{"id":238,"date":"2015-09-02T08:40:00","date_gmt":"2015-09-02T07:40:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=238"},"modified":"2015-09-02T08:40:00","modified_gmt":"2015-09-02T07:40:00","slug":"zaharrak-berri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/09\/02\/zaharrak-berri\/","title":{"rendered":"ZAHARRAK BERRI"},"content":{"rendered":"<p><strong>Ez dut atzo goizean gure Goierrin aditua \u00abZarra, txarra\u00bb, esaldi labur bezain adierazkorra. Geroztik Bidasoaren alde bietan entzun izan dut honako hau: \u00abZahartzeak deus onik ez du\u00bb. Eta, bestalde, literaturatik jasoa dut \u00abZaharraren sistema, seta eta tema\u00bb. Zahartzeari buruz, ordea, bada bestelakorik ere, zorionez, aldian aldiko bizkorkiloei eskerrak, ez hain ezari eta beltzari emanik.<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Nik hona gaur hogei ateraldi ekarriko dizkizut, handik eta hemendik bilduak. Denetakorik baduzu; ezagunak, agian. Anabasan metatu gabe, aliritzira kateatu dizkizut lehendabizi; akaberan gero, autoreen izenak ipiniko ditut, hurrenez hurren, zein esapide zein autorerena den jakin dezazun; eta, bide batez, zeuk ere lan pixka bat izan dezazun. Eten puntuak izango dira esalditik esaldirako etenak. Goazen\u2026<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Bi urte behar izaten dira hitz egiten ikasteko; hirurogei, isiltzen ikasteko\u2026 Bizitzako lehen berrogei urteek testua eskaintzen dute, pasartea; hurrengo berrogeiek, komentarioa, iruzkina\u2026 Gazteak arauak ezagutzen ditu; zaharrak, salbuespenak\u2026 Zahar jendeek ez dute gazteez uste onik izaten, gazte izanak direlako, eskarmentuz\u2026 Bere egitekoa konplitua dela kontsideratzen duena bilakatzen da xahar; xederik batere gabe jaiki eta esperantza alerik gabe oheratzen dena\u2026 Ondo zahartzeko artea esperantzaren bat bederen mantentzea da\u2026 Zahartzaro egokiaren gakoa hauxe besterik ez da: bakardadearekin hitzarmen zuzen zintzoa egitea\u2026 Zahartzea mendi gaitz bat igotzearen pareko da: igo ahala, indarrak ahultzen dira, bai, baina begiratua libreagoa da, eta ikuspena zabalagoa, jabalagoa\u2026 Zahartzen ari direnek dute bizitza bene-benetan maite\u2026 Denok nahi izaten dugu zahartzarora iritsi, eta denok ukatzen dugu iritsi izana\u2026 Denbora luzez bizi ahal izateko, oraindainokoan aurkitu den sistema bakarra, zahartzea da\u2026 Atso nahiz agure denbora askoan izan nahi baduzu, egin zaitez atso edo agure lehenbailehen\u2026 Zerbait egiteko, \u00a0zernahi dela ere, zaharregia naizela aipatzen didatenean, berehalakoan saiatzen naiz horixe egiten\u2026 Atso-agureek aholku onak ematea atsegin dute, erakutsi gaiztoak ezin ematetik kontsolatzearren\u2026 \u201cOraintxe baino gazteago egundo ez naiz sentitu\u201d esan ordukoxe hasten da zahartzaroa\u2026 Zahar jendeak ondotxo daki hiltzea loaren antzekoa dela; pixa egitera jaiki beharrik gabe, ordea\u2026 Bizitzaz nintzen zeharo maitemindu; zergatik?, eta, bera izango delako, nik abandona dezadan baino lehen, utziko ez nauen bakarra\u2026 Zahar jendeak primeran daki ohea dela munduko tokirik arriskutsuena, hamarretik bederatzi bertan hil ohi delako\u2026 Zahar jendearentzat (ere) alferrikako gastua da kanposantuetako murruena; izan ere, barrukoak ezin irten dira inola, eta kanpokoek ez dute sartu nahi ezergatik\u2026 Hiltzen naizenean, paradisua klimagatik aukeratuko dut nik; infernua, aldiz, konpainia onagatik\u2026<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 (E. Hemingway, A. Shopenhauer, Oliver Wandele, W. Shakespeare, anonimoa, Andr\u00e9 Maurois, G. G. M\u00e1rquez, Ingmar Bergman, Sofokles, Quevedo, Sainte-Beuve, Zizeron, Picasso, F. Rochefoucauld, Jules Renard, (?), Neruda eta, azken hirurak, Mark Twain). Ederra koadrila, parean tokatu izan bagina, autobus koxkor batean Benidormera joateko negu pasa, kontu kontari, kantinera eta guzti!<\/strong><\/p>\n<p><strong><em>Bizargorri<\/em>, 2015-09-02<\/strong><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dut atzo goizean gure Goierrin aditua \u00abZarra, txarra\u00bb, esaldi labur bezain adierazkorra. Geroztik Bidasoaren alde bietan entzun izan dut honako hau: \u00abZahartzeak deus onik ez du\u00bb. Eta, bestalde, literaturatik jasoa dut \u00abZaharraren sistema, seta eta tema\u00bb. Zahartzeari buruz, ordea, bada bestelakorik ere, zorionez, aldian aldiko bizkorkiloei eskerrak, ez hain ezari eta beltzari emanik. \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/238"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=238"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/238\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=238"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=238"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=238"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}