{"id":223,"date":"2015-06-17T07:01:20","date_gmt":"2015-06-17T06:01:20","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=223"},"modified":"2015-06-17T07:01:20","modified_gmt":"2015-06-17T06:01:20","slug":"herri-txiki-zeru-handi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/06\/17\/herri-txiki-zeru-handi\/","title":{"rendered":"HERRI TXIKI, ZERU HANDI"},"content":{"rendered":"<p>Bilbo erdi-erdiko negozio-gizon tente-tente bat egon zen iaz Hondarribian, uztailez, oporretan. Goiz batean, Kai Berrian ikusmiran zebilela, txalupa bat bistaratu zuen benta parean. Gizaseme gazte-emaneko bat, bakar-bakarrik, atun hegalabur gutxi batzuk lehorrera ateratzen ari zen. Bilbotarrak, hurbilduta, diosala egin, arraiaren ederra goretsi eta galdetu zion itsasgizonari ea zenbatsu denbora behar izan ote zuen arrantza hura egiteko. Eta honek: \u00abHutsa\u2026 Ti-tau! Ez naiz itsasora irten zaharra\u00bb.<\/p>\n<p>Bilbotar tenteak orduan galdetu zion ea zergatik ez zen, bada, denbora gehiago arrantza-lanean jardun, ahalik arrain gehien atzemateko, jakina. Eta marinelak aski bazuela harekin, erantzun zion; aski eta sobera ere bazuela etxeko premietarako. Bizkaitarra ez zegoen isilik egoteko, eta: \u00abAise nahia sumatzen zaitut. Zer egiten duzu, hortaz, gero egun osoan, hainbeste denboran!?\u00bb.<\/p>\n<p>Eta: \u00abGau osoan lo egiten dut egunsentira arte \u2013erantzun zion arrantzaleak\u2013; goizero itsasora ateratzen naiz pixka batean, kresal usainean; paseatzera joaten naiz gero tipi-tapa mendira, perretxikoetara-eta; eguerdian, txakolin pare bat hartzen dut lagunekin; bazkalondoren, siesta egiten dut andrearen ondoan gozo-gozo; umeak eskolatik jaso eta herrian bazterrik bazter ibiltzen gara elkarrekin, erosketa eta abar; ilunabarrean, koru batean kantatzen dut; asteburuan, kartatan jokatzen dut lagun-xaharrekin\u2026 Bizimodu atsegin bete-betean bizi naiz, horra. Bai, arraioa!\u00bb.<\/p>\n<p>Bilbotarrak, ordea, irri-mirri halako batez: \u00abDeustuko unibertsitatean ikasia nauzu \u2013esan zion arrandiaz\u2013, eta ondo dakit nik ozioen eta negozioen berri. Nik, zu bezala izatera, hasteko, arrantzan askoz ordu gehiago emango nuke, eta, irabaziekin, barku handiago bat erosi. Zenbat eta arrain gehiago, orduan eta irabazi gehiago, bistan da. Denborarekin, bat, bi, hiru\u2026, barku-flota txiki bat lortuko nuke, nirea. Harrapatutakoak, bitartekari bati ez, handizkari bati salduko nizkioke zuzenean. Baita neure kontserba-fabrika sortu ere. Hartara, produktua neuk kontrolatuko nuke, lanketa-prozesua, komertzializazioa\u2026 Herri txiki honetatik hiriburu handiren batera alde egingo nuke, Bilbora gutxien-gutxienez, neure enpresaren hedatze mundiala bulego sofistikatuetatik zuzenduz. Zer iruditzen zaizu, egitea lortuko bazenu\u2026?\u00bb.<\/p>\n<p>Eta itsasgizonak: \u00abBai, beinke. Baina zenbat denbora beharko nuke horretan guztian?\u00bb. \u00abEz dakit, ba\u2026 Hogei bat urte\u00bb. \u00abEta gero zer?\u00bb. Barrezka hasi zen bilbotar handikia, burla-haizez: \u00abGero zer, diozu? Gero zer\u2026!? Hor dago, ba, koxka. Zure enpresa burtsan saldu, diru ederrak jaso, milioiak irabazi eta aberats bizi, kriskitintsu!\u00bb. \u00abMilioiak irabazi, konforme. Eta ondoren gero, zer?\u00bb.<\/p>\n<p>Bilbotarrak, bizkorkiloaren atsegin betean, pulpituko fraidea baino puztuago: \u00abOrduan\u2026, nahi beste lo egin zenezake, lanak alde batera utzita; kosta-herri poxpolin batean bizi zintezke, hiriko burrundaretatik ihesi; andrearen ondoan lo-kuluxka goxoak egin zenitzake, hanka hankari emanda; seme-alabekin hondartzan paseatu, lagunekin karta-jokoan aritu, kantu-gozamenean ibili\u2026\u00bb. Eta marinelak: \u00abBizi nahian, bizia galdu!? Zuk esandako guzti-guztia orain ari naiz bizitzen, hemen bertan. Zertan, hortaz, hogei urte itxaron!? Ez gara lortzen duguna; gainditzen duguna, baizik\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-06-17<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilbo erdi-erdiko negozio-gizon tente-tente bat egon zen iaz Hondarribian, uztailez, oporretan. Goiz batean, Kai Berrian ikusmiran zebilela, txalupa bat bistaratu zuen benta parean. Gizaseme gazte-emaneko bat, bakar-bakarrik, atun hegalabur gutxi batzuk lehorrera ateratzen ari zen. Bilbotarrak, hurbilduta, diosala egin, arraiaren ederra goretsi eta galdetu zion itsasgizonari ea zenbatsu denbora behar izan ote zuen arrantza hura [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/223"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=223"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/223\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=223"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=223"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=223"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}