuten berriketan. Arkupeko aulkian eseri zirenean, bero baitzen, esan zuen agure potoloak:<\/p>\n<p>\u2014Nire zaharrean, oraintxe ere izozki pare bat jango nikek nik gustura.<\/p>\n<p>\u2014Banoak derrepente bila \u2013lagun iharrak\u2013. Nolakoa nahi duk?<\/p>\n<p>\u2014Txokolatezko bi bola.<\/p>\n<p>\u2014Ba nik banillazkoak nahiago\u2026 Erosi eta berehala natorrek.<\/p>\n<p>\u2014Hobe izaten duk enkargua apuntatuta eramatea \u2013aholkatu zion ile zuriak.<\/p>\n<p>\u2014Alde egin ezak hortik! Izozki denda hor bertan zagok eta. Nire zaharrean\u2026<\/p>\n<p>\u2014Apunta ezak, badaezpada; bidean ahaztuta ere\u2026<\/p>\n<p>\u2014Ezetz ba, ez zaidala ahaztuko. Hago isilik, motel!<\/p>\n<p>Eta han abiatu zen argala tipi-tapa plazatik izozki dendara, bere buruarekin blaga mutuan: \u00abBi izozki bola txokolatezko eta bi izozki bola banillazko, bi izozki\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Handik hogei bat minutura, han agertu zen gizona arkupera bi txistor frijitu eta bi saltxitxa erreekin. Zekarrena ikusita, hala esan zion zain zegoenak mandatariari:<\/p>\n<p>\u2014Nire zaharrean ere hala jaten ditiat eta, non duk saltxitxentzako mostaza!?<\/p>\n<p>\u2014Makabenla\u2026! Ahaztu egin zaidak.<\/p>\n<p>\u2014Ikusten duk. Esan diat ba nik hiri apuntatzeko, apuntatzeko esan diadanez hiri nik\u2026 Demonio! Orain alfer-alferrik duk.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-09-10<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zahartzea, deabruak\u00a0 hartzea; zahartzeak, ezer onik ez; etxe zaharrak, itote; zaharrago, beharrago\u2026 Hala eta guztiz ere, demontre, denok zahartzera iritsi nahi\u2026 Halaxe, zahartzera iritsita, bizi dira gure auzoan agure zahar bi, aitona eginak biak aspaldi, elkarrengandik distantzia handira gabe. Ezin esango dugu hego-haizeak adina urte dutenik, ezta eztula baino zaharragoak direnik ere. Ez. Aspaldi direla [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/154"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=154"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/154\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=154"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=154"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=154"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}