{"id":248,"date":"2015-10-14T08:45:44","date_gmt":"2015-10-14T07:45:44","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=248"},"modified":"2015-10-14T08:45:44","modified_gmt":"2015-10-14T07:45:44","slug":"abade-baten-bainua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/10\/14\/abade-baten-bainua\/","title":{"rendered":"ABADE BATEN BAINUA"},"content":{"rendered":"<p><em>In illo tempore<\/em>, duela bederatziehun bat urte, bizi izan zen Bertzeoko Gontzalo, Errioxako lurretan jaio arren agian, euskaldun omen zena agidanez, batzuen ustetan. Donemiliaga Kukullan ikasi zuen, fraile eta mojen artean. Famatuak daude haren idatziak. Batetik, Andre Mariaren gorespenak (<em>Milagros de Ntra. Sra., Loores de Ntra. Sra., \u2026<\/em>); bestetik, santuen bizitzak (<em>Vida de Sta. Oria, El martirio de San Lorenzo, \u2026<\/em>).<\/p>\n<p>Idatziok koblakariek errezitatzen zituzten herririk herri, plazaz plaza. Errezitatzen zituzten, ordea, bestelako historia-mistoriak ere: gerrako balentriak asko, baina baita pasadizo berde-gordinak ere. Azkenok eliza katolikoak gaitzetsi, baztertu eta isilarazi egin zituen Erdi Arotik hona. Honako hau duzu historia horietako bat, akaso Bertzeok berak ezagutu zuena; zeren eta, adituek diotenez, haren idatziek dezenteko joera autobiografikoa omen zeukaten (<em>introduce en la obra su propio obrar<\/em>).<\/p>\n<p>Antzina hartako monasterio batean, Anaien konpainian, abade bat bizi zen, on Patxiku, zeinak ohitura baitzeukan gauero tinako edo upel batean bainatzekoa. Aldiro beti, hori bai, <em>o tempora, o mores!<\/em>, Ahizpa Zuritako moja batek lagunduta, zeina horretarako propio leziatua izan baitzen. Alegia, abade jaunaren beharrizanetan lagun egiteko; gaueroko bainu-aldian, batik bat\u2026 Goiz batean, beren klaustroan pasieran zebilela, konbentuko Ama Nagusiarekin topo egin zuen aurrez aurre, eta halaxe atera zitzaion barren-barrendik, poz-pozik, larrua bete atsegin:<\/p>\n<p>\u2014Ama Nagusi, salbatua izan naiz! Zeruratua, alajaina!<\/p>\n<p>\u2014Ene, bada\u2026 Nolatan, baina, fortunatu da halako gertaera handi harrigarria!?<\/p>\n<p>\u2014Bart gauean, aita Patxikuri haren gaueroko bainu-aldian laguntzen ari nintzaiola, honako nire esku hauxe heldu eta, <em>ipso facto<\/em>, bere izter artera eraman zuen. Esan zidan hura omen zela paradisuko giltza, eta beharrezkoa omen zela nire sarrailan proba egitea (<em>hic eta nunc<\/em> esan zuen gainera), hartara jakin ahal izango genuelako ea zeruko ateak irekitzen ote ziren, ni salbatua izan nendin.<\/p>\n<p>Ama Nagusiak kopeta zimur eta aurpegi mindu mukerrez:<\/p>\n<p>\u2014Sasi-abade piku-paxa halakoa! \u2013esan zuen marmarka-. Eta gero\u2026? Gero zer\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Bueno, sarraila probatu egin genuen, braxt eta draka-draka\u2026 Adierazi zidan, hasiera batean min pittin bat sentituko nuela noski, zerurako bidea nekeza eta oinazetsua omen delako beti ere; baina, akaberan, atseginez eta pozez bete-betea izango nintzela.<\/p>\n<p>\u2014Agure aza-kirten madarikatua! -Ama Nagusiak orduan, begiak lazturik eta espantuka-. Majo engainaturik eduki nau, majo engainaturik eduki nauenez malapartatuak! Ez zidan, ba, niri esaten, bere zera hori San Gabrielen tronpeta omen zela\u2026!? Eta ni, tuntuna halakoa, <em>o sancta simplicitas!<\/em>, hogei urteetan haren tronpeta jotzen aritu izan naiz, hogei urteetan, txiri-txiri eta tu-turu-tu\u2026!<\/p>\n<p>Hala bazan, ez bazan, halaxe behintzat kontatzen zuten koblakariek plazan.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-10-14<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>In illo tempore, duela bederatziehun bat urte, bizi izan zen Bertzeoko Gontzalo, Errioxako lurretan jaio arren agian, euskaldun omen zena agidanez, batzuen ustetan. Donemiliaga Kukullan ikasi zuen, fraile eta mojen artean. Famatuak daude haren idatziak. Batetik, Andre Mariaren gorespenak (Milagros de Ntra. Sra., Loores de Ntra. Sra., \u2026); bestetik, santuen bizitzak (Vida de Sta. Oria, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/248"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=248"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/248\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=248"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=248"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=248"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}