{"id":200,"date":"2015-03-11T09:50:05","date_gmt":"2015-03-11T08:50:05","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=200"},"modified":"2015-03-11T09:50:05","modified_gmt":"2015-03-11T08:50:05","slug":"errezildarrarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/03\/11\/errezildarrarena\/","title":{"rendered":"ERREZILDARRARENA"},"content":{"rendered":"<p>Niri kontatu egin didate pasadizo barregarri hau, errezildar batena. Badaezpada, inor asalda ez dadin, beste errezildar handi batek, Inaxiomari Atxukarrok, aspaldi esana ekarriko dut gogora: \u00abErrezillek badu kirten sona; bearra ere askotan. Eta zer arraio!, ga\u00f1era, kirtena izaten dan lekuan, izaten da artaburua\u00bb. Gogorki esana, baina ederki esana, alajainetan. Bihoa hori aurretik, beraz, ondoko ele-mele guztien mandatari\u2026<\/p>\n<p>Errezilgo gizaseme gordin bat Londresera zihoan Loiutik, txartel klase arruntarekin. Aireportuko trikili-trakala guztiak zintzo bete ondoren, abioira igo zen aurreko aldetik. Eskuinera, atze aldera begiratu eta egundoko jarleku arrunt saila\u2026 Ezkerrera begi eman eta lehen mailako jarlekuak ikusi zituen; eserleku dotoreak, zabalak, erosoagoak askoz ere\u2026 Bere txartela kontsultatu eta zenbaki bereko jarlekua bilatu zuen han. Topatu eta eseri: bapo gure errezildarra, lasai arraio, primeran.<\/p>\n<p>Azafatak, ordea, laster eskatu zion txartela eta bai adierazi ere, gisako bezain eratsu, okerreko tokian eseria zegoela; klase arrunteko billetea izaki, ez zegokiola jarleku hura, atzeko aldeko beste bat baizik, lehendik jarriak zeuden bidez eta legez. Errezildarrak orduan, burua gora, bekokia zabal: \u00abJaun errezildar ohoretsua nauzu; eta, Londresera iritsiko naizen arte, hemen joango naiz eseria. Ez nau ni hemendik inork mugituko, amorratuak ez baditu. Prakak ez ditugu oraindik galdu\u00bb.<\/p>\n<p>Zapuzturik, zer esan ez zekiela, bere kolkorako \u201cJainkoak egin zuen Martin, bere prakekin\u201d eginez, kabinara jo zuen neskak laguntza eske. Eta hango hiruzpalau laguni eman zien bidaiari temosoarekin izandako tirabiraren berri. Kopilotuak orduan, haririk gabeko puntadarik ematen ez zuena bere ustez, uzteko berari auzia, segituan konponduko zuela-eta gorabeheratxo hura. Hala, fede onean ustetsu, joan zen zelako bidaiariarengana. Esan ere, aurrekoz atzera eta atzekoz aurrera esan zion, lehen mailakoa ez baizik klase arruntekoa zeramala txartela, jarlekuz aldatu behar zuela\u2026<\/p>\n<p>Esan ahal guztiak esanda ere, hura bere bostean: \u00abJaun errezildar ohorekoa nauk eta, Londresera ailegatu bitarte, hemendik ez naik inork altxaraziko. Hago horretan\u2026! Hegazkinean airean pasatzen duk denbora; aurki gaituk bertan; eta kito\u00bb. Kopilotuak ere ez zuen, noski, sesiorik piztu nahi jende aurrean. Joan eta kapitainari kontatu zion bidaiari errezildar temoso petral harekin gertatu berri zitzaiona. Errezildarra\u2026!? Kapitainak, nonbait, soldadutzan izan omen zuen errezildar bat lagun handia, eta asmatuko omen zuela noski: \u00abJarriko dela nago, tokiz aldatzera\u00bb.<\/p>\n<p>Bidaiari egoskorraren albora hurbildu eta belarri izkinara, isilik misilik, zerbait esan zion\u2026 Hara non, istant batean, zutitzen den errezildarra, kapitaina besarkatu, eskerrak eman eta abiatzen den tipi-tapa abioian atze aldera, esaneko! Kopilotua eta azafata harritu ziren zeharo, jakina. Gero, begiak artean zuringoturik, ea zer demoniozko hitzak esan ote zizkion ba, galdetu zioten kapitainari, gizaseme temoso petral hura di-da batean konbentzitzeko\u2026 Eta:<\/p>\n<p>\u2014Jarleku horiek ez doazela Londresera esan diot.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-03-11<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Niri kontatu egin didate pasadizo barregarri hau, errezildar batena. Badaezpada, inor asalda ez dadin, beste errezildar handi batek, Inaxiomari Atxukarrok, aspaldi esana ekarriko dut gogora: \u00abErrezillek badu kirten sona; bearra ere askotan. Eta zer arraio!, ga\u00f1era, kirtena izaten dan lekuan, izaten da artaburua\u00bb. Gogorki esana, baina ederki esana, alajainetan. Bihoa hori aurretik, beraz, ondoko ele-mele [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/200"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=200"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/200\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=200"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=200"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=200"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}