{"id":157,"date":"2014-09-24T08:28:12","date_gmt":"2014-09-24T07:28:12","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=157"},"modified":"2014-09-24T08:28:12","modified_gmt":"2014-09-24T07:28:12","slug":"dotea-eta-ndziani","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/09\/24\/dotea-eta-ndziani\/","title":{"rendered":"DOTEA ETA NDZIANI"},"content":{"rendered":"<p>Aurreagoko larunbat batean, boda batzuk ospatu ziren Hondarribian. Nabaria izan omen zen herrian eztei jantzia, elegantzia, auto soinua eta dantza doinua\u2026 Kategoria handikoa dena. Joan zen zapatuan ere, herri-jai berbera tokatu zitzaidan Corellako kaleetan, Nafarroan. Boda dago moda. Baina eztei egunean, bi ezkonberrietan nork du nor erosten? Galdera gordina. Mende askoan ohitura izan baita nolabaiteko erostearena han eta hemen. Ikusi besterik ez dago historia\u2026<\/p>\n<p>Hemen, J. Ramon Erauskinek <em>Auspoa<\/em>-n kontatzen zuen bezala: \u00abBaldin neskatxa baldin bazan mutillaren etxera edo baserrira ezkontzen zana (bestela ere bai, gehienetan), egun hartan ekartzen zuen andregaiak bere <em>arrioa<\/em> edo dotea, batzuek obexegoa eta besteek txarxegoa, ba\u00f1a al zuenak al zuen onena\u2026 Artuko zuten gurdi bat eta, argizaiarekin ardatza igurtzita, marru eta so\u00f1urik aundiena joko zuena\u2026 Han jarriko zituzten armario, mai, silla, eltze, kazuela, paerak; erropak, jergoi edo lastairak, maindireak, almohadak eta sobrekamarik ederrena\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abGanaduak zer esanik ez: naiz bei eta naiz idiak, al ziran ederrenak eta garbienak, manta dotoreakin eta lepotik zintzarri edo joale eder askoak zituztela\u2026 Gurdiari segituaz, neskatx batzuek, buruan, xexto batean, ontzi eta gurdian autsi zitezkean beste gauzakin\u2026 Askotan, ordu askoko bidea izaten zan. Mendi eta baso-bidetan bulla ederra ekartzen zuten: gurdiaren marrua, zintzarri eta joale so\u00f1ua, itzaiaren ejuak, gazteen irrintziak, kantak eta bullak\u2026 Pentsatu besterik ez dago ze\u00f1en arrera ederra egingo zioten, nobioaren etxera allegatzen ziranean!\u00bb.<\/p>\n<p>Hori guztia, hemen, euskal herrietan. Han, berriz, Afrikako Ginean, zera kontatzen dute. Ndziani Jaun Goikoak arrak sortu omen zituen lehendabizi, hala gizonezkoak nola animaliak ere. Behin guztiak sortu eta gero, bere jauregian bilarazi omen zituen, eta zakuto bana eman omen zien, esanez, bakoitza bere txabolara edo aterpera edo etzalekura ailegatu arte, ez irekitzeko. Ez irekitzeko, ezergatik ere\u2026 Animaliek esanari jarraitu eta obeditu egin omen zioten; eta, bakoitza bere etzalekura ailegatzean zer?, eta, hara!, guzti-guztiek beren emea aurkitu omen zuten.<\/p>\n<p>Gizonezkoek, ordea, aginduari ez zioten jaramonik egin. Bidean zihoazela, zakutoak irrikaz ireki eta\u2026 zer!? Bada, hara: ez txabolan, ez aterpean, ez etzalekuan, deus ere ez, inor ere ez. Emerik ez. Handik aurrera, hortaz, emearen bila-bilaka ibiltzera zuten beren burua betiko kondenatu. Hainbesteraino kondenatu eta penatu ere, geroztik, gaur egun arte ere oraindik, behartuak baitaude gizagajoak dirutan ordaina ematera nahi duten eme lagunagatik, ezteietan; baita promes eta zin egitera ere, fidel zintzo izango zaizkiola bizitza guztian, bitik bati beti; txabolan edo aterpean edo etzalekuan inor nahi izanenean, behintzat, maitale eme ezti goxo.<\/p>\n<p>Gurdi eta zakuto, horra hemen-hango eztei historia bi\u2026 Ai, Ndziani, Ndziani! Aldea dago batzuen Jaun Goikotik besteon Jainkora; aldea dagoenez, ene. Edo, bestela, ar-emeok ez gaude erabateko animaliak, dirutan erosi behar izateko elkarren faboreak.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-09-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreagoko larunbat batean, boda batzuk ospatu ziren Hondarribian. Nabaria izan omen zen herrian eztei jantzia, elegantzia, auto soinua eta dantza doinua\u2026 Kategoria handikoa dena. Joan zen zapatuan ere, herri-jai berbera tokatu zitzaidan Corellako kaleetan, Nafarroan. Boda dago moda. Baina eztei egunean, bi ezkonberrietan nork du nor erosten? Galdera gordina. Mende askoan ohitura izan baita nolabaiteko [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/157"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=157"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/157\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=157"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=157"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=157"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}