{"id":181,"date":"2014-12-03T09:49:17","date_gmt":"2014-12-03T08:49:17","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=181"},"modified":"2014-12-03T09:49:17","modified_gmt":"2014-12-03T08:49:17","slug":"eskola-eta-kartzela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/12\/03\/eskola-eta-kartzela\/","title":{"rendered":"ESKOLA ETA KARTZELA"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Hauteskunde-aurreko kanpai-hotsak hasiak dira dinbili-danbalan. Alderdi politikoak esnatu zaizkigu berriz ere, eta aurki ekingo diote zalapartaka, bisita hemen bisita han, inoiz bestela ikusi gabeko bazterrak amainatzeari, zurikatzeari, limurtzeari&#8230;, direnak eta ez direnak aginduz, koipea dariela. Diru-soinuak erakusten baitiete nola atzeak eta aurreak dantzatu. Porru-jorra ederrak aterako dizkigute berriz ere\u2026, berentzat!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Izan ere, hitzetik hortzera dabil hedabideetan ustelkeria eta iruzurra, hitz zuria eta diru beltza, \u201cgeuk libre edozer eta inorentzat ez ezer\u201d. Barcenas, Del Nido, Fabra, Matas\u2026, dagoeneko hartuak daude atxilo; Acebes, Rato, Bono, Mato\u2026, kartzelan agian gerora apopilo. Badirudi, politikarietan alerik ere ez dela libratzen, zurien-zurienetatik gor-beltzetaraino. Badirudi, eskola ederra bildu dutela guztiek ere (politikari, epaile, sindikalista, gobernari, \u2026) deliturako. Kartzelara bidean dirudite.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Honako anekdota hau Ebroz beheiti gertatu omen da, baina igual-igual gerta zitekeen noski gure Hegoaldeko hiriburuetako edozeinetan ere; Donostian bertan, esaterako. Bi politikari, gizaseme adinean sartua bata, andre gaztea bestea, hauteskunde-aurreko bisita erritualak ari dira elkarrekin egiten, zaharrak erakuts diezaion berriari nola egin behar diren politikan gauzak, politika pollikitto politez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Joan dira aldirietako eskola publiko batera (Morlans-era, adibidez) eta zuzendariak: \u00abArazo mordoa daukagu \u2013esaten die, gorabeherak aletuz\u2013. Kalefazioa ez dabil, jangelako sabaia erortzear dago, komunak puskatuta daude\u2026 Gureak egin du, non eta ez diguzuen laguntzen. Mesedez\u2026!\u00bb. Politikari biek buru-makurka baietz eta baietz\u2026 Zaharrak, atzenean: \u00abEz duzue, ez, atarramendu onik. Errukarri zaudete, bistan da. Saiatuko gara hau guztiau zaharberritzen. Ahalegina egingo dugu. Agindu, ordea, ezin agindu dizuegu ezer zehatz ziur. Presupuestoak ez dira gomazkoak\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Handik hurrena, abiatu dira kartzelara bisitan (Martutenera, eman dezagun). Eta han ere zuzendariak: \u00abArazoak dauzkagu. Zuen laguntzaren beharrean gaude. Dozenerdi bat <\/span><em><span style=\"font-size: small\">jakuzzi<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\"> dauzkagu eta bat ere ez dabil erabat ondo: goizetan, nonbait hor; arratsaldeetan, ordea, ura ez da aski berotzen\u2026 Okerrena, dena den, antena parabolikoarena da. Ikusi, ondo ikusten dute presoek telebista, baina azken boladan marratxo mehe batzuk sortzen dira inoizka, eta, jakina, zertarako dago HDa, bereizmen handiko pantaila!? Alfer-alferrik\u2026\u00bb. Adineko politikariak orduan, xeraz: \u00abZaudete lasai. Inori emanenean, zuei emango dizkizuegu laguntzak. Datorren astean bertan izango duzue dena konpondua. Utzi nire kontu. Hitza ematen dizuet. Agur!\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Hala behintzat, jo dute kalera. Eta, behin han zirela, neska politikari berriak, harrituta, esaten dio zaharrari: \u00abEz dakit ba nik, gizona\u2026 Eskolako gajoei deus ere ez diezu agindu, hor konpon! Kartzelako hauei, aldiz, gorabehera guztiak berehala konponduko zaizkiela agindu diezu, kosta ahala kosta\u2026 Kartzela hobeto dago eskola baino! Zer dela eta?\u00bb. Bere denboran eskola \u201cederra\u201d bildutako politika-gizonak, eskarmentu handiko elementuak, orduan zapla: \u00abZer dela-eta, diozu\u2026? Zu atzera eskolara joango al zara berriz\u2026!?\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><em><span style=\"font-size: small\">Bizargorri<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\">, 2014-12-03<\/span><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Hauteskunde-aurreko kanpai-hotsak hasiak dira dinbili-danbalan. Alderdi politikoak esnatu zaizkigu berriz ere, eta aurki ekingo diote zalapartaka, bisita hemen bisita han, inoiz bestela ikusi gabeko bazterrak amainatzeari, zurikatzeari, limurtzeari&#8230;, direnak eta ez direnak aginduz, koipea dariela. Diru-soinuak erakusten baitiete nola atzeak eta aurreak dantzatu. Porru-jorra ederrak aterako dizkigute berriz ere\u2026, berentzat! \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Izan ere, hitzetik [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/181"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=181"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/181\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=181"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=181"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=181"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}