{"id":210,"date":"2015-04-22T08:49:49","date_gmt":"2015-04-22T07:49:49","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=210"},"modified":"2015-04-22T08:49:49","modified_gmt":"2015-04-22T07:49:49","slug":"iturrian-zer-dago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/04\/22\/iturrian-zer-dago\/","title":{"rendered":"ITURRIAN ZER DAGO"},"content":{"rendered":"<p>Iazko udako igande goiz batean, mendigoizale itxurako hamaika txangolari badaezpadako, gizonezko eta andrazko larri, Urbasan gora egin eta gero, artzain-txaboletatik behera zihoazen, ordoki zabalean, <em>Balc\u00f3n de Pilatos<\/em>\u00a0 deitutako amildegi lazgarriaren bila; ez Ur-ederraren grinaz, baizik bederatziehun metroko Honda-mendiaren peskizan, antzina hartara itzul-minez, agidanean\u2026 Eguzkiak ordurako harrotua zuen sakaneko maindirea; eguraldi errea zen, egosi nahi zuen berorekin\u2026<\/p>\n<p>Ordoki berdea igaro eta pagadian barrena sartu ziren, eguzki betetik itzal hotzera, inoizko pozenik zirela. Esan ere esango zuten, esaten balekite: \u00abIduzki denean zoin den eder itzala!\u00bb, baina kia!, \u00abQu\u00e9 gozada!\u00bb edo antzeko zerbait esanik izango zuten, noski\u2026 Ufaka eta puzka, iji eta aja, denek ere bazeukaten zer-esan potolo franko, lagunen aurrean erakuskeriak egiteko. \u00abJustizia den tokian, ez da pobreziarik\u00bb, bota zuen batek. \u00abFruituak ematen dituzten arbolek jasotzen dituzte harrikadak\u00bb, beste batek. \u00abEuskaldun bizkaino-gipuzkoanoak jarri dira Bitorian okupa\u00bb, hurrengoak. \u00abJende onak ez du deusetarako balio; azala behar da hemen latza eta esku luzea\u00bb, hurrenagokoak. \u00abGaresti ordaintzen da boterera iristea, zeren eta botereak ergel-kirten bihurtzen baititu pertsonak\u00bb, urliak. \u00abSint ut sunt, aut non sint; izan bitez diren bezala, bestela ez bitez izan\u00bb, sendiak. \u00abOihartzunak omen du azken hitza\u00bb, berendiak.<\/p>\n<p>Ibili-ibilian, beroak erasanik egarriak hiltzeko zorian jarrita, halako batean Bidoitza parera iritsi ziren. Hango iturria ikusi zutenean, korrika abiatu ziren hamaikak, txandarik hartu ezinik, edaten hasteko. Lehen-lehenengoa esku-ahurrean ura hartzen hasi zen orduko, berrehun bat metro atzeragotik, gizaseme baten hitz hotsak entzun zituzten: \u00abKontuz! Ez edan iturri horretatik, ura oso txarra da eta!\u00bb. Txangolari arrotz haiek tutik ere ez zioten ulertu: \u00ab\u00bfQu\u00e9\u2026!?\u00bb.<\/p>\n<p>Artzainak orduan, artzaina baitzen gizasemea: \u00abKontuz ibiltzeko. Ur hori ez da edangarria; jakinen gainean ipintzen zaituztet, horra\u00bb. Entenditzen ez ezer, eta, interesaturik halere nonbait, galdera berbera egin behar izan zioten bigarrenez: \u00ab\u00bfQueee? \u00bfQu\u00e9 dice\u2026!?\u00bb. Ordurako jada aldean zuten artzain xume otzana. Hirugarren aldiz, natural-natural: \u00abEz ezazuela, Jainkoaren izenean, ur zikin hori edan \u2013ohartarazi zien\u2013; lehen ere, behin baino gehiagotan, arazoak sortu izan ditu eta\u00bb.<\/p>\n<p>Txangolari koadrila bildu egin zen, ea zer arraio ari ote zen gizon basati hura. Eta haien arteko batek argibideak argi erakutsi eta argiago eskatu zizkion, gaztelaniaz:<\/p>\n<p>\u2014Txangozale talde bat gara; madrildarrak gehienak, eta pepekoak den-denok. Javier de Andr\u00e9s eta I\u00f1aki Oyarz\u00e1bal jaun txit dontsuek gonbidatu gintuzten Vitoriako pepetokira, astebururako. Gaur Navarra ezagutzera etorriak gara mendira\u2026 Ez dugu vascuence-a entenditzen; ezta beharrik ere. Beraz, hitz egin iezaguzu espainolez, espainolez koanto!, Espainian gaude-eta, hala!? Zer koino, gero!!<\/p>\n<p>Eta artzainak orduan, nolabaiteko gaztelaniaz hark ere:<\/p>\n<p>\u2014Que beban despazio-despazio les dez\u00eda, poco a poco mucho, est\u00e1 muy fr\u00eda y!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-04-22<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iazko udako igande goiz batean, mendigoizale itxurako hamaika txangolari badaezpadako, gizonezko eta andrazko larri, Urbasan gora egin eta gero, artzain-txaboletatik behera zihoazen, ordoki zabalean, Balc\u00f3n de Pilatos\u00a0 deitutako amildegi lazgarriaren bila; ez Ur-ederraren grinaz, baizik bederatziehun metroko Honda-mendiaren peskizan, antzina hartara itzul-minez, agidanean\u2026 Eguzkiak ordurako harrotua zuen sakaneko maindirea; eguraldi errea zen, egosi nahi zuen [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/210"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=210"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/210\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=210"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=210"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=210"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}