{"id":243,"date":"2015-09-23T08:55:57","date_gmt":"2015-09-23T07:55:57","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=243"},"modified":"2015-09-23T08:55:57","modified_gmt":"2015-09-23T07:55:57","slug":"kaka-esplikatu-nahi-eta-ezin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/09\/23\/kaka-esplikatu-nahi-eta-ezin\/","title":{"rendered":"KAKA ESPLIKATU NAHI ETA EZIN"},"content":{"rendered":"<p>Katalunia gora eta Katalunia behera, sinistekoak ez dira egunotan hedabide eta sare sozialetan entzuten eta irakurtzen ditugunak, lurralde hartan guztiak ume inozo zuntzun balira bezala. Datorren igandean, irailak 27 izango dituenean, hitz egingo dute bertako hautesleek. Beldur-ikaran dira espainiarrak. Kaka dariela daude. Eta beldur-ikara horixe bera egia tragikotzat hartuta, kaka esplikatzen ari zaie katalanei ezkerretik eta eskuinetik, goenetik eta barrenetik, inoizko alditan baino gogorrago.<\/p>\n<p>Alegia, independentziara abiatuko balira katalanak, errukarri halakoak!, eurotik at geldituko omen liratekeela, bere-berehala; enpresa handiek kanpora ihes egingo omen luketela, noski; bankuak erretiratu eta \u201ccorralito\u201d delakoa tokatuko omen litzaiekela, seguru; tankeak aterako lituzkeela armadak, behar izanenean\u2026 Profeziaren artea oso zaila dela zioen Mark Twainek, batez ere, etorkizunari dagokionez. Espainiarrek kaka eginda utzi nahi dituzte katalanak, betiko adiskide omen direnak. Adiskideak? Kaka zaharra. Eman eta kendu, infernuko txerrenak egiten du. Min dute katalanek, min zahar tai gabea; damu-domaiak zor dizkiete, kalte-galerak.<\/p>\n<p>Pau Gasol saskibaloi jokalariarena da beste hortik honakoa. Iazko irailean esan zuen behin \u201cherri guztiek badutela erabakitzeko eskubidea, beren borondatea adieraztekoa\u201d. Lepotik heldu gaizto, sasi guztien azpitik arrastatu eta liburu berdean paratu zuten doilor. Aurten oraintsu Pau berari esker, batik bat, irabazi du Espainiako selekzioak Euro-Basketa (barka!), 2015. Airean hartu dute laudorioka eta laino guztien gainetik paseatu, Bat-Handi-Librearen salbatzaile. Telebista eta berripaperak oraindik ere haizea hartuta dabiltza, ipurdi batetik kaka eginean\u2026<\/p>\n<p>Kataluniara bisitan ia egunero ari da Mariano Raxoy, putza izan ez eta kaka banaiz esanez. Aurreko batean, abioian, neskato bat eseri zitzaion alboan. Grazia eginik izango zion Espainiako Presidente jaunari eta hizketan hasi zitzaion umeari: \u00abHegazkinean airean pasatzen omen da denbora berriketan jarriz gero. Hitz egingo al dugu biok pixka bat\u2026?\u00bb. Xalo begiratu zion neskatxak; eta, eskuartean zeraman liburua itxirik, zera esan zion: \u00abZertaz hitz egitea nahi duzu\u2026?\u00bb. Eta: \u00abIruditzen bazaizu -Raxoyk-, Kataluniaren independentziaz mintza gaitezke\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Harritu zen pittin bat neska; laster eman zuen erantzuna, hala eta ere: \u00abOndo da. Baina utzidazu, faborez, lehenago galderatxo bat egiten, buruan xiri eta xiri dabilkidana: zaldi batek, behi batek edo orein batek zera berbera jaten dute, belarra, ez da hala?\u00bb. Eta Marianok: \u00abBai, hala da\u00bb. \u00abBeraz, denek bazka berbera baldin badute, zergatik, kaka egitean, oreinak egiten ditu bolatxoak, behiak gorotz piloak eta zaldiak, aldiz, belar-pilota lehorrak? Zer dela-eta halako aldeak, denek belarra janda!?\u00bb.<\/p>\n<p>Nabarmen zen harritu Raxoy, kaka-loratua, neskato haren burubide berexi bixkorrez; eta, instant batean pentsaketan egon ondoren, esan zuen: \u00abEz dakit, ba. Ezta ideiarik ere\u2026!\u00bb. Eta neska txiki aingerutxoak orduan: \u00abEz dakizula\u2026!? Zuk zure burua benetan ikusten al duzu, hortaz, gaitua Kataluniako independentziaz mintzatzeko, eztabaidatzeko, erabakiak hartzeko\u2026!? Ez dakizu-eta kakarenik ere esplikatzen!\u00bb. Kaka egin zion burutik behera neskatilak Presidenteari.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-09-23<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Katalunia gora eta Katalunia behera, sinistekoak ez dira egunotan hedabide eta sare sozialetan entzuten eta irakurtzen ditugunak, lurralde hartan guztiak ume inozo zuntzun balira bezala. Datorren igandean, irailak 27 izango dituenean, hitz egingo dute bertako hautesleek. Beldur-ikaran dira espainiarrak. Kaka dariela daude. Eta beldur-ikara horixe bera egia tragikotzat hartuta, kaka esplikatzen ari zaie katalanei ezkerretik [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/243"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=243"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/243\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=243"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=243"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=243"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}