{"id":25,"date":"2013-03-21T09:46:01","date_gmt":"2013-03-21T08:46:01","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=25"},"modified":"2013-03-21T09:46:01","modified_gmt":"2013-03-21T08:46:01","slug":"leloz-lelo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/03\/21\/leloz-lelo\/","title":{"rendered":"LELOZ LELO"},"content":{"rendered":"<p>\u00abEman euskara elkarri\u00bb. Hil honen 14an atera zen Andoaindik 18. Korrika, eta hilaren 24an ailegatuko da Baionara. Hamaika egun euskal herrietan barrena korrika\u2026 Hamaika kontu hamaika tokitan. Ni erabat bat nator Xabier Etxaniz Rojok esanarekin: \u00abEuskara beti lotzen diagu lanarekin, militantziarekin\u2026 Euskara nekearen sinonimo duk. \u2018Eman euskara elkarri\u2019 gabe, askoz hobe \u2018eman plazerra elkarri\u2019 leloa\u00bb. Igualekoxea!<\/p>\n<p>\u00abMunduan primeran bizi liteke profeziak aldarrikatuz; ez, ordea, egiak esanez\u00bb. Oso ondo daude \u2018euskara salbo ikusi arte ez dut moztuko bizarra\u2019, \u2018ezina ekinez egina\u2019, \u2018udaberriko txoria, egunsentiko argia, euskal hiria\u2026\u2019 eta hala moduzko lelo(\u2026)ak. Gaur bertan da udaberri; egunero da egunsenti. Baina, zertarako egunsentiak, jaikitzen ez badakigu?<\/p>\n<p>\u00abLaratzak badaki etxeko berri\u00bb. Guri esango digute! Etxe guztiek laratza beltza; baina, ene, gurearen beltza! Ikastolek eta euskarazko eskolek, urte askoan, egin dute berea; baina etxekonekoa, auzoa, hiria arras zaigu euskaldunoi arroztu gure hizkuntzan. Gure gazteak geroz eta narrasago mintzo dira, mintzo badira\u2026 Beltza da panorama. Euskalduntasunaren maisu gehiago dugu hemen, euskalduna baino.<\/p>\n<p>\u00abAberriaren mugak, euskararenak, gure baitan daude gehienak\u00bb. Geuk beharko dugu mugi, hortaz. Bestela, beste harena: hilobia omen dela noski gerizperik onena ekaitzaldian. Mugi, jaiki, korri! Gaur delako udaberri; egunero dugulako egunsenti. Korrika hor doa ttipi-ttapa, eskuz esku euskara banatzen. Ez legoke batere gaizki, batere gaizki ez legokeenez, musuz musu hasiko bagina banatzen euskara gurea. Plazer bat izan dadin euskararena. Lelokeriarik gabe.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2013-03-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abEman euskara elkarri\u00bb. Hil honen 14an atera zen Andoaindik 18. Korrika, eta hilaren 24an ailegatuko da Baionara. Hamaika egun euskal herrietan barrena korrika\u2026 Hamaika kontu hamaika tokitan. Ni erabat bat nator Xabier Etxaniz Rojok esanarekin: \u00abEuskara beti lotzen diagu lanarekin, militantziarekin\u2026 Euskara nekearen sinonimo duk. \u2018Eman euskara elkarri\u2019 gabe, askoz hobe \u2018eman plazerra elkarri\u2019 leloa\u00bb. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}