{"id":186,"date":"2014-12-24T10:58:56","date_gmt":"2014-12-24T09:58:56","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=186"},"modified":"2014-12-24T10:58:56","modified_gmt":"2014-12-24T09:58:56","slug":"familia-eta-astoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2014\/12\/24\/familia-eta-astoa\/","title":{"rendered":"FAMILIA ETA ASTOA"},"content":{"rendered":"<p>Hamabi urte bete zituenean, txikitatik agindua zioten bezala, Maria eta Joxe gurasoek Galileatik hasi eta Judearainoko bideak eta herriak eta bazterrak ezagutzera eraman zuten Jesus, uda zabaleko oporretan, astoaren gainean ipinita. Nazaretetik hasi eta Cana bisitatu zuten lehendabizi, Kafarnaum hurrena\u2026<\/p>\n<p>Hiri hartan sartu orduko, purrustadaka hasi zen jendea: \u00abIkusten duk hori, ikusten\u2026? Ume mukizu gaizki hazia! Asto gainean eroso bera eta guraso zaharrak errukarri oinez, erramaletik hartuta\u2026 Gobernu txarra etxean, zakurren potroak heltzean!\u00bb. Orduan, Mariak Joxeri belarrira: \u00abGure umeagatik gaizki esaka ari dira. Ezin utziko diegu, ba\u2026?\u00bb. Semea asto gainetik jaitsi eta aita bera jarri zen gainean.<\/p>\n<p>Hala, tipi-tapa, handik hurrena Samarian barrena, ama-semeak oinezko eta aita astoaren bizkarrean arre-arreka, Emausera ailegatu ziren. Han ere jendea ez zegoen isilik egoteko eta, familia ikusita, marmarka ekin zioten, zein isil zein ozen: \u00abLotsagabea halakoa! Mutikoa eta ama gajoak astotik tiraka oinez, eta bera lasai arraio apatx jarrita\u2026 Etxeari eusteko habe txar eskasa potrohandi hori!\u00bb. Jesusek aitari keinu egin eta ama asto gainera igotzea erabaki zuten, aita-semeak oinezko zirela.<\/p>\n<p>Hala, tipi-tapa berriro, berehala ailegatu ziren Jerusalem handira ere, ekialderantz. Hiriko kale jendetsuetan barrena sartu ordukoxe, hara populuaren gaitzespen berbaroa barra-barra: \u00abGizagajoa! Lanez txikitzen ibilirik izango duk gau eta egun familia aurrera ateratzeko eta horra esker ona\u2026 Semea bestea, gaixoa! Ama aise-nahi horrek aterako zizkiek heltzetik babak, porlos!\u00bb. Jendea kaleetan txutxu-mutxuka entzunda, erabaki zuten hirurak asto gainean jartzea.<\/p>\n<p>Eta hala abiatu ziren biharamunean beren ibilbidean, tipi-tapa, harik eta Belenera iritsi ziren arte. Han, jendea burlaka berriz ere, familiaren abelera ikusita: \u00abAzpian dijoana astoa da baina, gainekoak badira azpikoa adina\u2026 Etzijoak hutsirik asto horren gaina: asto baten gainean, hiru alajaina\u2026 Puskatuko ziotek bizkarreko zaina!\u00bb. Zer egingo\u2026?, zer demontre egingo\u2026?, eta, handik aurrerako guztian, hirurak oinez joatea erabaki zuten, alaporai!<\/p>\n<p>Judean zebiltzan eta jo zuten Hebron. Jendea erruz ikusmiran, beste egiteko askorik gabe, kalean gora, kalean behera\u2026 Laster heldu zitzaien han ere belarri zulora kritika eta gaitzestea eta iseka: \u00abHorra, horra, horra hiru txoro! Asto gainean joan besterik ez txukun, eta hahor oinez tonto, tentel eta tuntun!\u00bb. Honaino ipuina.<\/p>\n<p>Ongi, kristaua; eta zer ipuin honek aditzera ematen dizu, ez bada gurekin egunero gertatzen dena\u2026? Zernahi egiten dugula ere, purrustada, marmarra, gaizki esana, txutxu-mutxua, maisea edota burla. Zer egin, hortaz!? Bada, aspaldi esana dago: <em>\u00abPorro unum est necesarium\u00bb.<\/em> Azkenean, egiteko bat bakarra dago: bakoitzak bere astoari arre, noiz gainetik noiz azpitik. Eta kito. Zer esangoak galtzen ditu zangoak.<\/p>\n<p>Urte berri, urte zahar: beti bestea praka zahar. Urte zahar, urte berri: beti gurean zaharrak berri; zoroak ere igerri. EGUBERRI ON!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2014-12-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hamabi urte bete zituenean, txikitatik agindua zioten bezala, Maria eta Joxe gurasoek Galileatik hasi eta Judearainoko bideak eta herriak eta bazterrak ezagutzera eraman zuten Jesus, uda zabaleko oporretan, astoaren gainean ipinita. Nazaretetik hasi eta Cana bisitatu zuten lehendabizi, Kafarnaum hurrena\u2026 Hiri hartan sartu orduko, purrustadaka hasi zen jendea: \u00abIkusten duk hori, ikusten\u2026? Ume mukizu gaizki [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/186"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=186"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/186\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=186"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=186"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=186"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}