{"id":253,"date":"2015-10-28T09:46:55","date_gmt":"2015-10-28T08:46:55","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=253"},"modified":"2015-10-28T09:46:55","modified_gmt":"2015-10-28T08:46:55","slug":"historia-erdi-berriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/10\/28\/historia-erdi-berriak\/","title":{"rendered":"HISTORIA ERDI BERRIAK"},"content":{"rendered":"<p>Aspalditik zeukan ohitura Inozentziok. Aldirietako tren bat hartu behar izaten zuen bakanetan, ez liburu eta ez otxokoarto, <em>El Jueves<\/em> komiki-aldizkaria erosten zuen (asteazkenetan ateratzen den horixe bera, bai), eguneroko gure berripaperen gezur eta tristuren trukean. Hala, baita aurreko asteartean ere. Ordiziara zihoan, Zaldibian mondeju jana egitera bi lagun-zaharrekin; eta arestian aipatu errebista hartu zuen Irunen, umorearen eta egiaren bila. Nahi beste jarleku bazen tren-bagoietan libre. Txoko bat aliritzira hautatu, aulkian jarri eta lasai onean joan zen bidaian, inoiz askotan papereko komiki-testuei begira, leihoz kanpoko paisaiei so inoiz behin. Donostiaraino. Atotxan, besteekin batera trenera igoa, dama bat exeri zitzaion aurrez aurre, mutu bezain zakutu. Bistako zegoen haurdun zegoela; bete-betea, ederrik eta mardulik, majoa gajoa. Eta une hartantxe, begiak errebistara berriro errenditurik, atal harrigarri bitxia tokatu zitzaion, <em>Historias reales, 100% verdad<\/em>, non kontatzen baitziren munduko emakume haurdunen erditzeko minen historiak, batetik; eta, bestetik, une lazgarri horri lotutako hainbat sineskeria; guzti-guztiak egia berdaderoak, nonbait. Amorratuta irakurri zituen Inozentziok, goitik behera guztia ziertotzat emanez.<\/p>\n<p>\u00abArgelian, erdi urren zegoen emakumeari, uzkurdurak eragiteko, lehoi baten lepondoko ileak erre eta sudur parean jartzen zizkioten. Usain nazkagarria jariatzen omen du lehoi ile horrek. Beraz, usain gaiztoa harturik, goralarriak izaten zituen erditzeko zorian (!?) zenak; eta ondoren berehala gero, goralarri eta goragale, diafragma haizkatzen zitzaion eta kitzikatzen, agidanez\u2026\u00bb. \u00abJeneralean, erdiminetan dagoenari garrasi ozenki egiteko esaten zaio, hartara indar handiagoa lor dezan, bultza eta bultza. Kuna-herrian, ordea, erditzerakoan garrasika hastea lotsagarria da oso. Eta nola iguanek ez duten behin ere hots zipitzik ere ateratzen, ezta torturatuta ere, animalia narrasti horretxen bihotz-puskak ematen dizkiete jateko haurdunaldi guztian emakumeei, isil-isilik egon ahal daitezen gero erdi-oinazeetako unean\u2026\u00bb. \u00abMexikon, aldiz, uste dute erditzear dagoenari, kilo erdi bat baba gordin jaten emanda, sabelaldea haizez beteko zaiola, lehenaz gain puztuz, eta puzker-presio horrek lagundu egingo diola erditu beharreko momentuan\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abOzeaniako irla batzuetan, familiako guztien festatzat daukate erdi-aldia, eta gelara biltzen dira denak oihuka eta kantari, andre mintsuari animoak ematearren\u2026\u00bb. \u00abAfrikako zenbait bazterretan, amek erraza dute jaioko denaren sexua aukeratzea: tribuko txaman edo aztiari jakinarazi haurdun dagoela eta hark, neska nahi izanenean, ematutu formako lore basa ematen dio jan dezan; mutila nahi badu, berriz, zakil gisako beste bat. Asmatzen badu aztiak, magian maisu delako da; kale egiten badu, baina, espiritu gaiztoen erru egiten dute\u2026\u00bb. \u00abTxinan, haurraren sexua aurrez asmatzeko, formula matematiko bat erabiltzen dute: berrogeita bederatzi zenbakiari (beti berari), amaren adina kendu, hemeretzi gehitu, baita haurra zenbatgarren hilabetean jaio den ere, eta\u2026 emaitza bakoitia bada, mutiko jaioko da; bikoitia bada, neskato\u2026\u00bb. \u00abIrlandan uste izan dute urte askoan, senarrak baldin igandez harreman sexualik izaten bazuen emazte haurdunarekin, munstro zatar jaioko zela umea, edo legenardun. Gainera, erditu eta gero, hogeita hamasei egunez ezin hurbildu zen gizona amarengana <em>zerera<\/em>, baldin mutila bazen jaio berria; neska bazen, berriz, berrogeita sei egunez\u2026!\u00bb.<\/p>\n<p>Hartan: \u00abHurrengo geltokia, Ordizia.<em> Pr\u00f3xima estaci\u00f3n, Ordizia<\/em>\u00bb. Altxatu zen Inozentzio, dena zalapartan sinestuta; begiratu zion aurrez aurreko dama haurdunari eta: \u00abHasi babak erruz jaten!\u00bb esanda agurtu zuen. Dama han gelditu zen begi biak bi harri, isilik bezain biribilik.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-10-28<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspalditik zeukan ohitura Inozentziok. Aldirietako tren bat hartu behar izaten zuen bakanetan, ez liburu eta ez otxokoarto, El Jueves komiki-aldizkaria erosten zuen (asteazkenetan ateratzen den horixe bera, bai), eguneroko gure berripaperen gezur eta tristuren trukean. Hala, baita aurreko asteartean ere. Ordiziara zihoan, Zaldibian mondeju jana egitera bi lagun-zaharrekin; eta arestian aipatu errebista hartu zuen Irunen, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/253"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=253"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/253\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=253"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=253"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=253"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}