{"id":188,"date":"2015-01-07T09:35:38","date_gmt":"2015-01-07T08:35:38","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=188"},"modified":"2015-01-07T09:35:38","modified_gmt":"2015-01-07T08:35:38","slug":"antibeseko-alkatearena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/01\/07\/antibeseko-alkatearena\/","title":{"rendered":"ANTIBESeko ALKATEarena"},"content":{"rendered":"<p>Frantziako Kostalde Urdinean dago Antibes, Niza eta Cannes-etik ez oso aparte. Notizia izan zen alkate jaunak iaz idatzitako gutuna edo ohar-orria; egunotan beteko da urtebete juxtu. Guraso musulmanek herriko eskoletako jangeletatik zerrikia baztertzeko, erabat kentzeko, eskatu omen zuten; eta bertako herri-nagusiak, ezezko biribila emanez, hautsi-urratuak egin omen zituen, zirt-zart, ikastetxeetara bidalitako honako gutun honen bitartez. (Erosi bezalaxe saltzen dut nik).<\/p>\n<p>\u00abEz. Zergatik eta zertarako\u2026? Musulmanek uler dezaten eurak direla Frantziara, Frantziako ohituretara, hemengo tradizio eta bizimodura jarri behar direnak, eurak direlako hona emigratzea erabaki zutenak; uler dezaten, hemengo gizartera egokitu eta Frantzian eraz bizitzen ikasi beharra dutela; uler dezaten, eurak direla beren bizimoldea moldatu behar dutenak, eta ez noski zintzo asko beren etxean jaso dituzten frantsesek; uler dezaten, frantsesak ez direla xenofoboak eta arrazistak, musulman etorkin mordoa onartu dute-eta (musulmanek eurek ez bezala onartu ere, ez baitute beren herrian atzerrikorik begi onez ikusten).<\/p>\n<p>\u00abEz. Zertarako eta zergatik\u2026? Frantsesek, munduan beste herrialde ugarik bezala, beren nor izanari uko egin nahi ez diotelako inolako maneraz, internazionalista guztien esanak eta erasanak gorabehera; baldin Frantzia babes-herri bada, ez delako aldian aldiko ministroak edo gobernuak kanpotarrak jasotzen dituelako, frantses herriak berberak jasotzen dituelako baizik, frantses herriak koanto, herria bere osoan kontsideratuta.<\/p>\n<p>\u00abUler dezatela, azken batean, Frantzian bere Gabonetako zuhaitzek, bere elizek, bere ospakizun erlijiosoek, bere erlijioa bera ere, eremu pribatu hertsian gelditu behar izaten dutela, bertako erro judu-kristau eta guzti (ez erro judu-kristauen damuz, ez). Beraz eta hortaz, alkatetzak arrazoi bete-betea du, islamarekin eta haren delako <em>sharia<\/em> erlijioarekin hautsi-mautsirik edo traturik batere egin gabe.<\/p>\n<p>\u00abLaikotza edo laikotasuna trabatzat daukatenei, Frantzian horregatik konforme ez dauden musulmanei, gogorarazi nahi diet mundu zabalean berrogeita hamazazpi herrialde musulman zoragarri existitzen direla, jendetsuak gehienak, pozarren eta beso-zabalik hartuko eta jasoko lituzketenak, <em>sharia<\/em> legea errespetatze aldera.<\/p>\n<p>\u00abZeuen herrialdeak utzi eta Frantziara etorri bazarete (eta ez zuen ohitura eta fede bereko lurralde musulmanetara joan), Frantziako bizimodua beste tokietakoa baino hobekotzat jo duzuelako da, baldinbaitere.<\/p>\n<p>\u00abBehin sikiera, sikiera behingoagatik behin bakarrik bada ere, egiozue zuen buruari honako galdera begien bistako hauxe, zintzo: \u201cZergatik ote gaude gu hemen Frantzian hobeto, jaio gineneko geure ama-lurrean baino? Zergatik ote da\u2026!?\u201d.<\/p>\n<p>\u00abBada, galdera horretxen erantzunaren parte bat besterik ez duzue, zer?, eta, hain zuzen ere, herri honetako eskoletako jangeletako\u2026 zerrikia. Horra dena esan. Aditu nahi duenak ez bitza belarriak itxi\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-01-07<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Frantziako Kostalde Urdinean dago Antibes, Niza eta Cannes-etik ez oso aparte. Notizia izan zen alkate jaunak iaz idatzitako gutuna edo ohar-orria; egunotan beteko da urtebete juxtu. Guraso musulmanek herriko eskoletako jangeletatik zerrikia baztertzeko, erabat kentzeko, eskatu omen zuten; eta bertako herri-nagusiak, ezezko biribila emanez, hautsi-urratuak egin omen zituen, zirt-zart, ikastetxeetara bidalitako honako gutun honen bitartez. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/188"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=188"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/188\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=188"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=188"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=188"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}