{"id":180,"date":"2014-11-26T09:43:39","date_gmt":"2014-11-26T08:43:39","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=180"},"modified":"2014-11-26T09:43:39","modified_gmt":"2014-11-26T08:43:39","slug":"katu-otzanarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/11\/26\/katu-otzanarena\/","title":{"rendered":"KATU OTZANARENA"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Ormaiztegi Sanandresetan, eguraldi aldrebesetan. Zernahi toka daitekeelako; zernahi kuanto. Hotza eta beltza, batik bat. Bete-betean agertzeko oraindik ia hilabete falta omen zaion arren, aurki erakutsiko digu neguak muturra. Sanandresekin datorrelako gurera itzala eta lainoa, bisutsa eta aldagoia, elurra eta izotza. Giro petrala. Baita orain ehun urte ere\u2026 Eta kasua etorri zait gogora, gure amona zenari aditua, bera ume gorri zela Zeraingo Haizpean gertatu omen zena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Urte garaitsu honetantxe, hotzera bidea hartu eguraldiak eta sekulako gordina jarri zuen egunetan. Xebero mutilzaharra bakarrik bizi zen mendi goiko borda batean. Ttanttoren baten falta izan behar zuen gizajoak. Neguari muturra ikusi zioneko, tipi-tapa herriko dendara jaitsi zen oinez, ostiral goiz batez, izotza zuri-zuri zegoela. Herrian, beste guztiek bezala, oso ezaguna zuen dendaria; eta laguna.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u2014Egunon, Krispin. Aizak hi, hasi dituk hotzak eta, ohea epeltzeko eta oinak berotzeko erabiltzen diren ur-poltsa gomazko horietako bat emaidak, faborez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u2014Kasualidade arraioa, moteil! Oraintxe denbora asko ez dela eraman dik Kortazarreko Lutxik neukean azkena. Etzaidak alerik ere gelditzen, gizona\u2026<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Ea zer demonio egin behar ote zuen ba berak ondorengo gau luzeetan, mendi goenean bakarrik, hotzak akabatzen\u2026 Lehenago izana zuela ur-poltsa gomazko bat, baina auskalo noizkoa, eta, erabiliaren erabiliz, maiztu, zartatu eta hautsi egin zitzaiola iaz; berri baten premian zegoela nahitaez, biziko bazen\u2026<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u2014Lasai, moteil \u2013orduan dendariak\u2013. Bazekiat zer egin: nire katua utziko diat.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u2014Zeeer\u2026!? Hire katua!?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u2014Katua, bai. Behin baino gehiagotan berotu izan zizkiek gurean umeei oinak ohean, gozo asko! Pottolo-pottoloa duk, otzan-otzana. Hik izara artean sar ezak, oinetan ipin ezak poltsa balitz bezala, eta ikusiko duk zer den epelaren atsegina! Ez zaik mugitu ere egingo\u2026 Datorren asteartean iritsiko zaizkidak gomazko poltsa berriak. Orduan etor hadi, bat eraman ezak hiretzat, eta katua atzera guretzat.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Konforme. Mila esker. Eta tipi-tapa pox antzean abiatu zen borda-etxera bueltan Xebero\u2026 Hurrengo egunean, baina, eguna argitzearekin batera, hara non agertzen den berriz mutilzahar gizajoa, aurpegi guztia harramazkaz josita, errukarri.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u2014Krispin! Kabendio! Har ezak hire katu madarikatu hau eta sar ezak kabitzen zaian zulotik! Ikusten al duk nola utzi nauen!? Har ezak\u2026, akabatuko diat-eta, bestela!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u2014Zer kristo egin diok ba!? Hau baino animalia otzanagorik ez zegok-eta inon!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u2014Otzana!? Otzana, esaten duk? Zakurren potroak! Inbutu-muturra ipurtzuloan ezarri nionean, ondo mantendu zuan, geldi, zintzo. Baina, ai ene, honen amorrazioak, honen mao-marruak, honen atzamarkak\u2026 ur-irakina botatzen hasi nintzaionean! Nola jarri zitzaidaan, putakumea halakoa! Ezta infernuko deabru guztiak hartuta ere\u2026<\/span><\/p>\n<p><em><span style=\"font-size: small\">Bizargorri<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\">, 2014-11-26<\/span><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ormaiztegi Sanandresetan, eguraldi aldrebesetan. Zernahi toka daitekeelako; zernahi kuanto. Hotza eta beltza, batik bat. Bete-betean agertzeko oraindik ia hilabete falta omen zaion arren, aurki erakutsiko digu neguak muturra. Sanandresekin datorrelako gurera itzala eta lainoa, bisutsa eta aldagoia, elurra eta izotza. Giro petrala. Baita orain ehun urte ere\u2026 Eta kasua etorri zait gogora, gure amona [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/180"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=180"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/180\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=180"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=180"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=180"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}