{"id":228,"date":"2015-07-15T07:59:43","date_gmt":"2015-07-15T06:59:43","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=228"},"modified":"2015-07-15T07:59:43","modified_gmt":"2015-07-15T06:59:43","slug":"zer-gertatzen-zaio","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/07\/15\/zer-gertatzen-zaio\/","title":{"rendered":"ZER GERTATZEN ZAIO&#8230;?"},"content":{"rendered":"<p>Aste egun arrunta. Eguerdiko hamabietarako minutu gutxiren koska falta. Eguraldi ederra Donostian. Bulebarreko arbolapean, elkarren arrimuan aulki luze baten jiran, hamaika pertsona behartsu, arlote, zarpail jantzi. Haiekin batera, bi boluntario begirale laguntzaile, eta zakurra. Mundua mundu denetik izan bide dira, eta gerora ere izango dira, noski, hala-moduzko bilera eta ibilera begi-mingarriak. Elkartasuna delako jende ahularen indarra.<\/p>\n<p>Gaua bakoitzak nahi edo ahal duen zoko bazterrean igaro ondoren, gosariaren aitzakian, babes-etxe batera biltzen dira eskale behartsu gizajoak. Handik gero boluntario laguntzaileek konpainia egiten diete hirian zehar, batetik bestera. Maiz egon ohi dira goiz edo arratsalde pasa Bulebarrean, elkarren aldamenean nolabait kontsolatzen-edo, etsian jarriak kontent, gaitz orok omen du-eta bere gaitzagoa.<\/p>\n<p>Hamaika ziren eguerdi hartan. Ia denetarik bazen beren artean, adin askotako: gipuzkoar eta siziliar bana, txekiar eta andaluziar bina, gaztelarrak hiru; beste biak, berriz, auskalo nongoak. Izenak hemen ematen hasteak ez du deus balio, bai baina egoera kafkiano haren argazkia egiteak. Ai, Federico Fellinik harrapatu izan balu irudia&#8230;! Bulebarrean, arbolapeko itzal hautsietan, aulki baten bueltan, motxila zikinak lurrean, gurditxo bat traste zaharrez betea, ardo-kartoi mordoa han-hemen (beteak artean batzuk, hutsik besteak jada); eta zakurra, buztana noiz tente noiz makur, umilik.<\/p>\n<p>Gizonetako batek belarri erdia falta zuen, baten batek mendekuz moztua; beste bat lurrean etzanda zegoen, hanka bat izterretik oinera igeltsatuta; beste bat, haren ondoan, lerdea zeriola, beso bat hila geldi-geldi zuela eta beste besoa, aldiz, geldi mantendu ezinik, haizeari joka\u2026 Laugarrena, aurpegi desitxuratuarekin, plastikozko poltsan ura hartu eta toluenoa esnifa eta esnifa\u2026 Bosgarrenak begia ubeldua zeukan, sudurra ebakia. Seigarrenari, eskuin eskuak ez zion ezertarako balio jaio zenetik\u2026 Hau, tarteka, Juan Tenoriorena errezitatzen \u00a0hasten zen handiro: \u00abLlam\u00e9 al cielo, no me oy\u00f3; y pues sus puertas me cierra, de mis pasos en la tierra responda el cielo, no yo\u00bb.<\/p>\n<p>Mutil hori-hori bat bazen (aurpegi, soin eta begietako zuria ere hori!), ikteriziak jota, ospitalen batetik ihesi taldera etorria\u2026 Baita tipo zurrutero amorratu bat ere, egunero bederatzi ardo-kartoi husten zituena gutxienez, ardoa baino mozkorrago beti, kopetatik orpora guztia mailatuta (zutik ibili ezin eta erori, aulkian lotarako etzan eta erori)\u2026 Gizonetan azkena, berriz, goitik beheraino pixa eginda zebilen batetik bestera\u2026 Baziren bi andre ere. Bata, toxikomanoa, dena hezur eta azal, dena begi-zulo, aurpegi guztia <em>percing<\/em>-ez josia. Bestea, utzia zeharo eta narrasa, galtzak ia belaunetara erorita, azpiko atze-aurreak bistan samar zituela\u2026 Eta Tronko izeneko zakurra: belarri bat esparatrapuz bildua zeraman, beste zakurren batek egindako hozkadagatik.<\/p>\n<p>Imajina eszena: Bulebarra, aulkia, gurditxoa, motxilak, ardo-kartoiak, lerde jarioa, percingak, hanka hautsia, sudur-belarri ebakiak, esnifatzailea, beso-hila, goi eta behe mailatua, ikterizia, ipurdia bistan, begi ubeldua\u2026 Hartan, Bretxa aldera zihoala, gizon txiki bat gelditu zen eszena arraro haren aurrean. Interesaturik, nonbait, taldeko boluntariotako batengana hurbilduta, galdetu zion: \u00abZer gertatzen zaio\u2026 txakurrari?\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-07-15<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aste egun arrunta. Eguerdiko hamabietarako minutu gutxiren koska falta. Eguraldi ederra Donostian. Bulebarreko arbolapean, elkarren arrimuan aulki luze baten jiran, hamaika pertsona behartsu, arlote, zarpail jantzi. Haiekin batera, bi boluntario begirale laguntzaile, eta zakurra. Mundua mundu denetik izan bide dira, eta gerora ere izango dira, noski, hala-moduzko bilera eta ibilera begi-mingarriak. Elkartasuna delako jende ahularen [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/228"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=228"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/228\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=228"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=228"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=228"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}