{"id":257,"date":"2015-11-18T09:44:21","date_gmt":"2015-11-18T08:44:21","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=257"},"modified":"2015-11-18T09:44:21","modified_gmt":"2015-11-18T08:44:21","slug":"einstein-behin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/11\/18\/einstein-behin\/","title":{"rendered":"EINSTEIN BEHIN&#8230;"},"content":{"rendered":"<p>Einstein behin, 1921ean, Fisikako Nobel Sariaz saritua izan zen. Fisikaria ez ezik, goren mailako matematikari eta filosofo bikaina ere izan zen; askoren ustez, inoizko zientzialaririk handienetakoa. Baita zirikatzaile zorrotz pikaroa ere sarri-sarri. Berak esana da: \u00abBi gauza bakarrik daude hemen azkengabeak, infinituak: unibertsoa eta ergelkeria (tontotasun humanoa); lehenengoari buruz, baditut nire zalantzak; bigarrenari buruz, ez dago batere dudarik: hara zer nolako grinak dauden jendea gerrarik gerra eramateko, hiltzeko, xehatzeko; zertarako?, eta boterea lortzearren\u00bb. Duela ia ehun urte esanak berdin-berdin balio du gaur egun; Paris lekuko, herenegun.<\/p>\n<p>Einstein behin Chaplin aktorearekin elkartu zen lagunarteko bilera batean. Zer esan asko zerabilten, nonbait, guztiek ere, eta, halako batean Albertek Charlesi hala aitortu zion koadrilakoen aurrean: \u00abZure lanbidetik ni harritu izan nauena zera izan da beti: arte unibertsala dela zure hori: mundu guztiak ulertzen zaitu eta mundu guztiak miresten\u2026\u00bb. Eta: \u00abZurea askoz ere harrigarriagoa da, ba \u2013Chaplinek-; zer esaten ari zara? Zu ia inork ulertzen ez, eta mundu guztiak miresten zaitu!\u00bb.<\/p>\n<p>Einstein behin, beste askotan beste askotara bezala, Frantziako eskola batera joan zen hitzaldi bat ematera. Han norekin topo egingo, eta Paul Valery idazlearekin. Begi-arte ona eginik izango zioten elkarri eta berriketa aldi bat hasi zuten biek. Une batean, ahuntza ardiari ilea eskaintzen bezala, Paulek: \u00abZuk, zientzia maisu -galdetu zion Alberti-, ideia berezi bitxi bat bururatzen zaizunean, zer?, zer egiten duzu? Ohar-koaderno batera idazten duzu ala aldian aldiko papertxo xahar batean?\u00bb. Eta: \u00abNik \u2013erantzun zion-, ideia berezi bitxi bat bururatzen zaidanean, ez dut ahanzten\u00bb.<\/p>\n<p>Einstein behin, hizketaldi bat eskaini berritan, kazetarien esanera jarri zen. Eta haietako batek, bizkor usteko txoro-txoroan, galdera hau egin zion zirikaz: \u00abErlatibitatearen legea adieraziko al zeniguke hemen denok entenditzeko moduan?\u00bb. Eta Einsteinek bixkor asko: \u00abZuk adieraziko al zeniguke hemen, guztiok ulertzeko eran, arrautza bat nola frijitzen den?\u00bb. Harritu zitzaion kazetaria eta: \u00abBai, bai, jakina. Garbi asko esplikatuko nuke\u00bb. Orduan Einsteinek erantzuna pronto: \u00abOndo da; esplika iezaguzu, ba. Baina, lehendabizi, imajina ezazu hemengo inortxok ere ez dakigula zer den arrautza bat, zer den zartagi bat; ezta zer den olioa eta sua ere\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Einstein behin giza-anderezko bilera arranditsu horietako batean zela (bilera Einsteinek beste behin), andre elegante eder batekin tokatu eta: \u00abZer diozu, maisu? \u2013iradoki omen zion honek-. Gu biok ezkonduko bagina? Haurtxo bat izango bagendu? Pentsa\u2026, haur bat nire ederrarekin eta zure inteligentziarekin!\u00bb. Serio samar erantzunik izan behar zion Albert Einsteinek damari: \u00abBegira, hara: ehuneko 50ean leudeke posibilitateak. Pentsa\u2026, esperimentuak aldez bestera egingo balu, eta aterako balitz umea nire ederrarekin eta zure inteligentziarekin? Atera kontuak\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, umorea Chaplini eman diogun bezala betiko, Einsteini zientzia utzi diogu, eta kito; esanez bezala: bakoitzari berea. Guztiok dugu, ordea, denetik gutxi asko. Buru jantzi argi bezain alai jostari bizi izan zen, bizi, Einstein behin\u2026<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-11-18<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Einstein behin, 1921ean, Fisikako Nobel Sariaz saritua izan zen. Fisikaria ez ezik, goren mailako matematikari eta filosofo bikaina ere izan zen; askoren ustez, inoizko zientzialaririk handienetakoa. Baita zirikatzaile zorrotz pikaroa ere sarri-sarri. Berak esana da: \u00abBi gauza bakarrik daude hemen azkengabeak, infinituak: unibertsoa eta ergelkeria (tontotasun humanoa); lehenengoari buruz, baditut nire zalantzak; bigarrenari buruz, ez [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/257"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=257"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/257\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=257"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=257"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=257"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}