{"id":172,"date":"2014-11-05T09:30:06","date_gmt":"2014-11-05T08:30:06","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=172"},"modified":"2014-11-05T09:30:06","modified_gmt":"2014-11-05T08:30:06","slug":"trujillotik-behobiara-reusetik-pasata","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/11\/05\/trujillotik-behobiara-reusetik-pasata\/","title":{"rendered":"Trujillotik Behobiara, Reusetik pasata"},"content":{"rendered":"<p>Datorren igandean, azaroaren bederatziarekin, dator hortik honakoa. Katalunian, independentziaren aldeko, edo ez aldeko, botoa emateko aukera; eta, hemen gurean, Behobia-Donostia karrera. Nik gaur Extremadurako gizaseme baten kasua kontatuko dut, bi gertaera horiekin zerikusia duena. Gordin samarra da, sinesgaitz samarra\u2026 Egiazkotzat saldu didate; nik erosi bezala eskaintzen dizut.<\/p>\n<p>Gizon gazte hori Trujillon jaio eta bertan bizi izan da, nonbait, duela gutxi arte. Espainiako ustelkeria amaigabearekin obsesioraino beteta, alda-haize gogorrak jota, katalan bihurtzea erabaki zuen, aspaldi ez dela. Horretarako zer egingo, zer egingo\u2026?, eta mediku ezagun batengana joan zen laguntza eske.<\/p>\n<p>\u2014Egun on, mediku jauna. Katalan egin nahi nuke. Zer esaten didazu\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Hara bestea\u2026! Zer dela eta?<\/p>\n<p>\u2014Potroetaraino nagoelako. Probintziotan ezin eraman dut espainiar burlatu otzan bizi behar hau. Haiek, behintzat, arraza noblekoak dituzu; haiek, sikiera, potroak erakusten dituzte\u2026 Etxeari eusteko habe txarrak gaude hemen, han ez bezala.<\/p>\n<p>\u2014Begira, zer nahi duzu esatea? Neu ere extreme\u00f1oa nauzu, zu bezala. Ezin izan naiteke, hortaz, laguntzailerik aproposena. Onena izango zenuke, noski, mediku katalan batengana jotzea. Ez al zaizu iruditzen? Kolega lagun bat badut Reusen\u2026<\/p>\n<p>Hain erreta eta horren haserre zebilen aspaldian gure gizona, bost egun baino lehen Katalunian zen. Behin han, aise lortu zuen Reus-eko medikuarekin hitzordua.<\/p>\n<p>\u2014Egun on, mediku jauna \u2013esan zion; gaztelaniaz, jakina, elebakarra izaki-. Zuen moduan, katalana izan nahiko nuke. Inolako sistemarik ba al dago edo\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Egongo ez da, ba! \u2013erantzun zion doktoreak; katalanez, noski\u2013. Ez dago batere arazorik, gizona. Ebakuntza erraza da. Barrabilen tamaina handitu: horixe da guztia. Horrela esanda, arriskutsua dirudi. Ez duzu, baina, kezkan zertan egonik. Geroz eta gehiagok eskatzen digute azken boladan, eta denak primeran atera izan dira.<\/p>\n<p>Egin diote ebakuntza\u2026 Aurki, ordea, erizainak ohartu dira barrabil handiegiak ezarri dizkiotela, gehiegizkoak. Ikusi zueneko, gozoa jarri zen doktorea. \u00abAi ene, baina! Pasatu egin nauk!\u00bb, zioen bere kasa ahopekoka, katalanez. Okerra lehenbailehen konpontze aldera, zer egingo, zer egingo\u2026?, eta albait azkarren esnaraztea pentsatu zuen. Esnatzeko eta esnatzeko egiten zion lozorroan zegoenari, masailekoak emanez.<\/p>\n<p>\u2014Mmmm, mmm\u2026 -zezelkatzen zuen trujilloarrak.<\/p>\n<p>\u2014Ondo al zaude? Ondo\u2026!? \u2013katalanez, doktoreak.<\/p>\n<p>\u2014Primeran \u2013garbi aditu omen zitzaion orduan gaixoari\u2026 euskaraz!-. Gora Euskadi! Laster banoa txuleta jatera eta sagardoa zarra-zarra edatera. Osasuna, bakea eta lapiko betea!<\/p>\n<p>Gizaseme horixe Behobia-Donostia korritzera omen dator. Ea ikusten duzun. Buruan txapela, galtzamotz aurre-lasaiak eta elastikoan sagardogile baten publizitatearekin aterako omen da, euskal herritar itsutu potroso berri.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-11-05<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Datorren igandean, azaroaren bederatziarekin, dator hortik honakoa. Katalunian, independentziaren aldeko, edo ez aldeko, botoa emateko aukera; eta, hemen gurean, Behobia-Donostia karrera. Nik gaur Extremadurako gizaseme baten kasua kontatuko dut, bi gertaera horiekin zerikusia duena. Gordin samarra da, sinesgaitz samarra\u2026 Egiazkotzat saldu didate; nik erosi bezala eskaintzen dizut. Gizon gazte hori Trujillon jaio eta bertan bizi [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/172"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=172"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/172\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=172"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=172"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=172"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}