{"id":206,"date":"2015-04-05T10:02:18","date_gmt":"2015-04-05T09:02:18","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=206"},"modified":"2015-04-05T10:02:18","modified_gmt":"2015-04-05T09:02:18","slug":"medikuaren-kontsultan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/04\/05\/medikuaren-kontsultan\/","title":{"rendered":"MEDIKUAREN KONTSULTAN"},"content":{"rendered":"<p>Denok joan behar izaten dugu noiz edo noiz medikuaren kontsultara. Harategian edo arraindegian bezala, txanda hartu eta zain jartzen gara noiz nork deituko barrura, beharreko atentziorako. Batzuetan, ordea, itxaron gela jendez beterik dela, medikuaren erizaina edo idazkaria, harreragilea, agertzen da eta, bertako guztien aurrean, ea zer gorabehera dakargun galdetzen digu. Ez da batere gustukoa izaten, labur eta isilik bada ere, gaitzaren edo ajearen berri jendaurrean adierazi beharra. Isilpekoak gordean eraman nahi izaten ditugu; zilpekoak badira, zer esanik ez.<\/p>\n<p>Horixe gertatu zitzaion behin kosta-herri koskor bateko mutilzahar artean sasoiko bati. Joxemartin jarriko diogu hemen gezurrezko izena. Inozo kaskil samarra zen; mutil atsegin jatorra, edozein moduz ere, konplexurik gabea, herrian ezaguna eta estimatua. Kontsultara sartu eta, zer egin ez zekiela, atzera-aurrera batzuen ondoren, ordenagailu baten atzean eserita zegoen neska idazkariarengana jo zuen zuzen: \u00abEgun on, aizu\u2026\u00bb. Bat-batean erantzun zion neskak, bigun-bigun baina itzal-itzal: \u00abEgun on, jauna. Zer duzu medikuari esateko?\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abProblema batekin nabil azken boladan\u2026 Zakilean badut nik zerbait parte onekoa ez dena\u00bb. Inguruan zain zeudenek aditu, noski, eta barrezka hasi ziren, ez zen gutxiagotarako ere eta. Idazkari harreragileari, ordea, ez zion batere graziarik egin ateraldiak eta haserre muturtu zitzaion gure mutilari: \u00abZuk ez zenuke halako gordinkeriarik jendearen aurrean esan behar!\u00bb. Eta: \u00abHau marka! Zeuk galdetu ez didazu, ba\u2026!? \u2013Joxemartinek xalo asko-. Nik erantzun egin dizut, erreko\u00f1o!\u00bb.<\/p>\n<p>Lotsagorritu zen pittin bat neska eta, mahai gainerago makurtuta, ahopeka ezti, aditzera eman zion mutilzahar bezeroari, alegia, disimulu handiagoarekin ibili beharra zegoela kontsultan; han, konparazio baterako, aski zuela belarri zuloko minarekin zetorrela esatearekin: \u00abbelarri zuloko mina daukat\u00bb, eta kito; eta gero, medikuaren aurrera joandakoan, orduan bai, pribatuan, zekarren benetako arazo gordina argi eta garbi agertu; jendeak ez daukala zertan jakinik, alajaina, inoren gaixotasunaren berri\u2026<\/p>\n<p>Joxemartin ez zegoen mutu mantentzeko eta esan ere esan zion bueltan, berak ere jendearen aurrean galderarik hola-eta-hola ez egiteko, nahi ez bazuen, behintzat, ustekabeko erantzun gogaikarririk jaso\u2026 Hori esan eta segituan, ezpainetan irribarrea zuela, burutapen polit bat izan balu bezala, atzera sarrerako atera egin zuen Joxemartinek. Handik tipi-tapa, sartu berriarena eginez: \u00abEgun on, aizu\u2026\u00bb esanda presentatu zitzaion berriro mahai aurrera. Eta neskak harreragileak orduan, irri maltzurrez: \u00abBai\u2026? Ea, esaidazu, ba, zer gorabehera dakarzun\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abBelarriko zuloak min ematen dit. Ez dabilkit ondo\u2026\u00bb, Joxemartinek formal. Konforme zen neska, buruarekin baietz eta baietz egiten zuelarik, arestian emandako aholkua zintzo bete zuela-eta mutilak. Eta galdetu zion ondoren gainera: \u00abBueno\u2026, zer duzu, ba, zure belarriko zulo horretan?\u00bb. \u00abZer dudan\u2026? Erre egiten didala, min ematen didala, pixa egiten dudan bakoitzean\u00bb. Esan bazuen, esan zuen: itxaron gelako jende aspertuaren barreak eta algarak esan gabe doaz: ez zen han une hartan gaitzik!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-04-05<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Denok joan behar izaten dugu noiz edo noiz medikuaren kontsultara. Harategian edo arraindegian bezala, txanda hartu eta zain jartzen gara noiz nork deituko barrura, beharreko atentziorako. Batzuetan, ordea, itxaron gela jendez beterik dela, medikuaren erizaina edo idazkaria, harreragilea, agertzen da eta, bertako guztien aurrean, ea zer gorabehera dakargun galdetzen digu. Ez da batere gustukoa izaten, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/206"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=206"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/206\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=206"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=206"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=206"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}