{"id":198,"date":"2015-02-25T10:00:03","date_gmt":"2015-02-25T09:00:03","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=198"},"modified":"2015-02-25T10:00:03","modified_gmt":"2015-02-25T09:00:03","slug":"zuzenbide-fakultatean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/02\/25\/zuzenbide-fakultatean\/","title":{"rendered":"ZUZENBIDE FAKULTATEAN"},"content":{"rendered":"<p>Goiz batean Donostian, \u201cZuzenbidearen abiaburuak\u201d izeneko irakasgaiaren katedradunak, gure gelara sartu bezain pronto, lehenengo ilarako ikasle bati izena galdetu zion zuzen: \u00abNola duzu zuk izena?\u00bb; \u00abJon\u00bb, hark motz erantzun eta \u00abAlde egin ezazu nire bistatik, purtzil arraioa!\u00bb, irakasleak zakar. Hitzik gabe geratu zen mutila.<\/p>\n<p>Hitzik gabe geratu ginen gu ere gelan, kokilduta, kanoi orro batek agindu baligu bezala\u2026 Geroxeago suspertu zen gelakide gizajoa, zutitu zen eta, bere zerak harturik, gelatik kanpora joan zen negar intziriz. Denok geunden haserre, baina inork ez zuen txintik atera. \u00abOndo da; orain bai\u2026 \u2013jarraitu zuen katedradunak, eta galde hau egin zigun\u2013. Ea, ba; esaidazue: zertarako balio digu legeak?.<\/p>\n<p>Beldurrez josiak geunden artean, durduzaturik; pixkana-pixkana, ordea, gure onera itzuli ginen eta, atzekoek nahiz aurrekook, erantzun batzuk ematen hasi gintzaizkion. \u00abGizartean ordena izan dezagun\u00bb, batek. \u00abEz, ba!\u00bb, hots egiten zuen irakasleak. \u00abGu guztion aldetik arauak beteak izan daitezen\u00bb, beste batek. \u00abEz, ba!\u00bb. \u00abGaiztoek beren azioak ordain ditzaten\u00bb, hurrengoak\u2026 \u00abEztez, ba! Hemen ez al da inor galdera honi zuzen erantzuteko gauza? Zuen guztien artean inork ere ez ote daki, bada, legeak zertarako dauden\u2026!?\u00bb.<\/p>\n<p>\u2014Justizia izan dadin\u2026 \u2013bota zuen bazter batetik bizardun herabe otzan batek.<\/p>\n<p>\u2014Azkenean, horratik! Hori da: justizia izan dadin, koanto! Justizia edo zuzentza; zuzentasuna. Segi dezagun\u2026; eta zer arraiotarako balio ote digu justiziak?<\/p>\n<p>Zapuzturik geunden, haserre artean ere, maisu haren jarrera oies latzarengatik; halere, erantzunak ematen segitu genuen: \u00abGiza-eskubideak babestearren: guztiok bizirik jaioak, guztiok geure eskubideak!\u00bb, harroxko berritsu batek. \u00abEz dago txarki esana\u2026 Zertarako gehiago?\u00bb, irakasleak. \u00abOngia eta gaizkia bereiztearren, bereziki\u00bb, damatxo babalore batek. \u00abZintzoak saritzeko\u00bb, txintxo txiki batek\u2026 \u00abOK, ez dago gaizki. Baina, esaidazue, mesedez: zintzo, ongi, gizatasunez jokatu al dut nik arestian Jon gelatik bota dudanean\u2026? Aho batezko erantzun zalantzarik gabea nahi dut!<\/p>\n<p>\u2014Eeezzz!!! \u2013atera zitzaigun denoi batean eta betean.<\/p>\n<p>\u2014Bidegabekeria egin al dut? Injustizia al dut nik lehen egin hor?<\/p>\n<p>\u2014Baaaiii!!!<\/p>\n<p>\u2014Zergatik, hortaz, inork ez du ezer egin!? Zertarako nahi ditugu legeak eta arauak, baldin eta ez badugu ausardiarik zertzeko, gauzatzeko, betearazteko? Zuetako bakoitzak, injustizia baten aurrean, aktuatzeko obligazioa du. Bakoitzak eta denek! Ez hurrengoan berriz isilik geratu, arrano demontre, behin ere\u2026! Zoaz Jonen bila, Jainkoaren izenean \u2013esan zidan ondoren, begietara begira, neuri\u2013; esaiozu etortzeko\u2026<\/p>\n<p>Egun hartan izan nuen nire Zuzenbide karrera osoko irakaspenik baliagarriena: gure eskubideak zaindu ezean, duintasuna galtzen dugu; eta duintasun gurea ez daukagu traturako. Zuzenari, berea beti.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-02-25<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Goiz batean Donostian, \u201cZuzenbidearen abiaburuak\u201d izeneko irakasgaiaren katedradunak, gure gelara sartu bezain pronto, lehenengo ilarako ikasle bati izena galdetu zion zuzen: \u00abNola duzu zuk izena?\u00bb; \u00abJon\u00bb, hark motz erantzun eta \u00abAlde egin ezazu nire bistatik, purtzil arraioa!\u00bb, irakasleak zakar. Hitzik gabe geratu zen mutila. Hitzik gabe geratu ginen gu ere gelan, kokilduta, kanoi orro batek [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/198"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=198"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/198\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=198"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=198"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=198"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}