{"id":203,"date":"2015-03-25T09:41:15","date_gmt":"2015-03-25T08:41:15","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=203"},"modified":"2015-03-25T09:41:15","modified_gmt":"2015-03-25T08:41:15","slug":"besteren-minak-begian-lo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/03\/25\/besteren-minak-begian-lo\/","title":{"rendered":"BESTEREN MINAK, BEGIAN LO"},"content":{"rendered":"<p>Sagu batek, horma-zulotik begira, baserritarra ikusi zuen pakete bat eskutan zeramala, emaztearekin batera. Baserritarrak, bere artean: \u00abAilegatu da azkenean, horratik\u2026!\u00bb. Emazteak, begi luze: \u00abZabal dezagun, gizona!\u00bb. Saguak, berekiko: \u00abA ze nolako tripa-festa daukadan aurki, arraioak ez baditu\u2026!\u00bb. Sagua izutu zen, ordea, gero berehala, sagu-tranpa bat atzemanda. Saguak harrapatzeko zepoa zen eta! Korrika abiatu zen aztoraturik basetxeko bazterretara berri ematera: \u00abArgi ibili, aizue, sagu-tranpa bat ekarri dute! Et! Izt! E\u2026! Erne, adi, azti\u2026, zepo berria jarriko digute etxean!\u00bb.<\/p>\n<p>Oiloa aztarrika zebilen etxe-ordean eta, lepoa luze: \u00abBarka ezazu, sagu jauna -esan zuen, ardura gutxi harturik\u2013. Konprenitzen dut nik zuretzat arazo gorria gerta litekeena. Edozein moduz ere, delako tramankulu berri horrek ez nau ni kezkarazten; ez zait zipitzik inporta\u00bb. Eta potoko esnea baino gehiago ez zen larritu.<\/p>\n<p>Ardiarengana joan zen sagua gero, eta hari ere halaxe esan zion: \u00abSagu-tranpa bat jarriko digute etxean; saguak harrapatzeko zepoa dugu bertan!\u00bb. \u00abBarka ezazu, sagu jauna \u2013hark ere, zahagi zaharrak baino sentimendu gutxiagorekin\u2013; baina, zer egin dezaket nik!? Zu zaude lasai, presente edukiko zaitut-eta nire otoitzetan\u00bb.<\/p>\n<p>Behiarengana egin zuen hurrena saguak, eta: \u00abSagu-tranpa eta zepoa eta zera niri zer\u2026!? \u2013demanda egin zion behiak muker, ez ikusia eginez\u2013. Ni ezeren arriskuan nagoelakoan, ala!? Ez diat, ba, uste\u2026 Are gehiago esango diat: ziur nagok ezetz; zepo ziztrin hori bost axola zaidak niri. Heu molda hadi heure kasa; hor konpon\u00bb.<\/p>\n<p>Huts eta zurtz itzuli zen orduan sagua bere betiko etxe-zulora, errenditurik, noiz edo noiz, non edo han, aurre egin beharko ziola-eta zepo zitalari\u2026 Hala, etxean etsian zela, zalaparta handia sortu zen gau hartan bertan, tranpa batek piztiaren bat harrapatu izan balu bezala. Etxekoandrea bizkor mugitu zen, ea zer ote zuen zepoan ikustera. Iluna zen ordurako eta, bertatik bertara ere, emakumeak ez zuen nabaritu sugegorri baten buztana zegoela zepoan hartua. Sugegorriak heldu egin zion, klaxk!<\/p>\n<p>Baserritarrak abian eraman zuen andrea ospitalera\u2026 Handik bueltan, artean sukarrarekin itzuli zen gaixoa etxera\u2026 Jakina da, sukar egoeran dagoen inor zaintzeko, ezer hoberik ez dela munduan zopa baino. Zopa\u2026! Baserritarrak, etxera orduko, aizkora hartu eta salda-gai behinenaren bila jo zuen zuzen: oiloari lepoa moztu, lumatu eta egosten jarri zuen. Etxekoandreak hurrengo egunetan ere sukarretan segitzen baitzuen, ahaide eta ezagunak bisitan agertzen hasi zitzaizkion etxera mordoka\u2026<\/p>\n<p>Haientzat guztientzat zerbait ere behar, bada, eta arkumea akabatu, larrutu eta erre egin zuten. Hala eta ere, saldak salda, ahaleginak ahalegin, andre gaixoak ez zuen onera egin eta, zenbait egunen buruan, hil egin zen koitadua\u2026 Hileta-elizkizunak eta abarrak ordaindu behar derrigor ondoren, jakina, eta behia hiltegira saldu beste erremediorik ez zuen baserritarrak izan\u2026 Oiloa fini, ardia kito, behia akabo.<\/p>\n<p>Zer duen ipuin honek irakaspen? Txanpon batek bezala, bi kara ditu erakusten: batetik, besteren minak begian loa eragiten digula gehienetan; bestetik, \u201chor konpon\u201dek etxea galtzen duela, galtzen digula, gehiegitan.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-03-25<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sagu batek, horma-zulotik begira, baserritarra ikusi zuen pakete bat eskutan zeramala, emaztearekin batera. Baserritarrak, bere artean: \u00abAilegatu da azkenean, horratik\u2026!\u00bb. Emazteak, begi luze: \u00abZabal dezagun, gizona!\u00bb. Saguak, berekiko: \u00abA ze nolako tripa-festa daukadan aurki, arraioak ez baditu\u2026!\u00bb. Sagua izutu zen, ordea, gero berehala, sagu-tranpa bat atzemanda. Saguak harrapatzeko zepoa zen eta! Korrika abiatu zen aztoraturik [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/203"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=203"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/203\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=203"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=203"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=203"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}