{"id":245,"date":"2015-09-30T09:01:53","date_gmt":"2015-09-30T08:01:53","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=245"},"modified":"2015-09-30T09:01:53","modified_gmt":"2015-09-30T08:01:53","slug":"etxeko-telefono-erantzungailua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/09\/30\/etxeko-telefono-erantzungailua\/","title":{"rendered":"ETXEKO TELEFONO ERANTZUNGAILUA"},"content":{"rendered":"<p>Hona hemen guraso zaharrok, aitona-amonok, etxeko telefonoan grabatu berri dugun erantzun automatikoa, beste inork berean ezarri nahi izango balu ere, guraso gazteentzat, geure seme-alaba dagoeneko aitatxo-amatxo eginentzat. Jakin dezatela guraso zaharren mugimendua nola zen; bi <em>tenpo<\/em> zituela, alegia: bata, gauean ohean etzanda: bestea, eguneko egitekoen txanda, ordezkorik ez zan-da. Bata, lehena? Ondo asko dute kunplitzen. Bestea, bigarrena? Besteon isatsarekin dituzte euliak kentzen\u2026<\/p>\n<p>\u00abKaixo!<\/p>\n<p>\u00abUne honetan ez gaude etxean. Baina utz iezaguzu zure mezua, mesedez, seinale-hotsa entzun eta gero. Ahalik azkarren erantzungo dizugu. Piiittt\u2026!!!<\/p>\n<p>\u00abBaldin gure seme-alabetako bat bazaitugu, saka ezazu 1a. Ondoren, aukera ezazu 1etik 5era, dagokizuna, segun-eta mundura zenbatgarren tokatu zitzaizun senideetan sortzea; hartara, jakin egingo dugu gure nor zaitugun. Ondoren gero, seinala ezazu zure premia:<\/p>\n<p>\u00abBaldin umeak egunotako batean guk gobernatzea nahi baduzu, saka 2a.<\/p>\n<p>\u00abBaldin eguerdian umeen bila eskolara joatea nahi baduzu, saka 3a.<\/p>\n<p>\u00abBaldin etxea jaso, garbigailua jarri edo arropak lixatzea nahi baduzu, saka 4a.<\/p>\n<p>\u00abBaldin harategitik eta arraindegitik betikoak ekartzea nahi baduzu, saka 5a.<\/p>\n<p>\u00abBaldin bilobatxoak gurean lo egitea nahi baduzu, edo, bestela, gu biotako bat zuenean gauez umezain gelditzea, saka 6a.<\/p>\n<p>\u00abBaldin gure autoa uztea nahi baduzu, edo zuetako bat ITV\/IATera edo olio aldatzera edo garajera eramatea nahi baduzu, saka 7a.<\/p>\n<p>\u00abBaldin gaur bertan edo bihar edo etzi edo igandean bazkaria hemen gurean prantatzea nahi baduzu, edo zuenean <em>tupperwuare<\/em>-tan uztea, saka 8a.<\/p>\n<p>\u00abBaldin diru pittin bat behar baduzu, saka 9a.<\/p>\n<p>\u00abBaldin paseatzera edo bazkaltzera edo afaltzera gonbidatu nahi bagaituzu; edo zinemarako, antzokirako, talassoterapiarako, bidaia baterako\u2026 gonbita egin nahi badiguzu; (edo, beharbada, gure adiskideetako bat baldin bazara\u2026); has zaitezke derrepente hizketan, zuzenean entzuten ari gara eta\u00bb.<\/p>\n<p>Honaino etxeko erantzungailuan grabatu berri duguna\u2026 Izan ere, hazi ziren gure umeak gozoro, hezi genituen eztiki. Eta baten batek esana da, ez omen dagoela hezteko modu gozo-eztirik. Ezta, akaso, zahartzeko modu lasai-erosorik ere. Ateratzen ditugu aitona-amonok porru ederrak seme-alabengandik, porru ederrak ateratzen ditugunez!, hamaika ordu extratan on-begiz jokatuz, esku-atseginez jardunez, zerbitzuko lanetan, morroi-neskame esaneko umil\u2026 (Hala bedi, dena den, urte luzez. Maite ditugu-eta bihotzez. Bihar zer plan ote dugu? Zer behar ote dute gugandik? Zerbait izango da\u2026).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-09-23<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hona hemen guraso zaharrok, aitona-amonok, etxeko telefonoan grabatu berri dugun erantzun automatikoa, beste inork berean ezarri nahi izango balu ere, guraso gazteentzat, geure seme-alaba dagoeneko aitatxo-amatxo eginentzat. Jakin dezatela guraso zaharren mugimendua nola zen; bi tenpo zituela, alegia: bata, gauean ohean etzanda: bestea, eguneko egitekoen txanda, ordezkorik ez zan-da. Bata, lehena? Ondo asko dute kunplitzen. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/245"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=245"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/245\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=245"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=245"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=245"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}