{"id":199,"date":"2015-03-04T09:44:33","date_gmt":"2015-03-04T08:44:33","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=199"},"modified":"2015-03-04T09:44:33","modified_gmt":"2015-03-04T08:44:33","slug":"erreserba-agortu-ezina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/03\/04\/erreserba-agortu-ezina\/","title":{"rendered":"ERRESERBA AGORTU EZINA"},"content":{"rendered":"<p>Duela ia 400 urte, Frantziako Luis XIV.aren garaian, Richelieu, D\u2019Artagnan eta konpainiarekin batera, Colbert eta Mazarino jaun ahaltsuak ere bizi izan ziren Parisen. Colbert, agidanez, erregearen finantza administraria zen, (Landetako basoa landarazi omen zuena, bestalde); Mazarino, berriz, militar ohia, kardinal doia, diplomatiko goia\u2026 Bien arteko elkarrizketa antzinakoa (diotenez, benetakoa) dakart zure begiraldira, gaur egungo gertakari berriekin konparazio baterako; Colbert hasita.<\/p>\n<p>\u2014Dirua lortzeko, gobernuaren diru-ontzia betetzeko (ken eta bildu, ken eta ken), iristen da une bat ezin engaina litekeena zerga-pagatzailea; ezin ziria sar dakioke jendeari behin eta berriz, beti\u2026 Atsegin handiarekin, hortaz, entzungo nizuke zuri galdera ezinbesteko honen esplikazioa: nola demontre segi lezake inork gastatzen-gastatzen, baldin leporainoko zorretan itota badago jadanik?<\/p>\n<p>\u2014Izaki hilkor arrunta izanenean, bistan da: leporainoko zorrekin dabilenak kartzelan bukatzen du. Baina\u2026, ai estatua, ordea\u2026! Estatuaz mintzo garenean, ez da gauza bera; ez horixe! Estatu bat ezin bidal liteke egundo kartzelara. Beraz, estatu bat beti zorpetu liteke gehiago eta gehiago. Zorrak eta zorrak egin litzake nahi beste. Egin ere, horixe egiten dute estatu guztiek. Zer uste zenuen, ba, xoxo xalo horrek!?<\/p>\n<p>\u2014A, bai!? Hala ote\u2026? Dena dela, edozein moduz ere, dirua behar dugu. Eta nondik arraio atera behar dugu, nondik arraio gero!, inon diren kontribuzio guztiak ezarriak ditugu-eta dagoeneko? Zergen azpian lehertua daukagu-eta jendea\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Zerga berriak jarri beste erremediorik ez dago; hornitu beharra baldin bada, bederen. Ezetz diotenak ahuntzek adarrak dituzten aldera daude; oker!<\/p>\n<p>\u2014Ezin diogu, ordea, zerga gehiago ezarri herritar arrunt behartsuari\u2026<\/p>\n<p>\u2014Halaxe da; ezin diogu, ez.<\/p>\n<p>\u2014Orduan, zer? Aberatsei ezarri beharko dizkiegu, hortaz.<\/p>\n<p>\u2014Aberatsei ere ez. Hartara, eurek ez lukete orain baino gehiago gastatuko. Eta gastatzen ez duen aberats batek bizi-ezina eragiten die ehun bat pobreri. Gastatzen duen aberats batek, aldiz, bizibidea eskaintzen die, bizi-bidea.<\/p>\n<p>\u2014Orduan, nola!?<\/p>\n<p>\u2014Colbert jauna, gizon urria zaude. Zuk ez duzu kea asmatuko, ez! Jende asko dago, elemenia, aberats eta pobreen tartean, ez bat ez beste direnak. Erdiko klasekoak. Nortzuk diren? Lan eta lan gogotik ari direnak, inoizko batean aberasteko asmotan, pobre behartsu izatera ailegatzeko beldurrez. Horiei, horiei jarri behar dizkiegu zerga eta karga eta tributu gehiago. Geroz eta gehiago. Horiek, zenbat eta gehiago kendu, orduan eta lan gehiago egingo dute. Zertarako?, eta guk kendutakoa konpentsatzeko. Hor dago koska. Hor dago erreserba agortu ezina guretzat; hor, koanto!<\/p>\n<p>Horra, orain laurehun urteko berriketak, gaur egungo berri. Zoroak ere igarri.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-03-04<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela ia 400 urte, Frantziako Luis XIV.aren garaian, Richelieu, D\u2019Artagnan eta konpainiarekin batera, Colbert eta Mazarino jaun ahaltsuak ere bizi izan ziren Parisen. Colbert, agidanez, erregearen finantza administraria zen, (Landetako basoa landarazi omen zuena, bestalde); Mazarino, berriz, militar ohia, kardinal doia, diplomatiko goia\u2026 Bien arteko elkarrizketa antzinakoa (diotenez, benetakoa) dakart zure begiraldira, gaur egungo gertakari [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/199"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=199"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/199\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=199"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=199"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=199"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}