{"id":183,"date":"2014-12-10T09:52:07","date_gmt":"2014-12-10T08:52:07","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=183"},"modified":"2014-12-10T09:52:07","modified_gmt":"2014-12-10T08:52:07","slug":"spinozaren-jainkoa-deus-sive-natura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/12\/10\/spinozaren-jainkoa-deus-sive-natura\/","title":{"rendered":"SPINOZAREN JAINKOA: DEUS sive NATURA"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Albert Einstein jakintsuari Estatu Batuetan, unibertsitatez unibertsitate hitzaldiak ematen zebilela, maiz egiten omen zioten honako galdera betiereko hau: \u00abJainkoagan sinesten al duzu?\u00bb. Eta fisikari alemanak, beti ere, erantzuten omen zuen: \u00abSinesten dut, bai, Spinozaren Jainkoagan\u00bb. Spinozarenik ezer, ordea, inork gutxik zuen irakurria entzule guztien artean nonbait, eta lehen adinean geratzen bide ziren gehienak, erantzunaren funtsaren berririk gabe. Zeuri ere, irakurle, huts-egite berbera gerta ez dakizun, euskarara neure gisara ekarria, hemen erakutsiko dizut Spinozaren jainkoaren berri; edo (<\/span><em><span style=\"font-size: small\">sive<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\">) Naturaren. Gaur, lehen erdia; hurrengoan, gainerakoa. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">Jainko delako hori honela omen litzateke mintzatuko:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">\u00abUtzi, utzi errezatzeari eta bular-kolpeka aritzeari! Zure bizitzaz gozatzera mundura atera zaitezen nahi dut nik. Goza eta kanta eta jolas dezazun nahi dut, zuretzat egin dudan guztiaz disfrutatuz. Utzi, utzi nire etxeak omen direnetara, zuk zeuk eraikitako tenplu hits, hotz, ilun horietara, joateari! Nire etxea mendietan da, basoetan, ibaietan, aintziretan, hondartzetan\u2026 Horietan naiz ni bizi, eta horietako bakoitzean dut nire zureganako amodioa agertzen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Utzi, utzi zure bizitza gupidagarria nire erru egiteari. Egundo ere ez dizut nik esan zugan gaiztorik dagoenik, ezta bekatari zarenik ere, ezta sexualitatea txarra duzunik ere\u2026 Ez! Sexua neuk eskaini dizudan oparia duzu, zeinaren bitartez zure maitasuna, zure estasia, zure poza aditzera eman ahal dezakezun. Utzi, hortaz, sinestarazi dizuten guztiaren erruduna nor?, eta ni egiteari.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Utzi, utzi Liburu Santuak direlakoak irakurtzeari, ez dute-eta nirekin ezertxo ere zer ikustekorik. Baldin eta, bateko egunsentian, besteko paisaian, betiko adiskideen hazpegietan, behin betiko zeure seme-alaben begi-ninietan ikusten ez banauzu, ez nauzu inongo inolako liburutan topatuko. Halere, behin ere izan ez dena, behin gertatzea nahiko. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">Utzi, utzi beti-beti niri eskean jarduteari, eta izan ezazu nigan konfiantza. Zuk esan behar ote didazu, bada, niri nolatan moldatu behar naizen nire egitekoetan!? Ezta hurrik eman ere\u2026 Utzi, utz iezaiozu niganako beldurrez txikitzen bizitzeari. Ez zaitut epaitzen, ez kritikatzen; ez naiz haserretzen, ez zapuzten; ez dizut zigorrik ematen, ez mehatxurik egiten. Maitasun hutsa naiz ni; bete-betean!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><span style=\"font-size: small\">Utzi, utzi niri barkamena eskatzeari, ez dago-eta zer barkaturik. Neuk sortutakoa zara. Neuk sortu zintudan zure grinez, zure mugez, zure plazerrez, zure premiez, zure inkoherentziez, zure\u2026, zeure buruaren jabetasunaz! Nolaz, beraz, egotz diezazuket ezeren errurik zuri, baldin nik sortu bezala jokatzen baduzu!? Nolaz, baina, egotz diezazuket deusen errurik zuri, baldin zeu zarena neuk egina bada!? <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: small\">Uste al duzu, gaizki portatzen diren neure seme-alabentzat, erre-toki bat egin dezakedala nik, betirako, <\/span><em><span style=\"font-size: small\">in saecula saeculorum<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\">!? Zein nolako jainko arraiok egin dezake halako disparaterik!? Nork, ezinagoko izugarrikeria halakorik!? Lehenago zeru-goiak eroriko dira\u2026<\/span><em><span style=\"font-size: small\">\u00a0<\/span><span style=\"font-size: small\">(Jarraituko du: hau ez da ipuina, bai talo-burdina!).<\/span><\/em><\/p>\n<p><em><span style=\"font-size: small\">Bizargorri<\/span><\/em><span style=\"font-size: small\">, 2014-12-10<\/span><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Albert Einstein jakintsuari Estatu Batuetan, unibertsitatez unibertsitate hitzaldiak ematen zebilela, maiz egiten omen zioten honako galdera betiereko hau: \u00abJainkoagan sinesten al duzu?\u00bb. Eta fisikari alemanak, beti ere, erantzuten omen zuen: \u00abSinesten dut, bai, Spinozaren Jainkoagan\u00bb. Spinozarenik ezer, ordea, inork gutxik zuen irakurria entzule guztien artean nonbait, eta lehen adinean geratzen bide ziren gehienak, erantzunaren [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/183"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=183"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/183\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=183"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=183"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=183"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}