{"id":196,"date":"2015-02-11T10:17:13","date_gmt":"2015-02-11T09:17:13","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=196"},"modified":"2015-02-11T10:17:13","modified_gmt":"2015-02-11T09:17:13","slug":"manuel-ofisiala","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/02\/11\/manuel-ofisiala\/","title":{"rendered":"MA\u00d1UEL OFISIALA"},"content":{"rendered":"<p>Ondoren datorren historia guztia, umore ttanttaz bustia, <em>Semanario Republicano<\/em> aldizkari zenean 1928ko abuztuaren 14an publikatutako \u00abLa Frontera\u00bb-tik atera dit Mikel Jauregi hondarribiar adiskideak. Idazlana Juan de Arrizurta-k sinatu zuen. Nik gaur, orduan euskaraz gertatuak baina gaztelaniaz kontatuak, euskarara dakartzat atzera berriro bueltan, balizko irakurlearen entretenigarri.<\/p>\n<p>Jaizkibelen ekialdeko muturrean, itsas urdin hutsari begira batzuk eta Aiako Harri gorriari beste batzuk, gaur egun bezala orain ehun urte ere, baserri gorri-zuriak zeuden han-hemenka. Haietako batean bizi zen, agidanez, hemen solasgai dugun Ma\u00f1uel, jendeak <em>ofisiala<\/em> deitzen omen zioten hura. Ma\u00f1uel hori karlisten armadan, azkeneko karlistadan noski, ofiziala izana zen eta, bistan da bada, horrexegatik haren goitizenarena: <em>ofisiala<\/em>. Esaten omen zuten askok, eta fama omen zen garai hartan, inork ez lukeela hark bezain zuzen eta seguru armada\u00a0 bat mendiz eta xendaz gidatuko, baita Bilbo edo Gasteiz edo Zaragoza bertaraino ere, Jaizkibeleko edozein aldeetatik abiatuta. Dirudienez, beraz, ez zen edozein hondarribiar karlista hura.<\/p>\n<p><em>Ofisialak<\/em> ez omen zekien irakurtzen. Hala ere, egunkariak erosten omen zituen. Idazlariren bat-edo bere aza\u00f1en, ideien eta istorioen eske joaten bazitzaion, buruiritziz mintzatuko zitzaion; alegia, harro eta tente-potente. Bere jakinduriaren alabantzak eta argudioen goraipamenak atsegin handiz onartzen omen zituen; aldiz, inork harenik dudatan-edo ipintzen bazuen, sutan jartzen omen zen, dios eta kristoka: \u00abAlde egin zak hemendik; hartukottuk epelak, bestela!\u00bb. Hala behin, periodikoa mahaian aldrebes jarrita, azpikoz goitti irakurtzen ari zela, piko eman omen zion bateon batek, atentzio emanez bezala. Burua biratu eta hitzetik hortzera erantzunik izan behar zion gure Ma\u00f1uelek haserre bizian: \u00abOndo jaki\u00f1 duenak erozein moduan leitzen dik, babu ostiya!\u00bb.<\/p>\n<p>Beste behin, berriz, ez dakigu nongo ganadu-feriatan, pinta txol ederreko idi pare indartsua erosi omen zuen, lehengo zaharrak kenduta, gurdi-lanetarako. Salamancatik ekarriak ziren eta ez zeukaten okerragorik, egia esan. Idi berri horiek, ordea, <em>ofisialaren<\/em> hizketa tutik ere ulertzen ez. \u00ab<em>Aida!<\/em>\u00bb oihukatu eta kasurik ez. \u00ab<em>Esti!<\/em>\u00bb, eta are gutxiago\u2026 Bere baitan Ma\u00f1uelek: \u00abOrain ere egin diat nik negozioa, porlos! Osasuna saldu eta gaitza erosi, horra\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Mingain gabeko zintzarria sasian usteltzen omen dela-eta, badaezpada, hurrengo astean bertan, idi-parea berarekin hartuta, gozoa joan omen zen ganadu-feriara berriz. Idiek ez omen ziotela batere obeditzen! \u00abPastidioso! Pastidioso! \u2013esan zien saltzaileei\u2013. Bien pastidiau yo en comprar de ustedes, que estar buey belarrimotxas!\u00bb. Saiatu omen zen gizona esplikatzen, edozein idik, edukazio pittin batekin, entenditzen duela <em>aida<\/em> nahiz <em>esti<\/em>\u2026 Baina, ez alferrik: saltzaile kastillanoek kasurik ere ez\u2026 Bere idi-parearekin atzera etxera bueltatu behar izan omen zuen, erremediorik gabe. Madarikazio batean, hori bai: \u00abAu duk comediya, orain zarrian erdaras ikasi bihar!\u00bb. Akuilu eztenarekin zirikatuz (\u00ab<em>aida<\/em>\u00bb-ka garrasika hastea alferrik izaki), hala esaten omen zien bere idi ederrei, ezti eta goxo: \u00abGuamos! Guamos\u2026!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-02-11<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ondoren datorren historia guztia, umore ttanttaz bustia, Semanario Republicano aldizkari zenean 1928ko abuztuaren 14an publikatutako \u00abLa Frontera\u00bb-tik atera dit Mikel Jauregi hondarribiar adiskideak. Idazlana Juan de Arrizurta-k sinatu zuen. Nik gaur, orduan euskaraz gertatuak baina gaztelaniaz kontatuak, euskarara dakartzat atzera berriro bueltan, balizko irakurlearen entretenigarri. Jaizkibelen ekialdeko muturrean, itsas urdin hutsari begira batzuk eta Aiako [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/196"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=196"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/196\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=196"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=196"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=196"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}