{"id":20,"date":"2013-02-27T10:00:26","date_gmt":"2013-02-27T09:00:26","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=20"},"modified":"2013-02-27T10:00:26","modified_gmt":"2013-02-27T09:00:26","slug":"testamentua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/02\/27\/testamentua\/","title":{"rendered":"TESTAMENTUA"},"content":{"rendered":"<p align=\"center\"><strong><span style=\"text-decoration: underline\">TESTAMENTUA<\/span><\/strong><\/p>\n<p align=\"right\"><strong><em>(edo ortografia zertarako den).<\/em><\/strong><\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Agidanez, dama batek, ez jakinean edo gaiztoz, hiltzen zenerako, bere azken testamentua batere puntuazio-markarik gabe idatzita utzi omen zuen. Hona hemen testua: <em>\u00abOndasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot ez nire anaia Markoxi ez ez alajainkoa sastreari zorrak ordaindu inoiz ez ezta inola ere jesuitentzat guztia hala bete dadin hemen azpian dut sinatzen\u2026\u00bb.<\/em><\/p>\n<p>Hil zen dama\u2026 Testamentua partitzeko ardura hartu zuen epaileak jabegai guztiak bildu (iloba Ane, anaia Markox, sastrea eta jesuita) eta, idazkia irakurri ondoren, kopia bana entregatu zien laurei, biharamunean, ahal izanenean, mataza askatzen lagundu ziezaiotela eskatuz\u2026 Hurrengo egunean, atzera berriz denak elkartu eta hona hemen zehazki bakoitzak ekarri zuen interpretazioa:<\/p>\n<p>Iloba Anek: \u00abOndasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot. Ez nire anaia Markoxi. Ez, ez alajainkoa, sastreari zorrak ordaindu! Inoiz ez, ezta inola ere, jesuitentzat. Guztia hala bete dadin, hemen azpian dut sinatzen\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Anaia Markoxek: \u00abOndasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot? Ez. Nire anaia Markoxi. Ez, ez alajainkoa, sastreari zorrak ordaindu! Inoiz ez, ezta inola ere, jesuitentzat. Guztia hala bete dadin, hemen azpian dut sinatzen\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Sastreak: \u00abOndasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot? Ez. Nire anaia Markoxi? Ez, ez alajainkoa! Sastreari zorrak, ordaindu. Inoiz ez, inola ere ez, jesuitentzat. Guztia hala bete dadin, hemen azpian dut sinatzen\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Jesuitak: \u00abOndasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot? Ez. Nire anaia Markoxi? Ez, ez alajainkoa! Sastreari zorrak ordaindu? Inoiz ez, ezta inola ere! Jesuitentzat guztia. Hala bete dadin, hemen azpian dut sinatzen\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Azkenik, epaileak berak irakurri zuen berea: \u00abOndasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot? Ez. Nire anaia Markoxi? Ez. Ez, alajainkoa, sastreari zorrak ordaindu! Inoiz ez, ezta inola ere, jesuitentzat. Guztia hala bete dadin, hemen azpian dut sinatzen\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Hala, bada, dama hildakoaren ondasunen jabegaia argi berezi ezin eta garbi hautatu ezinean, honako azken erabakia eman zuen epaile zuhur bezain bizkorrak:<\/p>\n<p>\u00ab\u2026 beraz, ondare honendako oinordekorik ezean, nik, epaile eskudun honek, gure Legeen izenean, guztiaren jabetza hartzen dut. Eta, beste zer esanik ez delarik hemen, bukatutzat ematen dut zuetako bakoitzaren demanda, eta amaitutzat testamentuaren auzia\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p align=\"right\">Jesus Mari Mendizabal Iraola \u00abBizargorri\u00bb<\/p>\n<p align=\"right\"><em>(Euskarara moldatua)<\/em><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>TESTAMENTUA (edo ortografia zertarako den). \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Agidanez, dama batek, ez jakinean edo gaiztoz, hiltzen zenerako, bere azken testamentua batere puntuazio-markarik gabe idatzita utzi omen zuen. Hona hemen testua: \u00abOndasunak nire iloba Aneri utziko dizkiot ez nire anaia Markoxi ez ez alajainkoa sastreari zorrak ordaindu inoiz ez ezta inola ere jesuitentzat guztia hala bete dadin hemen [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=20"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=20"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=20"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=20"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}