{"id":216,"date":"2015-05-27T08:37:40","date_gmt":"2015-05-27T07:37:40","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=216"},"modified":"2015-05-27T08:37:40","modified_gmt":"2015-05-27T07:37:40","slug":"aibala-ostia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/05\/27\/aibala-ostia\/","title":{"rendered":"AIBALA OSTIA!"},"content":{"rendered":"<p>Datorren larunbatean jokatuko du Athleticek Espainiako Koparen finala Bar\u00e7aren kontra Camp Noun. Kaleak betean dabiltza dagoeneko zaleak, \u00abirabaziko dogu, zergatik ez?, aibala ostia!\u00bb eginez. Norainokoak diren erakusteko, harria baino gogorragoko setaz eta kopetaz lehiatuko dira, bilbotarrek berezkoa dakartelako halakoetan beti. Guztixe da oso gatxa, fazile izan aurretik. Beste harena bezala\u2026<\/p>\n<p>Bilbotar bati loteria tokatu zitzaion behin. Pagotxa, Ipinarrieta bete urre. Lana egiteari utzi, seme-alaba bakoitzari pisu eder bana Algortan erregalatu eta, emaztearentzat eta bientzat, txalet berri-berri bat erosi zuen Hondarribian, hondartzaren gain-gainean. Behin bertan bizi izaten jarri zirenean, Donostiako eta Biarritzeko dendarik onenetan arropak eta makilak eta zerarik dotoreenak erosi ondoren, Jaitzubiako golf-zelairako eman zuen izena.<\/p>\n<p>Sozio egin zuten lehen egunetik erronkoso agertzen hasi zen nonahi, \u00abHemen ez jagok potrorik neuri irabazteko!\u00bb eta hala-moduzko harropuzkeriak aldarrikatuz ahobero. Bertakoek beren artean, hitz estalika, esaten zuten: \u00abArraioa, jenioa! Bilbon jaioa da demonioa!\u00bb. Baten batek aldarte onean, halere, gomendio egin eta aholku ere eman zion, alegia, golfa ez zela joko erraz-erraza ere, eta, ezertan hasi aurretik, komeni zela beti ere klaseak hartzea, adituren baten ikasbideak aditzea.<\/p>\n<p>Ea nor zen, bada, hango golf-maisurik onena, karuena. Eta, dudarik gabe, Axi omen zela. \u00abAupa, Axi, txo \u2013esan zion bilbotarrak\u2013. Jolas honetan klasetxu batzuk hartzea komeni ei jata. Zuk gure dozuna kobreu, aibala ostia! Gure badozu, ointxe pagauko&#8217;tzut\u2026 Ezer hartzeko gogorik badozu? Bermuta? Bilboko ura? Neure kontu\u00bb. Baietz, Axik, konforme. Eta zerbait zurrut egin ostean, joko-hasierako puntura abiatu ziren biak. Jende mordoxka bildu zitzaien ingurura, begiluze, barrerako prest.<\/p>\n<p>\u00abHasterako, zuk sekula jokatu al duzu golfean?\u00bb. Eta: \u00abNik golfean jokeu!? Aibala ostia: jokeu, jokeu\u2026, neuk palan bakarrik jokeu izan dot frontoien\u00bb. Axik: \u00abHemen kontua zera da: pilota lurrean dela, makilaz jo eta (hortxe dago koxka) harako banderatxo hartatik ahalik eta hurbilen utzi behar duzu. Ulertzen al didazu?\u00bb. \u00abEntendiduko ez dot ba, aibala ostia! Ez da hain gatxa be\u2026\u00bb. Berriketak alde batera utzi eta bilbotarrak makila hartu eta, dzaust!, gogotik eman zion kolpea pilotari\u2026<\/p>\n<p>Pilota, profesionalik onenak eman izan balio bezala, <em>tee<\/em>-tik zuzen joan zen bandera azpira, zuloaren ondo-ondora. Denak, noski, aho bete hortz gelditu ziren. <em>Green<\/em>-erantz tipi-tapa zihoazela, maisuak begi biak harri bi: \u00abHarrigarria, benetan. Ia-ia sartu duzu-eta pilota zuloan!\u00bb. Eta bilbotar erronkosoak: \u00ab Sartu egin behar neban, ala!? Esan ba garbi, aibala ostia! Ez niri esan: \u201cahalik hurbilen utzi behar duzu\u2026\u201d\u00bb.<\/p>\n<p>Hiru egunen buruan, Athleticek Espainiako Koparen finala jokatuko du Bartzelonan\u2026 Ederra! Taketa lez! Ahalik hurbilenera iritsi dira, ez da hain gatxa be\u2026 Sartu egin behar da, ordea, sartu! <em>Ederrak bi balio, kari\u00f1osuak lau, umilla izatiak asko balio dau\u2026<\/em> Bien bitartean, lehoiak barrezka ari dira oihanean, gabarra loturik dago itsas-adarrean, bandera zuri-gorriak haize-putzez daude zabalik airean\u2026, aibala ostia!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-05-27<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Datorren larunbatean jokatuko du Athleticek Espainiako Koparen finala Bar\u00e7aren kontra Camp Noun. Kaleak betean dabiltza dagoeneko zaleak, \u00abirabaziko dogu, zergatik ez?, aibala ostia!\u00bb eginez. Norainokoak diren erakusteko, harria baino gogorragoko setaz eta kopetaz lehiatuko dira, bilbotarrek berezkoa dakartelako halakoetan beti. Guztixe da oso gatxa, fazile izan aurretik. Beste harena bezala\u2026 Bilbotar bati loteria tokatu zitzaion [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/216"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=216"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/216\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=216"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=216"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=216"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}