{"id":233,"date":"2015-08-05T08:10:25","date_gmt":"2015-08-05T07:10:25","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=233"},"modified":"2015-08-05T08:10:25","modified_gmt":"2015-08-05T07:10:25","slug":"aholkua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/08\/05\/aholkua\/","title":{"rendered":"AHOLKUA"},"content":{"rendered":"<p>Uda betea heldu da, askok eta askok oporrak ditu, eguneko orduak luze doaz, aisialdian gaude\u2026 Famako dago, hauxe omen dugula irakurketarako garairik aproposena; famako dago, jendea amorratzen egoten dela uda noiz helduko leitzeari ekiteko; fama dago\u2026<\/p>\n<p>Beraz, bada, zuk ere zure aisialdi luze gaurkoan aitzakiarik gabe zer irakurria izan dezazun, hemen emango dizut Mempo Giardinelli idazle argentinarraren narrazio labur bat, Mexikoko Iraultzaren ondorenetan kokatua, agidanez. Mempo idazle handia da, sari inportante ugari jasotakoa. Kalitatea, hortaz, bermatua duzu. Gainera, hain zuzen, irakurketa bultzatzera dedikatzen den fundazio bateko buru dabil aspaldian.<\/p>\n<p>Giardinelliren ipuin honek nik ez dakit garbi zer dakarkidan gogora; badirudi inoizko nahikerien azken zoko ezkutuetara garamatzala: edo denoi (denoi ez bada, gehienoi bai) behin edo behin gertatu izan zaigun aldarte bipila; edo politikari aberats okituei inoiz barren errean ernatzen zaien asmo sekretu isildu beharra; edo Espainiako errege zahar eta berriaren arteko pasadizo posiblea, bien arteko sekula eztako gertaera baten parodia, analogia, metafora\u2026 Auskalo. Ea zuri zer dizun adierazten.<\/p>\n<div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<\/div>\n<p align=\"center\">\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00abAitona hil zen eguneko goizean (zeina Villa, Obreg\u00f3n eta Carranza-ren aginduetara borrokan aritua baitzen) eraman zuten Agustin txikia haren ohe ondora, azken musua eman ziezaion. Berrogeiko hamarkada zen eta, Iraultzak aberastutako hainbat familietako guztiak bezala, heroismoz eta gezurrez eta bidegabekeriaz beteriko uste-ilustrean hiltzear zen aitona.<\/p>\n<p>\u00abBelusezko <em>(de terciopelo)<\/em> praka motzak zeramatzan mutikoak jantzita, bonbatxo eran, belaunetarainokoak; liho zurizko alkandora, lepoko apaingarriekin <em>(broder\u00ed)<\/em> eta mahuka-biki <em>(mancuernillas, gemelos<\/em>) urrezkoekin. Zetazko galtzerdiak zerabiltzan eta txarolezko zapatak zilarrezko belarriz <em>(hebillas)<\/em>.<\/p>\n<p>\u00abOhe goia zegoen oholtzara hurreratu zuten eta belus txit fineko kuxin baten gainean belaunikatu zen. Agureak, zilar eta urrezko hariz brodatutako lumekiko almohadoietan hondoraturik, nekez hartzen zuen arnasa ahotik. Begiratu zion mutilak eta\u2026, espero izan zuen\u2026, auskalo zer. Ez zeukan aitonari eskua hartzeko kemenik; eta, hartu izan balio, nazka emango ziokeen.<\/p>\n<p>\u00abAgureak begi-bazterraz begiratu zion lehenbizi, buru zuri handizkia alde batera mugitu zuen gero, eta, keinu batez, gelatik aterarazi zituen hango guztiak. Behin biak bakarrik gelditu zirenean, mutikoari zin eta min begiratu zion; ezpainez nazka imintzio bat egin eta, esku argal hezurtsu bat luzatuz, umearen besaurrea hartu zuen.<\/p>\n<p>\u00ab\u2014Aholku bat eta bakarra emango diat, mutil \u2013eztarria leunduz, ia batere indarrik gabe\u2013: dena saldu eta ihes egin ezak <em>(vende todo y huye)<\/em>\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-08-05<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uda betea heldu da, askok eta askok oporrak ditu, eguneko orduak luze doaz, aisialdian gaude\u2026 Famako dago, hauxe omen dugula irakurketarako garairik aproposena; famako dago, jendea amorratzen egoten dela uda noiz helduko leitzeari ekiteko; fama dago\u2026 Beraz, bada, zuk ere zure aisialdi luze gaurkoan aitzakiarik gabe zer irakurria izan dezazun, hemen emango dizut Mempo Giardinelli [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/233"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=233"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/233\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=233"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=233"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=233"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}