{"id":207,"date":"2015-04-15T08:49:35","date_gmt":"2015-04-15T07:49:35","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=207"},"modified":"2015-04-15T08:49:35","modified_gmt":"2015-04-15T07:49:35","slug":"ederra-ona-egia-eivissan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/04\/15\/ederra-ona-egia-eivissan\/","title":{"rendered":"EDERRA-ONA-EGIA, EIVISSAN"},"content":{"rendered":"<p>Kant-en trilogia omen denaren berri izan dut joan den astean Eivissan, Ibizan. Egunero irakurtzen duenak beti badu, izan ere, zerbaiten berri. Ederra-ona-egia. Alegia, ondo entenditu badut, ederra ona omen dela, eta, beraz, egia ere bai; alegia, ona-egia-ederra, hirurak hari berean omen datozela beti. Bai ote\u2026!? Ez dakit, bada, nik\u2026 Hala balitz, beste kuku batek joko ligukelakoan nago, nire motzean.<\/p>\n<p>Eivissa (Ibiza) ederra da zinez. Irla ttikia (Gipuzkoa erdia); lur lehor muinoetan pinuz jantzia (grekoentzat <em>Pitiusas<\/em>, pinu-toki); kosta bare kalaz josia\u2026 Ederra, ikusgarria; behin ikusiz gero, betiko gogoangarria. Hala gertatu da, behintzat, guretzat. Hotz-bero handirik gabe, bidez bide eta kalaz kala, jendearen ardaila eta iskanbilarik gabe, ibiltzeko eta disfrutatzeko ditxa izan dugu apirilaren erdian. Hemendik aurrera, urrira bitarte, izango omen dira han kontuak: dena auto, dena masa, dena festa izurri\u2026 Ederra dago, benetan, Eivissa. Eta ederra ona da; ona denez, alajainkoa. Bidez bide, paisaia politen ikusmiran; kalaz kala, itsas-bazter urdin-berdeen miraz, gozatu ederrak hartu izan ditugu autotxo alokatu batean: hiriburuko Dalt Vila (edo hiri zahar goiena), Cala Bassa, Portinatx, Cala d\u2019Hort, Las Dalias feria hippya, Santa Eularia\u2026 Ederra ona da, ez dago dudarik.<\/p>\n<p>Baina, ederra ona izaki, egia ere balitz, ai ene! Kukuak ez liguke makur joko. Notiziak ikusi besterik ez dago hango berri-paperetan. Mendi-muinoetan, etxe zuri-zurietan, aberatsak bizi dira nahi bezala, asko eta asko. Kale-zuloetan, etxe ziztrinetan, zerbitzariek bizi-iraun egiten dute ahal bezala, lan eta lan\u2026 Lana apiriletik urrira dago, eta kito. Bizi-tokia alokatu nahi dutenei, hiru urtetarako sinadura eskatzen diete, hileko 900 euro batekoz beste ematera behartuz\u2026 Eduardo Galeano zendu berriaren hitzak pitzatuz: \u00abGaraiotako kode moralak ez du injustizia kondenatzen, baizik eta porrota\u00bb.<\/p>\n<p>Bestalde, Eivissako ederrari eta onari egiarena gehitzeko, Talamanca-ko hondartzan, esaterako, bakteria fekalek 64 aldiz gainditzen omen dituzte, txarretik noski, Osasun Ministerioaren gomendioak; halere, plaia zabalik mantendu da urtetan. Unesco, 2011z geroztik, esaka ari bide zaio Espainiako gobernuari, egiteko premiatsua duela Eivissako ur-zikinen tratamendua gaurkotzen eta hobetzen\u2026 Gainera, bandera pre-konstituzionala bistaratu dugu balkoiren batean zabal-zabal; gainera, \u201cCa\u00eddos por Dios y por la Patria\u201d zerrenda ikusi dugu Dalt Vilako elizan, denen bista-bistan\u2026<\/p>\n<p>Ederra ona dela, bistan da. Baina eder-on (guzti)ek beren baitan badute egia mingarririk. Hemen gurean, Gipuzkoan, neguak zital tratatu gaitu: marka guztiak hautsi dituzte aurtengo otsail-martxoko euri etengabeek\u2026 Bada, han, Eivissan, errukarri dabiltza nekazariak: lehorte latza izan dute aurtengo neguan eta orain ureztatu ezin ezer. Fruitu arbolak nolabait mantendu dira, baina baratzerik ez dago apenas: hurrengo neguko uren zain jarriak daude dagoeneko, aurten ezin dutela-eta lur lehor errean ezer sartu. Atera kontuak\u2026 Egia da. Eta egia, sarritan, ez da eder-ona.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-04-15<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kant-en trilogia omen denaren berri izan dut joan den astean Eivissan, Ibizan. Egunero irakurtzen duenak beti badu, izan ere, zerbaiten berri. Ederra-ona-egia. Alegia, ondo entenditu badut, ederra ona omen dela, eta, beraz, egia ere bai; alegia, ona-egia-ederra, hirurak hari berean omen datozela beti. Bai ote\u2026!? Ez dakit, bada, nik\u2026 Hala balitz, beste kuku batek joko [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/207"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=207"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/207\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=207"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=207"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=207"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}