{"id":222,"date":"2015-06-10T08:53:52","date_gmt":"2015-06-10T07:53:52","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=222"},"modified":"2015-06-10T08:53:52","modified_gmt":"2015-06-10T07:53:52","slug":"hiru-aizkora-eta-senar-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/06\/10\/hiru-aizkora-eta-senar-bat\/","title":{"rendered":"HIRU AIZKORA ETA SENAR BAT"},"content":{"rendered":"<p>Etxekoandre heldu bat behin, beste askotan bezala, sukalderako zotz bila zebilen erreka bazterrean. Zuhaitz adar bat ebakitzen ari zela, kolpea oker jo, aizkora eskutatik libratu eta uretara erori zitzaion, putzurik sakonenera. \u00abOtoi, hel zakizkit!\u00bb egin zuen erregu. Eta Jaun Goikoa agertu zitzaion: \u00abZer duzu, emakumea, negarrez!?\u00bb.<\/p>\n<p>Aizkora errekara erori omen zitzaiola, bada, emakumeak\u2026 Jaun Goikoa errekara sartu istanteko, urrezko aizkora bat atera hondotik eta ea hura ote zen bere aizkora, galdetu zion. Ezetz, etxekoandreak, hura ez zela berea. Berriz ere Jaun Goikoa uretan barrena sartu, zilarrezko aizkora bat atera eta ea hura ote zen, bada, bere lanabes galdua. Eta ezetz, berriro, emaztekiak, egiaz eta zintzoki.<\/p>\n<p>Hirugarrenez uretara sarturik, zurezko eta burdinazko aizkora atera zuen Jaun Goikoak lehorrera. \u00abHau al da zure aizkora?\u00bb. Eta: \u00abBai, hauxe da \u2013emakumeak\u2013: Eskerrik asko\u00bb. Ez-ustea adinako poza eman zion andrearen zintzotasunak. Halako maneraz bai, non atzera etxera bueltan hiru aizkorarekin bidali baitzuen, bere arruntaz gain, urrezkoa eta zilarrezkoa erregaloan eskainita.<\/p>\n<p>Beste behin, paseoan zebiltzan senar-emazteak biak, zozoen gozoan, lehengoxe erreka bazter gain beretik\u2026 Momentu batean, gizona deskuidatu, estropezu egin eta, plaust!, zerraldo erori zen hondorik handieneko erreka zulora. Andre atsekabetuak, igerian ez zekienez, erreguka ekin zion Jaun Goikoari: \u00abOtoi, hel zakizkit!\u00bb. Eta bai agertu ere agudo: \u00abEmakumea, berriz ere zu!? Zer ari zara negarrez\u2026?\u00bb.<\/p>\n<p>Senarra erreka zulora erori eta ito egin omen zitzaiola, bada, tamalaren tamalez. Arin bai arin, xixt!, murgildu zen uretan Jaun Goikoa. Iletatik helduta, Brad Pitt atera zuen arrastaka erreka bazterrera, ea hura ote zuen bere senarra galdua, galdezka. \u00abBai, bai! \u2013etxekoandreak\u2013. Horixe da nire senarra!\u00bb. Asko haserretu zitzaion orduan Jaun Goikoa eta: \u00abGezurtia halakoa! Gezurretan harrapatu zaitut oraingoan\u00bb. Berehalakoan, baina, bere burua garbituz, argibide sendoak erakutsi zizkion andreak:<\/p>\n<p>\u00abEne Jaun Goikoa, inolako moduz! Berorrek barka beza, baina oker ulertua izan du, inondik ere. Berorrek gizaseme hori urpetik ekarri didanean, baldin esan izan banio ezetz, ez zela hori nirea, orduan, seguruenera, Mel Gibson berbera aterako zidakeen; eta berriro esan izan banio ezetz, hura ere ez zela, orduan Berorrek nire senar benetakoa ekarriko zidakeen noski, hirugarrenean\u2026 Eta, behin gauzak horrela, nik baietz, hura zela nirea!, esandakoan, aizkorarekin bezala, etxera hiru senarrekin nindukeen Berorrek bidaliko; hiru gizonekin, alegia. Ni, ordea, etxekoandre apal xume umila izaki, ezin bizi naiteke trigamian lasai\u2026 Horregatik, ez beste ezergatik, esan diot lehenbizikotik baietz. Zin-zinez diot\u00bb.<\/p>\n<p>Begiak harri bi utzita, zer esanik ez Jaun Goikoak. Etxekoandre helduaren azalpena onartu ez ezik bedeinkatu ere egin zuen, hortaz, ezin bestean\u2026 Esaten dute, emakumeek hain ondo dutela zinezten, ezen Jainkoak Berak ere diela sinesten. Egia, baina, bestelakoa izan liteke: emakumeak bizkorrago direla heltzen, eta helduarena da inola demonio aldatu ezin denarekin bizitzeko artea. Bueno, tira, erdi eta erdi, akaso.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-06-10<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Etxekoandre heldu bat behin, beste askotan bezala, sukalderako zotz bila zebilen erreka bazterrean. Zuhaitz adar bat ebakitzen ari zela, kolpea oker jo, aizkora eskutatik libratu eta uretara erori zitzaion, putzurik sakonenera. \u00abOtoi, hel zakizkit!\u00bb egin zuen erregu. Eta Jaun Goikoa agertu zitzaion: \u00abZer duzu, emakumea, negarrez!?\u00bb. Aizkora errekara erori omen zitzaiola, bada, emakumeak\u2026 Jaun Goikoa [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/222"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=222"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/222\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=222"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=222"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=222"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}