{"id":214,"date":"2015-05-20T08:42:26","date_gmt":"2015-05-20T07:42:26","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=214"},"modified":"2015-05-20T08:42:26","modified_gmt":"2015-05-20T07:42:26","slug":"babesa-eta-epela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/05\/20\/babesa-eta-epela\/","title":{"rendered":"BABESA ETA EPELA"},"content":{"rendered":"<p>Gaur zortzi, maiatzak hamahiru eta Euskal Herriak eguraldi zoragarria zuela, Bitoriako Sansomendi kuartelean, Espainiako Barne ministro Jorge Fern\u00e1ndez D\u00edazek omenaldia egin zion Guardia Zibilari, haren 171. urtemugan hemengo oila-lur hauetan. Han zen Letizia andere pinpirin erregina, bere motto edo motots eta guzti; han zen txapeloker bibotedun franko, bularra bete domina; han zen hirurogei mila euroko bandera urrezko alimalekoa, hemengo haizeak bildu nahiz\u2026 Euskaldunon babesa, epela, berotasuna omen dira horiek guztiak\u2026 Hura txalo hotsa hangoa!<\/p>\n<p>Bere predikaldi irakinean, Jorge jaun ministroak esan zuen egundaino, sekula, egundo, behin ere, inoiz ere ez dela Guardia Zibila Euskal Herritik joango, \u00ab\u00a1jam\u00e1s!\u00bb. Ez Aragoitik edo Extremaduratik, ez: \u00abdel Pa\u00eds vasco, jam\u00e1s\u00bb. Eta, txalo zaparrada. Eltxoak txaloen artean akabatzen omen dira. Aparteko adurra du gizon horrek, ahoa zabaltzen duenero, ni behintzat gozakaizteko. Jakin beharko luke honezkero, bada, profeziaren artea ikaragarri zaila dela, batez ere, etorkizunari dagokionean (W. Allen).<\/p>\n<p>Txolinen memoria eta lertxunen hostoa, bestalde, sekula ez omen dira geldi egoten. Beraz, gogoan izan beharko luke PPko txolin-hosto halakoak zer esan zuen behin, duela berrogei-bat urte, Fraga Iribarnek, beste ministro PPko hark: inoiz ere, behin ere, egundo, sekula, egundaino ez zela ikurrina legeztatuko. \u00ab\u00a1Jam\u00e1s\u2026! \u00a1Tendr\u00e1n que pasar por encima de mi cad\u00e1ver!\u00bb. Lege-legeko ikurrin batzuen azpitik igaro behar izan zuen gerora, gizajoak, bizi-bizirik zela artean, herrenka, ufaka, madarikatzen.<\/p>\n<p>Bat joan eta beste bat etorri, halako jendilajeak maiz adierazten digu, haiek gu babesteko daudela, \u2018vasco\u2019 garenok epel-goxoan gauzkatela, euskal lurrak Espainiaren berotasuna derrigorrezkoa duela\u2026 Lelo memelo hori entzuten diedan aldiro, Stalinen anekdota hura datorkit beti gogora. Hark ere, Francok eta Fragak bezala, zahar-zahartu zenean, bere ondorengoak berak hautatu nahi, eta bi ministrori dei egin zien. Kaiola bat bi txori bizirekin aurrean ipini eta eskuan har zitzatela eskatu zien.<\/p>\n<p>Lehenengoak, tiranoa besterik ez zenak, nonbait, esku batean estu-estu hartu lehendabiziko txoria eta akabatu egin zuen itota\u2026 Stalin, haserre. Bigarrenak, aldiz, errukiberagoa izaki agidanean, ezti-ezti hartu zuen bigarren txoria; baina hain eztiki hartu ere, non hegan ihesi joan baitzen hegaztitxoa. Stalin, haserre sutan. \u00abNik erakutsiko dizuet zuei \u2013esan zien bi jaun ministroei\u2013, nik erakutsiko dizuedanez. Begira\u2026\u00bb. Eta hirugarren txori bat ekartzeko agindua eman zuen.<\/p>\n<p>Ekarri zioten noski berehala, eta, txoria bi hanketatik helduta, banan banan, dzast eta dzast, lumatxoak kentzen-kentzen hasi zitzaion. Behin erabat lumatu zuenean, txori errukarria Stalinen esku-ahurrean uzkurtu zen, nolabait ere, dardarka eta ikarati. \u00abIkusten duzue\u2026? \u2013esan zien orduan Stalinek puztuta, bere ondorengo izan nahi zutenei\u2013. Hemen dago, hara; hemen dago\u2026 Gainera, bere esker ona erakusten du, nire eskuak darion epelagatik, berotasunagatik, babesagatik\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Hala duela hirurogeita bost urte Errusiako kortean, nola gaur zortzi Bitoriako kuartelean. Hala bazen eta ez bazen, guardia zibilak Gasteizen, babazorroak zaintzen.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-05-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur zortzi, maiatzak hamahiru eta Euskal Herriak eguraldi zoragarria zuela, Bitoriako Sansomendi kuartelean, Espainiako Barne ministro Jorge Fern\u00e1ndez D\u00edazek omenaldia egin zion Guardia Zibilari, haren 171. urtemugan hemengo oila-lur hauetan. Han zen Letizia andere pinpirin erregina, bere motto edo motots eta guzti; han zen txapeloker bibotedun franko, bularra bete domina; han zen hirurogei mila euroko [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/214"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=214"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/214\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=214"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=214"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=214"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}