{"id":164,"date":"2014-10-22T08:26:55","date_gmt":"2014-10-22T07:26:55","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=164"},"modified":"2014-10-22T08:26:55","modified_gmt":"2014-10-22T07:26:55","slug":"legea-eta-logika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/10\/22\/legea-eta-logika\/","title":{"rendered":"LEGEA ETA LOGIKA"},"content":{"rendered":"<p>Zuzenbide ikasketak egiten ari zen mutil gazte azeri batek, ikastaro akaberan, esamina garrantzitsu bat gainditu ez zuen. Irakasle estu zorrotzarengana (legezko kontu bihurrienetan ere, bide batez, buru txit zorrotzeko fama omen zuen harengana) lotsarik gabe jo eta hala egin omen zion ikasle suspendituak, giza legez, argudioan:<\/p>\n<p>\u2014On Martin jauna, berorrek ba al daki berorren irakasgaiaren inguruan jakin beharreko guztia? Bai ote?<\/p>\n<p>\u2014Nik baietz esango nuke \u2013barre haizearekin On Martinek\u2013. Ez nengoke katedradun, bestela, nagoen tokian\u2026 Ez al zaizu iruditzen?<\/p>\n<p>\u2014Bai, horixe. Hori hala izanik, hortaz, galderatxo bat egin nahiko nioke nik berorri; errespeto guztiz, jakina; ahal balitz, behintzat\u2026<\/p>\n<p>\u2014Nola ez ba? Egin, egin galdera.<\/p>\n<p>\u2014Tratua, lehendabizi. Berorrek erantzun zuzena asmatuenean, ontzat emango nuke suspentsoa nik. Bestela, ordea, asmatu ezean, <em>bikain<\/em> jarri beharko lidake azken azterketan berorrek. Horra nik erronka bota. Onartzen al du?<\/p>\n<p>\u2014 Oraintxe ez nabil ni inoizko azkarren, baina hainbesteraino diozunez gero\u2026 Ea ba, zein da galdera zorioneko hori?<\/p>\n<p>\u2014Oso sinplea da. Zer da legezkoa dena, baina ez logikoa; logikoa dena, baina ez legezkoa; eta, aldi berean, ez logikoa eta ez legezkoa dena?<\/p>\n<p>Bere burubideen errotan gogotik eho zituen On Martin hots handikoak legeak eta logikak, baina ez alferrik. Burua hautsiagatik ezin asmatu zion galderari erantzun ganorazkorik; ezin memoria askatu! Intxaurrak baino hotsak handiago, nonbait, haren kasuan ere. Beraz, ikasle hari <em>bikain<\/em> jarri behar izan zion, <em>gutxiegi<\/em> kenduta. Gau osoa jo zuen gizonak bilan, gauzari aztarren edo sustrairen bat atera nahian: ez ta bat ere. Hurrengo egunean, unibertsitateko ikaslerik bizkorrenak, buruargienak, kutunenak bere gelara bildu zituen. Eta irakasle jaunak, loa galdutako begi eroriekin, galdera bihurri zaila zekarrela esan zien, eta pentsa zezatela astiro ezer erantzun baino lehen. Ea zer demontre ote zen, bada, legezkoa dena, baina ez logikoa; logikoa dena, baina ez legezkoa; eta, aldi berean, ez logikoa eta ez legezkoa dena\u2026 Bere lotsa eta harridurarako, ikasle bildu guztiek taka! altxatu zuten besoa agudo, erantzuna bazekitela adieraziz. Harri eta belarri eginik, hitz egiteko eskatu zion orduan bati. Eta:<\/p>\n<p>\u2014Oso erraza da, On Martin jauna. Argi asko dago. Lehendabiziko partea. Berorrek hirurogeita hamar urte ditu eta berorren emazteak hogeita zortzi gutxiago: hori legezkoa da, baina ez logikoa. Bigarren partea. Berorren emazteak hogeita bi urteko maitalea du: hori logikoa da, baina ez legezkoa. Hirugarren eta azken partea. Berorren emaztearen mutil maitaleak suspenditu egin zuen azken azterketan; halere, berorrek <em>bikain<\/em> jarri berri dio nota: horra hor ez logikoa eta ez legezkoa dena.<\/p>\n<p>Enfin, Jainkoak egin zuen Martin bere <em>pata<\/em> okerrakin!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-10-22<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zuzenbide ikasketak egiten ari zen mutil gazte azeri batek, ikastaro akaberan, esamina garrantzitsu bat gainditu ez zuen. Irakasle estu zorrotzarengana (legezko kontu bihurrienetan ere, bide batez, buru txit zorrotzeko fama omen zuen harengana) lotsarik gabe jo eta hala egin omen zion ikasle suspendituak, giza legez, argudioan: \u2014On Martin jauna, berorrek ba al daki berorren irakasgaiaren [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/164"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=164"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/164\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=164"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=164"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=164"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}